Sasoian sasoikoa?

Leire Narbaiza
Abuztu betean zaude, oraindik udazkenerako hilabete luze geratzen da, eta oporrak pasatzeko aukeratu duzun leku horretako kaleetan firin-faran zabiltza denbora ematen, paseo lasaian.

“Bizitzan oso garrantzitsuak diren balioak eman dizkit errugbiak”

“Bizitzan oso garrantzitsuak diren balioak eman dizkit errugbiak”

Kerman Garralda Zubimendi

Errugbiaren munduan oso ibilbide arrakastatsua izan du Axio Arañak (Beasain, 1961), baina elkarrizketa osoan ia aipatu ere ez ditu egin bidean lortutako garaipenak. Urte luzez lehenengo Ordizian eta ondoren Iruñean bildutako bizipenak eta ikasitako balioak dira garrantzitsuenak beasaindarrarentzat. Errugbia bere bizitza izan dela azpimarratu du behin eta berriz, eta pasioz eta gogotsu egin duela lan beti. "Ilusio eta gogo handia izaten nuen beti denboraldi hasieran, eta aurrera egiten nuen".

Hogei urteren ostean, ausartago

Hogei urteren ostean, ausartago

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Musika talde baten helbururik zailenetakoa lortu du Alos Quartetek: soinu bereizgarria izatea. Taldekideek nabarmendu dutenez, atzean duten hogei urteko bideari eta lan egiteko moduari esker iritsi dira helburu horretara, eta "ezaugarri horren adierazle argia" da urteurren borobilaren harira kaleratu berri duten Lau diskoa.

Egitaraua

Asteburu honetarako antolatu dituzte Arrateko jaietako ekintza gehienak, baina hurrengo igandean ere, goizean goizetik, festa giroa izango da santutegiaren inguruan. Bihar 18:00. Meza, Arrateko santutegian. Ondoren, salbea, txupinazoa eta kanpai errepika. 19:00. Herri kirolen erakustaldia. Hodei Ezpeleta eta Goizeder Beltza ariko dira aizkoran, eta Alex Txikon eta Udane Ostolaza harri jasotzen. 21:00. Bertso afaria, Kantabria jatetxean: Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso,...

Uda amaieraren lekuko

Uda amaieraren lekuko

Unai Zubeldia

Eibar aldean egutegian Arrate Egunari begiratzea baino hoberik ez da izaten ulertzeko udak eman beharreko gehienak eman dituela. "Urtero, irailaren 8an izaten da Arrate Eguna, eta egun horren ondorena normaltasun seinale izaten da eibartar gehienontzat; uda amaiera eta ohiko bizimodura buelta, guretzat horixe da Arrate Eguna". Hala azaldu du Patxi Lejardik, Eibarko Udaleko Kultur zinegotziak. "Eibartarrontzat oso jai garrantzitsua da Arratekoa, oso alaia. Erlijio kutsuaz aparte, guretzat oso berezia da Arrateko Ama; gure zaindaria da, oso gauza maitagarria".

Elixabete Perez Gaztelu: “Bizirik dagoen seinale da hizkuntza aldatzea”

Elixabete Perez Gaztelu: “Bizirik dagoen seinale da hizkuntza aldatzea”

Udane Arbeo
"Betidanik" izan du interesa hizkuntzaren idazkerarekin eta ahozkotasunarekin lotura duten gaietarako. Euskal Filologian irakasle gisa aritutakoa da Elixabete Perez Gaztelu (Errenteria, 1961), eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean Komunikazio graduan Komunikazioaren Teoria, Ahozko komunikazioa eta Prentsa idatzia irakasten ditu egun.

Oso ezatsegina izango da

Danel Agirre

Ertzainen eta zinegotzien goizeroko auto azpiko errutina makabroarekin elkartasun handiegirik azaldu ez genuelako izango da, akaso, baina guri ere egunerokoan beraien moduko ohiturak ezartzea tokatuko zaigu laster: supermerkatura entrekot bila joan, eta poliespanezko erretilutxoak kontu handiz miatu beharko ditugu, ezkutatuta bonba-laparik ez daramatela ziurtatzeko.