Herria erdigunean jarrita

Herria erdigunean jarrita

Eneritz Maiz Etxarri
Ikaztegietako Gazte Taldea hilabetero elkartzen da, eta, etxebizitzaren gaiak kezkatuta, Etxebizitza Bizimodu hitzaldi zikloa egin du urte hasieratik joan den astera arte. "Kezkatuta gaude. Gazteak ez dira herrian geratzen; kanpora joaten ari dira bizitzera", azaldu dute gazte taldeko kideek.

Ainhoa Lasa: “Betiko ‘hitz egin euskaraz’-ek ez digu balio umeekin”

Ainhoa Lasa: “Betiko ‘hitz egin euskaraz’-ek ez digu balio umeekin”

Eider Goenaga Lizaso

Hizkuntza Praktika Ekologikoak ikastaroan gidari lanak egingo ditu Ainhoa Lasa Emun kooperatibako aholkulariak (Lovaina, Belgika, 1976) datozen hiru asteetan: martxoaren 6an, 13an eta 20an. Itsaso Olaizola Kutxa Ekoguneko Kultur eta Hizkuntz Aniztasuneko arduradunarekin elkarlanean sortutakoa da ikastaroa. UEUn eman zuten, lehendabizikoz, eta harrera paregabea izan zuen bai Baionan eta bai Iruñean. Kutxa Ekogunean (Donostia) ere egin zituzten tailerrak, iaz, eta bigarrengoz antolatu dituzte orain.

Hiru herrialde, rap feministak elkartuta

Indarkeria Elkar Gurutzatuak jardunaldien barruan, rap feminista entzungo da kontzertu batean astelehenean, Tabakalerako Kluba aretoan, 19:00etan. Elena Caballero, La Basu, bizkaitarra; Brenda Straw, La Straw, El Salvadorkoa; eta Yela Quim kolonbiarra igoko dira agertokira. Rap aldarrikatzailea defendatuko dute hiru herrialdetako musikari horiek, eta sarrera doakoa izango da. Haurralde Fundazioak eta Batera2030-ek antolatuta, eztabaidarako gunea eskaini nahi dute astelehen eta astearteko...

Zenbaki hutsak baino gehiago

Zenbaki hutsak baino gehiago

Unai Zubeldia

Kontzertu gehienetako kartelak aztertu, eta gizonezkoenak izango dira lau emanalditik hiru, gutxienez. "Eta, horregatik, poztu egiten nau emakumez osatutako kartel bat ikusteak, mutilak egoten baitira normalean, neska bat edo bi ondoan dituztela". Sara Mansilla artista donostiarraren (1993) hitzak dira. "Horrelako gauzak ondo daude gaur egungo egoera ikusarazteko". Izaro Andres (Mallabia, 1993), Olatz Salvador (Donostia, 1990), Elena Setien (Donostia, 1977) eta Mansillaren beraren kontzertu berezia dago donostiarraren azalpenaren atzean. Izan ere, Martxoaren 8a ate joka dagoela —Emakumeen Nazioarteko Eguna—, lau emakume musikari horiek Gure Ahotsak egitasmoko lehen kontzertua eskainiko dute hurrengo ostegunean, martxoaren 7an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan.

Bidea ez dadila orain amaitu

Bidea ez dadila orain amaitu

Kerman Garralda Zubimendi

Transhumantzia bideak jaten ari dira sastrakak, eta Jose Ramon Hidalgo abelbideetan adituak etorkizuna ez du argi ikusten. Gero eta jende gutxiago bizi da abereak ustiatzetik, eta Hidalgok kezka du transhumantzia ez ote den ekintza folkloriko bilakatuko. Batis Otaegi Arantzazuko Artzain Eskolako zuzendaria ez dago hain ezkor, tradizioa "modernizatu" egin dela azaldu du hark; "hil egiten da, bestela".

‘Gure’ arrantzaleak inoren uretan

Leire Narbaiza
Beti eman didate atentzioa zenbait komunikabidek eta politikarik erabiltzen dituzten berba eta esamoldeek. Hitz egiteko modu horietan guztietan, bi nabarmenduko nituzke: gure baserritarrak eta gure arrantzaleak. Gure. Posesiboa erabiltzea ofizio batzuekin.

“Gogorra da egoera; babesik eza da gordinena, ulermenik eza”

“Gogorra da egoera; babesik eza da gordinena, ulermenik eza”

Unai Zubeldia

Indarra eta goxotasuna nabari dira Elisa Alvarezen hitzetan (Donostia, 1977). Diagnostikorik gabeko pazientea da, eta bizitzaren trabei izkin egiten ari da 14 urte zituenetik. Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da otsailaren 28a, baina, zer daukan ez dakiela, are egoera zailagoan dago Alvarez. Apaltasuna eskatu die erakundeei, eta enpatia gizarteari.

Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoako suhiltzaileek urte asko daramate langile gutxiegi direla salatzen. "Betidanik. Nik oroitzen dudanez, beti salatu izan dugu hori", dio Josu Merinok, LABeko ordezkari eta foru aldundiaren menpeko suhiltzaileen langile batzordeko kideak. Baina egoera hori okertu egin da azken hilabeteetan, eta, abenduaren hasieran, Legazpiko suhiltzaile parkea itxi behar izan zuten, ez zegoelako lau laguneko guardia osatzerik. Atzo, suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek —Imanol Lasa Gobernantza diputatua da suhiltzaileen arduraduna— bilera bat egin zuten, eta foru aldundiak suhiltzaileen gutxieneko eskaerei erantzuten zien proposamen bat jarri zuen mahai gainean: beste 48 suhiltzaile kontratatuko dituzte, lan poltsatik, eta horrekin bermatuko dute guardia bakoitzean bost suhiltzaile egotea.

Hiru gatazka “potolo” mahai gainean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Langile Batzordeak protesta egin zuen astelehenean, Tabakalera aurrean, aldundiak “gobernantza onaz” antolatutako jardunaldien harira. “Gobernantza berriaz ari dira hizketan, baina publizitate kanpaina handi bat da dena; etxe barruan justu alderantziz gobernatzen dute gero”, adierazi du Amaia Arruti Agirre aldundiko Langile Batzordeko lehendakariak (LAB). Arrutiren esanetan, “hiru borrokaldi potolo” dituzte esku artean, eta hirurak jaso zituzten elkarretaratzean. Suhiltzaileen...

Ametzetatik errealitatera

Ametzetatik errealitatera

Asier Perez-Karkamo

Gizakiak esku hartu izan ez balu, Jaizkibel mendiaren ia %89 ametzez beteta legoke jada, %8 haritzez, %2 itsaslabarrak hartuko zukeen, eta gainontzekoa, haltzek, erreka ertzeko zuhaitzek. Ametzak izango lirateke hamar hektareatik ia bederatzi, eta, haritzak gehituz gero, %96tik gora lirateke. Egun, eremu osoaren %12 da basoa, eta ametzek mendiaren %6 baino ez dute betetzen.