Angulen ezkutuko sekretuak

Angulen ezkutuko sekretuak

Aitziber Arzallus

Animalien erreinuko izakirik misteriotsuenetakoa da angula —aingirakumea da—, eta baita preziatuenetakoa ere. Aristotelesen garaitik XX. mendera arte, aingirak Sargazoseko itsasoan umatzen zirela jakin zen arte, zientzialarien artean jakin mina eragin du. Eta, oraindik ere, 16.000 kilometroko joan-etorriko itsas bidaia horrez gain, galdera asko eta ziurtasun gutxi dago angulen bizi zikloaren eta ohituren inguruan. Esate baterako, inork ez daki nola ugaltzen diren: gizendu egiten dituzte, baina sortu, ez.

Manuel Collado: “Nik medikua banintz bezala tratatzen ditut bezero guztiak”

Manuel Collado: “Nik medikua banintz bezala tratatzen ditut bezero guztiak”

Beñat Alberdi

Jaiotzez, Manuel Collado (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1973) izena jarri zioten gurasoek. Orain, ordea, berak ere zalantzan jarri du Manuel Collado edo Manolo Macomaco, zer den gehiago. 2002an sortu zuen Macomaco taldea, arrebarekin. Harrezkero, berritasunak eskaini dizkiote ile apaintzaileen munduari. Besteak beste, hondartzan eta bi solairuko autobus turistiko batean moztu zieten ilea bezero askori. Manolo Macomacok zuzendu du "ilea mozteko teknikei buruzko munduko film labur bakarra" ere. Masterclass-a eskainiko du datorren astelehenean, Urnietako Oianume sagardotegian.

Taberna zulotik frontoiraino

Taberna zulotik frontoiraino

Beñat Alberdi

Oraindik ere, taberna askotako eztabaida izaten da ea A edo B den hobea: iPhone edo Samsung? Hondartza edo mendia? Garagardoa, San Miguel edo Estrella Galicia?... Askotan, eztabaida are gehiago pizten da tartean edaria egonez gero eta gaia kirola izanez gero: bere garaian, Olaizola edo Irujo? Reala edo Athletic? Korrika egitera joan edo pisuak altxatu?... Aurten 60 urte beteko dira horrelako eztabaida batek frontoian bukatu zuenetik. Oñatin. Eztabaidak, 1959ko maiatzaren 1ean, parez pare jarri zituen Eufrasio Belategi eta Manolo Arregi, Olabarrieta landa auzokoa bata eta kaletarra bestea. Lepo bete zuten frontoia.

Hankei eragin, hotzari iheska

Hankei eragin, hotzari iheska

Irati Saizar Artola

Bigarren urtez jarraian, otsailaren 3an Negu Trail mendi lasterketa egingo dute Berastegin. Iazko arrakasta ikusita, "lanean jarraitzeko gogoz" geratu zirela azaldu du Iker Saizarrek, lasterketaren antolatzaileak. Iaz, 250 korrikalaritara mugatu zuten parte hartzaile kopurua, eta, aurten, 300 jarriagatik, azkar saldu dituzte dortsal guztiak.

Negu Trail proba

Sorrera. 2018. Lasterketaren luzera. 16,3 km. Desnibela. +1.025 metro. Igo beharreko mendiak. 6,8. kilometroan, Urdelar (859 metro); 8,8. kilometroan, San Lorentzo (808 metro); eta 11,6. kilometroan, Ipuliño (900 metro). Iaz Negu Trail lasterketa amaitu zuten korrikalariak. 210.

Abenduaren 22an, bi kiloko eskalopea

Danel Agirre

Lagun batengana bisitan joan, eta, etxera itzultzeko atea topatu nahian, armairu batean sartu nintzen aurrekoan. Amen batean sei garagardo berdindu ondoren izan zen (badakit zer pentsatu duzun, baina ez nion hozkailua garbitu, nik igotakoak ziren seiak). Armairutik ateratzen nik bakarrik asmatu behar izan nuen, hori bai. Adiskideagatik balitz, bere berokien artean ahaztuta nengoke oraindik. Iruñekoa da, nire tenple falta antzekoa du bizioekin, eta total eginda zegoen bera ere. Marka da gu biona. Tabernara bagoaz, ez dugu jakiten ordubeterako den, edo hiru eguneko ilunaldi erabatekoa datorkigun. Bertako ezagunek gure frenorik ezagatik galdetzen digutenean, Euskal Herriaren ikurra dela erantzun ohi diegu nafarrak eta biok. Teoria berri-berria ere ez da, topikoen seigarren edukiontzitik birziklatzera noa. Baina ez hizkuntza, ez gastronomia, ezta esaneko jendea garena ere: gehiegikeria da baskoak benetan bereizten gaituen zer hori.

