Unai Zubeldia
Gerra atarian jaio zen Miren Salaberria, 1933an, Donostiako Herrera auzoan. Oso gaztetan hil zitzaion aita, eta, etxera dirua eramateko premiagatik, lanean hasita zegoen 10 urte betetzerako.

Unai Zubeldia
Gerra atarian jaio zen Miren Salaberria, 1933an, Donostiako Herrera auzoan. Oso gaztetan hil zitzaion aita, eta, etxera dirua eramateko premiagatik, lanean hasita zegoen 10 urte betetzerako.
Julen Aperribai
Irungo Hiria Gara proiektua martxan jarri zen legealdi moduan gogoratuko dugu pasa berri dena". Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen osteko agerraldian, legealdia errepikatuko duen ziurtasunarekin aritu zen hizketan Irungo jarduneko alkate Jose Antonio Santano, Hiria Gara udal gobernuaren proiektu nagusiaren inguruan.
Julen Aperribai
Irunen, datozen hamarkadetako bilakaera baldintzatuko du Hiria Gara proiektuak. Hala baieztatu du udalak berak, eta bat dator Iker Eizagirre Hiritik At kooperatibako kidea.
Jon Miranda
Euren esperientziak oinarri hartuta, "sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazistak" egunerokoan eragiten dizkien zapalkuntzez hitz egin dute Divina elkarte sortu berrian biltzen diren emakume migratzaile eta arrazializatuek.
Lurgatz talde feminista duela urtebete sortu zen, Villabona-Amasan. Bihar, topaketak egingo dituzte herriko emakumeek elkar ezagut dezaten. Gisa askotako emakumeek osatzen dute herriko mugimendu feminista, eta orain arte zailtasunak izan dituzte bestelako jatorrietako emakumeak taldera biltzeko. Horretarako da biharko eguna. 12:00etan, tailerrak egingo dituzte, Errebote plazan, eta, 14:00etan, hainbat jatorrritako jakiak dastatuko dituzte, Berdura plazan.
Kerman Garralda Zubimendi
E kintza gutxik islatzen dute batasun irudia besarkada batek baino hobeto. Hurrengo ostegunean, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, indar hori baliatuko dute Ordizia Kolore elkarteak eta Dar-dar gizarte ekimeneko kooperatibak, errefuxiatuei babesa adierazi eta mezu solidario bat zabaltzeko.
Julen Aperribai
Ideologikoki "antipodetan" egon arren, "karlistekin bat egin izanagatik" da hain berezia Agosti Xaho idazle, politikari eta hizkuntzalari zuberotarraren ekarpena, Mikel Alberdi (Irun, 1962) Zumalakarregi museoko dokumentazio zentroko arduradunaren arabera. Xahok karlistaldiaz publikatutako lanak Escritos sobre la primera guerra carlista liburuan jaso ditu museoak, Nevadako Unibertsitatearekin (AEB) elkarlanean. Alberdik berak, Xabier Irujo historialariak eta Patri Urkizu idazleak solasaldia egingo dute gaur, 19:00etan, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan.
Aitziber Arzallus
Modan daude baratze parkeak. Sei urte dira Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sarea egitasmoa martxan jarri zuela. Hernani, Lezo, Usurbil, Tolosa eta Alegia izan ziren egitasmo horretara batu ziren lehen udalerriak.
Asier Perez-Karkamo
Lanbidez, ur gezatan ibiltzen da: igeriketa irakaslea da Hondarribiko Hondartza udal kiroldegian. Baina itsasoko gazitasuna maite du gehiago Beñat Olazabal hondarribiarrak. Urpeko arrantzalea da afizioz, tutua ahoan eta urpeko fusila eskuan ibiltzen diren horietakoa. Lanak ez dio uzten nahi bestetan itsasora ateratzen, "urtean 150 egunetan-edo bakarrik", baina bi mila urperatze inguru egin ditu dagoeneko. Arrantzarako janzten du neoprenoa, baina naturaz gozatzeko ere bai; gozatzeko batez ere. Egona baita arrain artean liluratuta, fusilarekin tirorik egiteko batere asmorik gabe.
Jare Kuartela egunarekin, Oñatiko herriko plaza aldarrikapen leku bihurtuko dute bihar. Egun osorako egitaraua prestatu dute: 12:00. Ardo dastaketa. Herriko ardogileen produktuak eskainiko dituzte: Markiegi, Belaskua, Gereta eta Murgialdai. 13:30. Argazki erraldoia. Ondoren. Herri sukaldea. Okela, txanpinoiak, paella eta albondigak egongo dira aukeran. 16:00. Jolasak. 19:00. Kale animazioa. 21:00. Festa gaztetxean: Gorpuzkingz, Arrano Pertxa eta Herriko DJ partya.
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.