Itxaronaldi luzea IAT-n

Itxaronaldi luzea IAT-n

Eider Goenaga Lizaso

Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa (IAT) pasatu behar duten ibilgailuen jabeei ohartarazpen argi bat egin die Alfonso Artolak: ibiltzeko garaiz, eta ez uzteko ibilgailuaren azterketa azken unera arte. Arrazoi argi bat dago horren atzean, Gipuzkoan, IAT azterketa egiten duten zentroetan, ordua ez dute ematen berehalakoan. Irungoan ez dago ordurik martxoaren 20ra arte; Urnietan, berriz, martxoaren 26rako ari dira ordua ematen.

Zenbait aldaketa

Hainbat eskakizun zorroztea edo aldatzea ekarri du IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoak arautzen dituen Europako zuzentarauak. Hauek dira maiatzetik aurrera indarrean diren aldaketa aipagarrienetako batzuk: Gasen emisioa. Gasen emisioan egon daitezkeen akatsak detektatzen dituzte autoak daraman OBD (On Board Diagnostics) sistemaren bidez. IATko aztertzaileek autoaren ordenagailuarekin lotzen den konektagailua baliatzen dute horretarako. Euro5 eta Euro6 ibilgailuetan egiten dute azterketa hori; alegia,...

Harremanak estutzeko zubia

Harremanak estutzeko zubia

Kerman Garralda Zubimendi

Familia batek baino gehiagok utzi behar izan du Ormaiztegi, hainbat arrazoi tarteko, eta kontrako bidea ere egin dute beste askok. Funtsean, edonor izan daiteke migratzaile. Horregatik, migrazioaren fenomenoa aztertu eta lantzeko proiektuari ekin dio Zumalakarregi museoak, herriko beste hainbat eragileren laguntzarekin. "Herritarren arteko berdintasuna ikusaraztea eta elkarren arteko harremanak estutzea da helburua", azaldu du Mikel Alberdik, museoko langileak. Hiru adar ditu proiektuak: munduko hainbat jakiren ikastaro eta bazkari bat egitea, ikasleekin lantzeko gida didaktiko bat sortzea, eta erakusketa bat egitea.

Lapiko bakoitzari, bere tapa

Lapiko bakoitzari, bere tapa

Aitziber Arzallus
Herentzia kontuek liskar handiak eragin izan dituzte familia batzuetan. Baita gurasoek euren ondarea banatzeko testamentua egina zuten kasuetan ere. "Eta baserri bat tartean denean, are gehiago", dio Ana Mari Eizagirre Hitzez emakume baserritarren elkarteko presidenteak.

Gaurtik, 23 bertsolari ariko dira lehian Gipuzkoako Eskolartekoan

Gaurtik, 23 bertsolari ariko dira lehian Gipuzkoako Eskolartekoan

Unai Zubeldia

Gaur hasiko da, Ibarrako Sendi Ekintza elkartean (20:00), eta apirilaren 5ean amaituko da, Deban, Lasturko plazako tabernan. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak zehaztuta dauka hurrengo bi hilabeteetarako egutegia. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen dute txapelketa, eta, iaz bezala, bi zati izango ditu aurtengoak ere: bat-batekoa eta idatzizkoa. 14 eta 18 urte arteko gazteek lau kanporaketa eta finala izango dituzte bat-batekoan —23 bertsolari ariko dira lehian, eta iaz baino saio bat gutxiago egingo dute—, eta zortzi saio egingo dituzte idatzizkoan, bailaraka antolatuta.

Egitaraua

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean ondorengo proiekzioak izango dira hurrengo bi astelehenetan. 19:00etatik 20:30era izango dira bi saioak. Otsailak 18 Underwater Basque Country. El otro mar de los vascos. Alberto Santolaria. Euskal Herria. 3 min. Ruido. Jose Antonio Valverde. Lagunas de Ruidera (Espainia). 6 min. Out of the black & into the blue. Anilao. Alex del Olmo. Filipinak. 4 min....