Pintzelkada moreak

Pintzelkada moreak

Karmele Uribesalgo Alzola

Emakumeek sortutako arteak bi txoko izango ditu Debagoienean hilabete honetan: Arrasateko Kulturate, eta Bergarako Aroztegi aretoa. Herriko emakume sortzaileek erakusketa bana osatu dute toki horietan, euren lanekin. Martxoaren 8a aprobetxatuta, emakumeen lanak ikusarazi nahi izan dituzte.

Abestirik ez duen Iparragirreren musa

Abestirik ez duen Iparragirreren musa

Kerman Garralda Zubimendi

Ozeano Atlantikoa zeharkatzen 62 egun igaro eta gero, Joxe Mari Iparragirrek euskal herritar ugari zain zituen Uruguain. Txalo eta oihu artean hartu zuten bizarduna, baina ez zihoan bakarrik, Anjela Kerexeta ezkongaiarekin joan baitzen Ameriketara. Kerexetak, ordea, ez zuen izan hain ongietorri berorik; itzal handia egiten zuen Iparragirreren gitarrak, eta Kerexeta oharkabean pasatu zen askorentzat.

Reggaeton musikak salbatuko ote gaitu?

Leire Narbaiza
Ondo gogoan dut lehenengo aldi hura, ez zait inoiz ahaztuko. 15-16 urte izango nituen eta uda zen; beraz, Deban nengoen, Maxi tabernan (bai, La Maxi-n, orduan erdi galarazita geneukan tabernazuloan, galbidera eroango gintuelakoan).

Putzuzulo, elkartasun gune

Putzuzulo, elkartasun gune

Aitziber Arzallus

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarrikapenekin bat datozen emakumeentzat, greba egiteko eguna ere bai. Bost ardatz ditu oinarrian gaurko grebak: ikasleak, enplegua, kontsumoa, pentsiodunak eta, batez ere, zaintza. "Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa" eskatzen dute, "pertsonen zaintza ez dadila zapalduen bizkar geratu". Amantalak balkoian eskegi, eta kaleak hartuko dituzte grebarekin bat egiten duten milaka emakumek.

Belaunaldi guztiak borroka berean

Belaunaldi guztiak borroka berean

Aitziber Arzallus
Martxoaren 8a da, eta Euskal Herriko emakumeak 24 orduz lanuztera deitu ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Iazko lanuzteek izan zuten erantzuna ikusita, aurtengo greba ere arrakastatsua izango dela pentsa liteke, eta egunean zehar han eta hemen egingo diren mobilizazioetan jende askok parte hartuko duela.

Elkar lagunduz, elkar elikatuz

Elkar lagunduz, elkar elikatuz

Olatz Mitxelena
Egitasmo berritzaile bat da, emakumeak protagonista dituena. Pasaiako Udalak bultzatuta eta SOS Arrazakeria eta Elhuyar elkarteek elkarlanean dinamizatuta, proiektu pilotu bat abiatu berri dute Pasaian.

Estutzea bera garaipena denean

Estutzea bera garaipena denean

Unai Zubeldia

Proiektua jaioberria da ia-ia. Bost pauso txiki besterik ez du eman oraindik. Asko dauka ikasteko, baina Espainiako Ligako bi erraldoiei parez pare begira jarri da dagoeneko. Duela bost urte, ia ezerezetik sortu zen Txuri-Urdin izotz-hockey klubaren emakumezkoen taldea, eta, liga erregularra hirugarren postuan amaituta, finalean sartzeko borrokan ari da, Sumendi Gasteizko taldearen aurka. Donostiarrek 1-2 galdu zuten joan den larunbatean, Txuri-Urdin izotz jauregian, finalerdietako kanporaketako lehen partidan, eta bihar jokatuko dute bigarrena, Gasteizen (14:15). Galduz gero, hirugarren posturako lehiatuko dira gipuzkoarrak, Valdemoro Madrilgo taldearen aurka, ziurrenik —Majadahondak 0-3 irabazi zion larunbatean—. Irabaziz gero, berriz, etzi izango dute hirugarren partida erabakigarria, Gasteizen bertan (14:00).

Gizonezkoak, Puigcerdaren aurka irabazi beharrean

Txuri-Urdin gizonezkoen taldeari zaildu egin zaio liga irabaztea. Joan den asteburuan jokatu zituen finaleko lehen bi partidak, etxean, Puigcerdaren aurka, eta berdinduta iritsi dira hirugarren partidara. Donostiarrek 6-4 irabazi zuten larunbatean, baina kataluniarrek 1-1ekoa lortu zuten igandean, 4-6 nagusituta. 22:00etan hasiko da biharko partida, eta 15:30ean etzikoa.