XIII. Ekozinemaldia

Ataunen, Donostian, Errenterian eta Tolosan eskainiko dituzte XIII. Ekozinemaldiko filmak. Besteren artean, Vidalina Morales El Salvadorreko ekintzailea ere zuzenean ariko da hizketan Donostiako EHUren Ingeniaritza Eskolan eta Tolosako Leidor antzokian. Martxoak 25 Donostia (11:00-13:00). No tenemos miedo, Vidalina Morales El Salvadorreko ekintzaileak aurkeztuta; Illegal activists; Yuwara. Defendiendo el agua; eta #zuk erabaki, EHUko Ingeniaritza Eskolan. Donostia (19:00). No tenemos miedo,...

Parekotasuna eta errespetua joko zelai

Parekotasuna eta errespetua joko zelai

Ikerne Zarate

Iaz "arrakastatsua" izan zen, eta aurten "landuagoa eta zabalagoa" izango dela azpimarratu dute Xabi Calvok, Jon Bautista campusaren arduradunak, eta Mikel Azkunek, Touringeko zuzendaritzako kideak. Bigarrenez, Jon Bautista campusa antolatuko du aurten Errenteriako Touring kirol elkarteak. Calvok nabarmendu du iaz antolatzeko "oso tarte txikia" izan zutela. "Zuzendaritza aldaketa izan zen apirilean, eta astebeteko campusa antolatu genuen. Oso emaitza ona izan zuen, eta berriz ere antolatzea erabaki dugu aurten". Futbol udalekua izango da; futbola izango da ekintzen ardatza, baina haurrek ondo pasatzeko gune gisa planteatu dute udalekua. "Kirola eginez, lagunartean eta giro onean disfrutatzeko gune bihurtu nahi dugu campusa".

Ohikotik atera diren gerlariak

Ohikotik atera diren gerlariak

Karmele Uribesalgo Alzola

Kortxoz egindako armak hartu, eta juggerrean jokatzeko gelditzen da taldetxo bat, igandero, Eibarren, Bergaran edo Zumarragan. Jakin-mina dela eta, jendea gerturatzen zaie zer egiten ari diren ikusteko, ez baita oso kirol ezaguna oraindik.

Salba ditzagun karbohidratoak

Danel Agirre

Garaiko sukarrek kutsaturik, jarduera subertsiboei eskaini nien gaztaroa. Boterearen bidegabekeriak ezin nituen eraman, eta oraintsu bezala, erantzun bakarra akzio zuzena dena sinetsita nengoen. Sistema mila buruko munstroa da, eta lepoetako bakoitza moztu behar zaio labankadaka. Burkideek Poliziari aurre egiteko kontainerrekin errepideetan barrikadak ipintzen zituzten bitartean, oso bestelako fronte batean nenbilen ni, ez garrantzi gutxiagokoan: oliotan kontserbatutako gazta, hirugiharra eta maionesa lehertu arte jaten nituen, matxino.

Txostena

Hainbat motatako giza eskubideen urraketak jasan dituzten 380 pertsona eta motibazio politikoko biolentziaren ondorioz gertatutako beste 36 biktima dokumentatu ditu Aranzadik Hernanin.

Arduragabekeria egotzi die EH Bilduk beste alderdiei

Luis Intxauspe Hernaniko alkatea (EH Bildu) haserre agertu da Bizikidetza Mahaian esertzen diren beste hiru alderdiekin: EAJ, PSE-EE eta Orain Hernanirekin. “Aurreko legealditik ari gara Bizikidetza Mahaian lanean, modu diskretuan. Gai gehienetan ez gara ados egoten, eta adostasunak lantzea da helburu nagusia; adostutakoak izan dira ezagutarazi ditugun gure erabaki eta jarduera guztiak”. Aranzadiri eskatutako txostena da horren adibide. Joan den...

Zubiak berreraikitzeko pausoa

Zubiak berreraikitzeko pausoa

Eider Goenaga Lizaso

Bi aldeetan dago sufritu duen jendea. Nik sufritu dut, baina gaur egun, zorionez, horrek ez du baldintzatzen nire bizitza. Gorrotorik gabe bizitzen erakutsi ziguten etxean, eta aurrera begiratu nahi dut nik. Uste dut bizikidetza dela etorkizunerako bidea; zubiak berreraiki behar ditugu, zubi asko ditugu eraikitzeko". Estefania Morcillo (Hernani, 1974) PSE-EEko zinegotzi ohiaren hitzak dira horiek. 1960. eta 2018. urteen artean motibazio politikoz urratutako giza eskubideez eta beste sufrimenduez Aranzadik eginiko txostenean ageri diren 416 pertsonetako bat da Morcillo.

Erizainek eta gorrek elkar hobeto ulertzeko piktograma bat sortu dute

Erizainek eta gorrek elkar hobeto ulertzeko piktograma bat sortu dute

Unai Zubeldia

Larunbata. 02:00ak. Erori, buruan kolpea hartu, eta larrialdietara joan behar izan du pertsona batek. Gorra da. Nola azaldu medikuari zer gertatu zaion, hark zeinu hizkuntza ez badaki? Entzumen arazoak dauzka Ainhoa Ruiz de Angulok —Zeinu Kaxako irakaslea da—, eta beste bi kasu ere jarri ditu mahai gainean: "Ebakuntza batean, nola komunikatu medikuek maskaratxoa jarrita badaukate? Edo familia medikuak deitu zain gaudenean, zer egin medikuak hitzez bakarrik esaten badu gure izena? Komunikazio arazo bat sortzen da hor".

Ibilbide berbera, kutsatu gabe

Ibilbide berbera, kutsatu gabe

Imanol Saiz

Jendetza biltzen da, egunero, Irungo Zaisa, Fermin Calbeton edo Zabaltza plazako autobus geltokietan. Astelehenetik igandera, ehunka irundarrek erabiltzen dute L1 linea, Bidasoko Ospitalera, lanera nahiz San Miguel ingurura joateko. Hiriko linea gisa gehien erabilia da; urtean, milioi bat bidaiari baino gehiago mugitzen ditu.