Aitziber Arzallus
Txanpon beraren bi aldeak dira bizitza eta heriotza; bata ezin da ulertu bestea gabe. "Heriotzak ematen dio zentzua bizitzari", Iñaki Arregi Izan-en ustetan (Elgoibar, 1973). "Heriotzari aurrez aurre begiratzen dionak, hilko dela onartua duenak, bizi egingo du bizitza; besteek, iraun egingo dute". Ondo ikasia du lezioa, heriotza izan baitu irakasle bizitzaren eskolan.