Oiartzungo organoa, Gipuzkoan bakana

Oiartzungo organoa, Gipuzkoan bakana

Erik Gartzia Egaña

Oiartzungo Organozaleen Elkarteak hiru urte daramatza herriko parrokian dagoen organoa sustatzen, bai ondare gisa duen balioa dibulgatzeko, eta baita haren hamaika tutuei erabilera emateko ere. Etzi, 18:00etatik aurrera, Ignacio Arakistain organistak eta Peio Irigoien txistulariak kontzertua joko dute parrokian. 17:15ean hasiko da kontzertuaren atariko aurkezpena.

Organoak Gipuzkoan

150 instrumentu inguruk osatzen dute Gipuzkoako organo ondarea, eta ondorengoak dira 28 garrantzitsuenak: Ataun (San Martin Toursekoaren parrokia). Lorenzo Arrazolaren organo barrokoa (1761). Donostia (Aieteko Gurutziaga parrokia). Francisco Juan San Antonen organo barrokoa (1768). Oiartzun (San Esteban). Cavaille-Coll Pere et Fils organoa (1861). Beizama (San Pedro). Trantsiziozko organo barrokoa (1862). Donostia (Santa Maria basilika). Cavaille-Coll organoa (1862). Donostia (San Bizente...

Iritzia sortzeko iritzi emaileak

Iritzia sortzeko iritzi emaileak

Unai Zubeldia

Beste batengan eragina daukan edonor. Misterio handirik ez dauka horrela esanda. Gai jakin baten inguruan gutxieneko sinesgarritasuna daukana, sarean bateko edo besteko iritzia sortzeko nolabaiteko gaitasuna daukana... Hitz batean: influencer-a. "Betidanik egon izan da influentzien marketina", argitu du Arkaitz Sukuntza TaPuntu kooperatibako kide eta Nortasuna Sarean jardunaldien antolatzaileak. Baina sare sozialen iraultzarekin, enpresa, erakunde eta marka gehienek gero eta inbertsio handiagoa egiten dute alor horretan, "influencer horiek komunitate bat sortzen dutelako, eta markek marketin gisa erabiltzen dituztelako gero. Horretaz baliatzen dira markak, influencer horiekin akordioak lortu eta marketin teknika gisa erabiltzeko".

Antonio Sanchez: “Parkinsonari esker, liburuak idazten ditut, eta hitzaldiak eman”

Antonio Sanchez: “Parkinsonari esker, liburuak idazten ditut, eta hitzaldiak eman”

Beñat Alberdi

Oztopoa izan daiteke gaixotasuna, edo aukera. Horrela ikusten du Antonio Sanchezek (Madril, 1937). Oiartzunen bizi da egun. Duela hemeretzi urte diagnostikatu zioten parkinsona, eta gaixotasunarekin borrokan jarraitzen du oraindik. Baina, bere kasuan, behintzat, aukera izan da. Liburuak idatzi ditu, egunero egiten du kirola, hitzaldiak ematen ditu... Coach titulua ere atera berri du AEBetako NCI Neurozientzia eta Coaching Institutuan. Herenegun eman zuen azken hitzaldia, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean: Nola bizi positiboki gaixotasun neurodegeneratibo batekin. Gipuzkoako Afagi elkarteak antolatuta, egunerokoari nola aurre egin landu zuen hitzaldian. Gaixotasuna bera baino garrantzitsuagoa delako gaixotasun horri nola aurre egiten zaion.

Ez da erraza izango horrelako hitzaldi baten egitura ondo antolatzea, ezta?

Oro har, jendeak gaixotasunari beldurra galtzea da helburua. Edozein gaixotasunek, normalean, jan egiten zaitu barrutik, pasibo bilakatzen zaitu, eta, datorrena datorrela, onartu egiten duzu. Baina aurkakoa egin dut nik, gaixotasunari kontra egin diot. Negatiboa positibo bilakatu dut. Parkinsonari esker, liburuak idazten ditut, eta hitzaldiak eman ere bai. Nire bizitza hobetzen lagundu dit. Pertsona negatiboek traba bihurtzen dituzte aukerak.

Erronka baten modukoa da, beraz, gaixotasuna?

Bai. Beldurra galtzea da lehen gomendioa. Beldurrarekin ez goaz inora. Askotan, gaixotasuna bera baino handiagoa izaten da beldurra. Ez dizu uzten ezer egiten. Gorputzak men egiten du, eta erraztasunak ematen dizkio gaixotasunari. Baina zuk agintzen duzula esan behar diozu gaixotasunari, eta beldurra berari sartu.

Gaixotasunari aurre egiteko filosofia bat transmititzen duzu?

