Kerman Garralda Zubimendi
Ostiral iluntzea da, eta beteta dago Zumarragako Zelai Arizti aretoa. Pozik daude Arco Iris antzerki taldeko kideak, eta baita laguntza behar duten elkarteak ere. Zumarragako La Salle ikastetxeko ikasle, ikasle ohi eta gurasoek osatutako Arco Iris antzerki taldeak urtero egiten du antzezlan solidario bat: "Norbera bi bider betetzen du gustuko duzun hori era altruista batean egiteak", azaldu du Iker Elduaien taldeko kideak. "Ez da dirua ematea bakarrik. Gure denbora ere eskaintzen diegu, eta ikusleak zerbait jasotzen du; oso aberasgarria da hori", gaineratu du Conchi Garrido taldekideak.