Ixabel Fernandez: “Adinekoak izan arren, gure bizitzaren jabe izan nahi dugu”

Ixabel Fernandez: “Adinekoak izan arren, gure bizitzaren jabe izan nahi dugu”

Karmele Uribesalgo Alzola

Adinekoentzako etxebizitza kolaboratiboak —cohousing izena ere eman izan zaie— sortzeko asmoarekin eratu zen Elkarbidean elkartea. Bere etorkizunaren jabe izan nahi du adineko pertsona talde horrek. Autogestioa eta prozesu parte hartzailea oinarri izanda jarriko dute martxan egitasmoa. Urtarrilaz geroztik, hainbat tailer egin dituzte proiektua nolakoa izango den zehazteko. Aste honetan aurkeztu dituzte tailer horien emaitzak. Elkarbidean-eko kidea eta egitasmoaren sortzaileetako bat da Ixabel Fernandez (Donostia, 1948), eta adierazi du "ilusioa" nabari dutela parte hartzaileen artean.

Mendi gainetako altruismoa

Mendi gainetako altruismoa

Beñat Alberdi

Euskal Herriak makina bat aukera eskaintzen du mendian gora egiteko. Hamaika tontor izatetik harago, mendi gain asko prest daude gaua bertan pasatu ahal izateko. Txoko horiek, zentzu handi batean, badauzkate mendizaleen paradisu izateko ezaugarriak. Baina norenak dira bordak? Nork kudeatzen ditu? Nork mantentzen ditu? Aterpetxe bakoitzak badu bere historia. Kasu honetan, ordea, Aizkorrin dago fokua. Bertako borda baldintza txarretan zegoela igarri zuen lagun talde batek; igarri eta konpondu. Horrela sortu zuten Aizkorri Bizirik taldea. Eraberritu egin zuten eraikina eta lanean jarraitzen dute mantentzeko. Kamisetak jarri dituzte salgai kontzientzia zabaltzeko eta finantziazio bide bat lortzeko.

Egitaraua

Etzi, goizean hasi eta eguerdira bitartean, hamaika jarduera egingo dituzte Aretxabaletako Herriko Plazan. Herritar guztiei gonbita egin diete antolatzaileek. 10:30. Diana dultzaina jotzaileekin. 11:00. Ongi etorri ekitaldi nagusia, herrialde bakoitzeko hizkuntzak plazaratuz. Mursegoren Habibi maitea abestia kantatuko dute denek elkarrekin. 11:30. Auzoko egitasmoaren dinamikak. Bospasei taldetan banatuta, hainbat jolas, euskara praktikatzeko. 12:30. Auzoko egitasmoan parte hartzen dutenen eskutik, munduko janarien...

Aniztasunaren plaza erraldoia

Aniztasunaren plaza erraldoia

Unai Zubeldia

Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntzak eta kulturak elkarrengana biltzeko ariketa da Auzoko Jaia. Bere txikian, duela hamar urte hasi zen gorpuzten egitasmoa, Euskaltzaleen Topagunearen eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ekimenez. Proiektuak ideia bat zeukan oinarrian: herri euskaldunetara iristen ziren herritar berriei hizkuntza harrera egiteko programa bat diseinatzea eta lagun talde txikiak sortzea. Bidea eginez-eginez, gaur egun Gipuzkoa eta Arabako bederatzi herri eta hiritan dago martxan proiektua: Aretxabaletan, Eskoriatzan, Soraluzen, Arrasaten, Bergaran, Ibarran, Oñatin, Donostian eta Gasteizen.

Hauspoa zabaltzeko pausoa

Hauspoa zabaltzeko pausoa

Irati Saizar Artola
Trikitia jotzen hastean, hauspoa zabaldu egin behar izaten da lehen notek melodia sor dezaten. Bada, hauspo hori irekitzen hasi berri da Tolosaldean, Hauspotuz izenarekin sortu baitute trikiti elkarte berria.

Filosofia egarria asetzeko, kafea

Filosofia egarria asetzeko, kafea

Kerman Garralda Zubimendi

Ekaineko ostiralak eztabaida eta hausnarketa sakonetarako dira Zumarragan. Pello Biain filosofia irakasleak antolatuta, Kafe Filosofikoak topaketak egingo dituzte hirugarrenez: "Filosofia egarriz sumatzen dut gizartearen zati bat", azaldu du Biainek. "Inguratzen gaituzten gai politikoez, erlijio gaiez, gai etikoez... hitz egin nahi du jendeak, baina ez daukagu foro egokirik. Inoiz baino behar handiagoa dugu halako gaien inguruan hausnartzeko, baina ez dago aukera askorik. Horregatik antolatzen ditut Kafe Filosofikoak". Gaur egingo dute aurtengo lehen eztabaida, 18:00etatik aurrera, Zelai Arizti kultur etxean. Sarrera irekia da, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.

Erlojuaren aurka, baretze bidean

Erlojuaren aurka, baretze bidean

Aitziber Arzallus

Bihar hasiko dute hondartza denboraldia Donostian. Horrek esan nahi du hiriburuko lau hondartzak —Kontxakoa, Ondarretakoa, Zurriolakoa eta Santa Klara uhartekoa— honezkero prest izan beharko lituzketela eguzki gosez dauden donostiarrak eta bisitariak hartzeko. Eta prest izan beharko lituzketela hondartzetako zerbitzuak ere, nahiz eta hilaren 15era bitartean murriztuta jardun haietako batzuek. Badirudi azkenean hala izango dela, eta bihartik uda guztietan duten itxura bera izango dutela Donostiako hondartzek. Baina gauzak ez dira egon batere argi, bihartik sorosle lanetan ariko direnek asteartean oraindik ez baitzekiten lanposturik izango zutenik ere.

Iazko gatazka

Iazko uda beroa izan zen Gipuzkoako hondartzetan. Eta ez eguraldiagatik, sorosleen protestengatik baizik. Gurutze Gorriari eta udalei eskatu zieten lan baldintzak gutxienez igerilekuetako sorosleek dituztenekin parekatzeko, baina, haiek kasurik egiten ez zietela ikusita, protestak hasi zituzten. Azkenean, bakea sinatzeko gai izan ziren, grebara joan beharrik gabe. Eskatzen zutena Soldata igoera. Gutxienez igerilekuetako sorosleek adina kobratzea. Mila euroren bueltan kobratzen zuten...