Egun batez bada ere

Egun batez bada ere

Unai Zubeldia
Herritarrak liburutegietara joaten ez badira, atera ditzagun liburuak herritarrak dabiltzan tokira". Unescok 1996an erabaki zuen apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Egun izendatzea, eta ordutik irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bidez bultzatzea da egun horretako helburu nagusia.

“Diseinuari dagokionez, nortasuna dago Euskal Herrian”

“Diseinuari dagokionez, nortasuna dago Euskal Herrian”

Karmele Uribesalgo Alzola

Goi mailako joskintza neurrira egiten du Amaia Albesek (Arrasate, 1989). Atelier bat dauka bere sorterrian, eta, gaur egun batez ere ezkongaientzako jantziak egiten dituen arren, izan ohi ditu beste proiektu batzuk esku artean; besteak beste, zinema jaialdi ezagunetan izan dira Albesen hainbat pieza. Esaterako, Donostiako Zinemaldiko, Canneseko eta Goya sarietako alfonbra gorrian izan dira diseinatzaile arrasatearrak egindako jantziak. Krisi garaian negozio propioari ekin, eta poliki-poliki bidea egiten ari da modan.

Egitaraua

Korrikaren inguruko ekitaldiz betea dago asteburua Gipuzkoako ia herri guztietan. Hauek dira batzuk: GAUR Donostia Ia auzo guztietan daude ekitaldiak gaur. Jarraian, auzo bakoitzeko jarduera bana: Añorga (17:00). Korrika igaro ostean, txokolate jana egingo dute. Egia (17:00). Jolasak, Plaza Haundin. Amara Berri (17:30). Amara Berri kantuz, 18:30ean, Korrika pasatu arte. Antigua (20:00). Antiguan lo ez! goatekea. Loiolako Erribera (19:00). Triki-poteoa....

Korrika, emozio kolektibo bat

Korrika, emozio kolektibo bat

Eider Goenaga Lizaso

Irunen eta Hondarribian astelehenean izan zuten 21. Korrikan parte hartzeko aukera; gainerako gipuzkoarrek gaur arte itxaron behar izan dute. Mutrikutik sartuko da Korrika, 06:00etan, eta Eibartik bihar 15:00 aldera aterako da; igandean, berriro sartuko da lurraldean, 03:30 inguruan, eta Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga pasatu ondoren, Gasteizerako bidea hartuko du.

444

KORRIKAK ZENBAT KILOMETRO EGINGO DITUEN GIPUZKOAN Garestik (Nafarroa) Gasteizera 2.560 kilometro egingo ditu Korrikak, eta horietako 444 izango dira Gipuzkoan. Astelehenean egin zuen lehen sartu-irtena, eta igandean Leintz-Gatzagan egingo ditu azken kilometroak.

Txuri-Urdin eta Sumendi aurrez aurre, bihar, Kopan

Espainiako Kopako Lauko Finala jokatuko dute asteburu honetan Donostian, Txuri Urdin izotz jauregian. Txuri-Urdin Sumendiren aurka ariko da bihar, finalerdietako lehen partidan, 18:00etan, eta Majadahondak eta Valdemorok jokatuko dute finalerdietako beste partida, 21:00etan. Bi irabazleak elkarren aurka ariko dira etzi, finalean, 13:45ean.