Eider Goenaga Lizaso
Ez dugu etsiko. Pasaiako badian egin zuten sarraskiak behar duen errekonozimendua eta aitortza jaso bitartean, tinko jarraituko dugu lanean". Rafael Delas Txapas, Jose Mari Izura Pelu, Pedro Mari Isart Pelitxo eta Dioni Aizpuru Kurro-ren senideek aste honetan bertan egindako adierazpenak dira. Azken 35 urteetako balantzea egiteko eta urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien berri emateko agerraldia egin zuten herenegun, Azpeitian, lau gazteen senitartekoek eta Pasaia Argitu taldeak. Argia da mezua: sufrimendu guztiek merezi dute aitortza eta erreparazioa, "salbuespenik gabe".