Unai Zubeldia
Euskarari eskutik heltzea da erronka. Euskaraz gozatzea, euskaraz haserretzea, maitatzea, kirola euskaraz egitea, Klika euskaraz egitea... 11 eguneko eskuz eskuko korrikaldi bat baino askoz gehiago da Korrika; euskara mundura zabaltzeko ariketa erraldoia. Apirilaren 4an hasiko da 21. Korrika, Garesen (Nafarroa), eta apirilaren 14an amaituko da, Gasteizen. Gau eta egun, Euskal Herriko hamaika bazterretara iritsiko da 11 egun horietan, baina 11 egunetik haragoko ekitaldia da euskararen aldekoa.