Kerman Garralda Zubimendi
J osune Makaiak, Urola Garaiko Garapen Agentziako iraunkortasun teknikariak, hala erantzun du eskualdeko nekazaritzaren egoera laburbiltzeko eskatuta: "Argi dago azken hamarkadetako industria garapenak guztiz eraldatu duela nekazaritza eremua, eta, ondorioz, asko murriztu dela nekazaritzan ari diren pertsonen kopurua. Hala ere, nekazaritza jarduerak bizirik dirau, oraindik, baserrietan eta landa eremuetan, norberaren kontsumorako eta tokian tokiko merkatura bideratuta gehienetan".