Beñat Alberdi
Nongoa den galdetuz gero, "idiazabaldarra" erantzuten du Joxemari Muxikak (Getxo, Bizkaia, 1937). Jaio, Bizkaian jaio zen; Olaberrian hazi zen 11 urte bete arte; Idiazabalen heldu zen gero, soldaduska garaira arte; eta Arrasaten bizi da gaur egun. Belgikan ere egin zituen ikasketak tartean. Baina, joan-etorri horiekin ere, argi dauka izatez idiazabaldarra dela. Eta, neurri berean, beti argi izan du euskara sustatzeko lanean murgilduko zela; hala erakusten du bere ibilbideak.