XIII. Huhezinema

Lau eguneko egitaraua osatu dute Huhezinemako antolatzaileek: Apirilak 2 16:00. NEST Film, Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketa. 17:15. Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez, 60′). Apirilak 3 09:00-13:00. Martxan ekoizpena. Tutoretzak ikasleekin eta eskola magistralak. 16:30. Hitzaldia: Agur Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal). 18:30. Karakterizazio efektu bereziak (Bacon FX). Apirilak 4 09:00-13:00. Martxan banaketa. Tutoretzak ikasleekin eta eskola magistralak. 16:00....

Film laburrak, aste luzea

Film laburrak, aste luzea

Karmele Uribesalgo Alzola
Euskal film laburrez gozatzeko parada izango da datorren astean Aretxabaletan, Huhezinema jaialdian. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. mailako ikasleek hamabigarren urtez antolatu dute jaialdia.

“Egunean zortzi orduz jotzen genuen soinua txapelketetan”

“Egunean zortzi orduz jotzen genuen soinua txapelketetan”

Irati Saizar Artola

Txiki-txikitatik musika pasioz bizi izan du Jesus Mari Esnaola Xoane-k (Lizartza, 1958), eta hala jarraitzen du gaur egun ere. Ikasteko gogoak eraginda, akordeoia, pianoa, gitarra, txistua, dultzaina eta beste jotzen ditu. Pianoa eta gitarra irakasten ere aritzen da gaur egun, bere musika eskolan, Tolosan. Musikari bat irits litekeen esparru gehienetara iritsi da: kontserbatoriotik pasatu, esku soinuarekin Munduko Txapelketetan parte hartu, abestiak konposatu, disko bat grabatu, abesbatza bat zuzendu eta ondokoei berak dakien guztia irakatsi. Hori eta gehiago egin du lizartzarrak.

Argia ahanzturaren zakuari

Argia ahanzturaren zakuari

Eider Goenaga Lizaso

Ez dugu etsiko. Pasaiako badian egin zuten sarraskiak behar duen errekonozimendua eta aitortza jaso bitartean, tinko jarraituko dugu lanean". Rafael Delas Txapas, Jose Mari Izura Pelu, Pedro Mari Isart Pelitxo eta Dioni Aizpuru Kurro-ren senideek aste honetan bertan egindako adierazpenak dira. Azken 35 urteetako balantzea egiteko eta urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien berri emateko agerraldia egin zuten herenegun, Azpeitian, lau gazteen senitartekoek eta Pasaia Argitu taldeak. Argia da mezua: sufrimendu guztiek merezi dute aitortza eta erreparazioa, "salbuespenik gabe".

Argiztatutako hainbat itzal

Argiztatutako hainbat itzal

Ariane Vierbücher

Emakumeak zaintzaren eta etxeko lanen esparruari lotuta irudikatu izan dira iraganean. Horrela kontatu nahi izan dute historia, eta arrazoietan sakondu beharko litzateke hura aldatzeko. Lan hori ez da bat-batekoa izango, baina zenbaitek heldu diote iraganeko emakumeen benetako errealitatea ezagutzeko gonbitari; izan ere, emakume haiek, zerbait izan baziren, lan esparru oso desberdinetako langileak izan ziren.

Mairuen Alarde berrituaz balorazio saio irekia egingo dute bihar, Antzuolan

Mairuen Alarde berrituaz balorazio saio irekia egingo dute bihar, Antzuolan

Unai Zubeldia

Irungo eta Hondarribiko alardeek "distortsionatu" egin dituzte gainerako alardeak. "Baina gureak ez dauka zerikusirik bi horiekin; hori baino gehiago da alardea", defendatu du Iñigo Ramirez de Okarizek, Antzuolako Mairuaren Alardea kultur elkarteko kideak. 1880an hasi ziren ospatzen Antzuolako alardea, eta festak berrikuntza bat baino gehiago izan du ordutik, 1980an eta 2009an nabarmenenak: izan zezakeen kutsu arrazista alboratu, eta mairuari hitza emanda, haren figura duintzea, genero ikuspegiari helduta ordura arte gizonenak ziren postu batzuetan emakumeak sartzea...

Ana Maria Briongos: “Irani buruzko irudi faltsua jasotzen dugu”

Ana Maria Briongos: “Irani buruzko irudi faltsua jasotzen dugu”

Eider Goenaga Lizaso

Ana Maria Briongos (Bartzelona, 1946) Tolosako Topic-en izango da gaur, 19:30ean, hitzaldia ematen. Idazlea eta bidaiaria da; lanerako eta bizitzarako inspirazio iturri ditu bidaiak. Afganistan, Iran eta India izango ditu hizpide. 1968an Afganistanera iritsi zen, eta gerora ezagutu ditu besteak. Besteak beste, herrialde horietan izandako aldaketa handiez eta hango emakumeez hitz egingo du Briongosek Tolosan, Amalur jardunaldien barruan.

Artea, barrukoak kanporatzeko bide

Artea, barrukoak kanporatzeko bide

Aitziber Arzallus

Hartz zuria animalia totemikoa da kultura askotan, naturaz gaindiko indarrak eta ezaugarri espiritualak dituen izaki bat. Adorearen, barne indarraren eta nahimenaren iruditzat dute askok, eta introspekziorako gaitasuna du ahalmen goren. Hartza totemtzat daukaten kulturetan, uste dute norberak barruan duela gaitz guztien sendabidea eta barne azterketa dela hura kanporatzeko bidea. Ione Urrestillarentzat ere (Azpeitia, 1971) animalia totemikoa da hartz zuria. Eta horregatik jarri dio Zuri Hartz izena Azpeitiko Erdikalean ireki duen arte eskola eta galeriari. "Niretzat, artea barruan daukadana ateratzeko modua da, beharra da, liberazioa; eta horretarako da espazio hau: gure barruarekin konektatzeko eta barruan daukagun hori kanporatzeko".

Herrien borroka irudi bihurtuta

Herrien borroka irudi bihurtuta

Unai Zubeldia

El Salvadorreko metal meatzaritza gelditzeko borroka; Aralarko parke naturalaren ezagutza eta sentsibilizazioa; Indonesiako Seko komunitatean eraiki nahi duten energia hidroelektrikoko plantaren aurkako borroka; Kukama Kukamiria herri indigenan petrolio ustiapenak sortu duen kutsadura... Herriak eta borrokak. Horixe da Ekologistak Martxan eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza taldeek film eta dokumental bidez islatu nahi duten errealitatea.