Hori da. Hiru hankako mahai baten modukoak dira gaixotasunak. Medikuek edo espezialistek osatzen dute hanka bat; hartu beharreko sendagaiek beste bat; eta norberak azkena, garrantzitsuena, gaixotasunari aurre egiteko egin daitekeen horrek. Garrantzitsua da egunerokoari begiratzeko beste betaurreko batzuk janztea.

Garrantzitsua da, beraz, egunerokoa nola ikusten duzun?

Bai. Mendira joandakoan, lore mordoa ikus dezakezu larrean, edo kaka pila ere bai. Azkena jaio den lore horri begiratzea da aukera bat, eta kaka bila aritzea bestea. Eta seguru mendian kaka aurkituko duzula. Gauza onei begiratu behar zaie, gauza txarrak baztertuta. Buruak beste modu batera lan egiten du positiboa izanda.

Gaixotasunaren berri izan zenuenetik al daukazu jarrera hori barneratuta?

Zer zen galdetu nion neurologoak parkinsona neukala esan zidanean. Eritasun neurodegeneratiboa dela esan zidan, jatorri ezezagunekoa, progresiboa eta sendaezina. 'Esaldi ederra', pentsatu nuen. Esaldi horri beldurra gehitzeko eskatu nion, baina ez zidala halakorik egingo erantzun zidan. Berehala eman nuen izena pilatesen eta yogan, eta klase guztietara joan naiz harrezkero. Bizikleta bat ere erosi nuen, eta egunero joaten naiz gimnasiora. Txalaparta ere jotzen dut, boxeoan aritzen naiz, saskibaloian... Oso gustuko dut baloia saskiratzea.

Nabarmena da kirolari sutsua zarela. Lehen egunetik horrela jardutearen ondorio da hori?

Goizean, kontsultan zain nengoela, gizon bat sartu da itxarongelara. Gaixo zenbat denbora neraman galdetu dit eta "hemeretzi urte" esan diot. Oso ondo ikusi nau. Berak bi urte zeramatzala eta jada ezin zela guztiz mugitu esan dit. Pasiboa izan zen lehen egunetik. Ahaztu hori eta borrokatu.

Norberak jarri behar dizkio mugak bere buruari?

Bai. Nik neuk mozten dut bizarra, oinetakoen sokak nik lotzen ditut... Egunkaria erosten dut goizero, 60-70 flexio egiten ditut, eta sokasaltoan ibili. Hori guztia eginda, sasoian nagoela esan nezake.

Hiru hankako mahaia aipatu duzu lehen. Medikuen eta sendagaien hankek ez al dute eragiten umore positibo horretan?

Lotsagarria da farmazia industriak gaixotasuna negozio bihurtu izana. Drogen mende nago ni, estatuak eta farmazia industriak onartutako drogen mende. Inori ez zaio bururatzen parkinsona sendatzea. Hilero 300 euro ematen dizkiet farmaziei; nik eta beste drogazale askok. Sendatuko banintz, luxu hori galduko lukete.

Ez al dute nahikoa diru inbertitzen sendagaiak lortzeko?

Irabazien %1 bakarrik. Eriaren egoera arintzeko sortzen dituzte sendagaiak, ez sendatzeko. Ordurako desagertuta egongo den gaixotasuna dela esan beharrean, inolako lotsarik gabe esan dute, gainera, 2050erako hirukoiztu egingo dela parkinsona duten pertsonen kopurua.

Kirol arlotik kanpo, idazten ere aritu izan zara. Makina bat liburu kaleratu duzu jada.

Oso gustuko dut idaztea. Nire bizipenak idazten hasi nintzen parkinsonari esker. Asko hobetzen dit umorea. Horrez gain, lan egiteko modu aktibo bat ere bada idaztea; irakurtzea, berriz, bizitzeko modu pasiboa da. Tira, pasiboagoa da ezer egin gabe sofan etzatea.

Hitzaldiak eman dituzu zure filosofia transmititzeko. Baina ba al duzu bestelako helbururik?

82 urte ditut, eta beste hainbat helburu. Farmazia industriaren aurka borrokatu nahi dut, baina beste hiru helburu ere baditut.

Zeintzuk?

Batetik, eskola jazarpena bukatzea nahi dut. Faraoiak bizi ziren garaian Egipton zegoen filosofia hedatu behar da. Garai hartan, jainkoek ukitutako izakia zen ezaugarri ezberdinen bat zeukan pertsona; miretsi egin behar zen, bere lagun izaten saiatu. Positiboa zen, adibidez, belarri handiak izatea.

Zein da bigarren helburua?

Tabakismoa amaitzea nahi dut. Erretzaileei galdetuz gero, 14-15 urterekin hasi ziren erretzen asko. Ez erretzen irakatsi nahi diet gazteei; tontakeria da erretzea. Ez dut debekatu nahi; askea zara erretzeko eta lixiba edo gasolina edateko.

Eta azkena?

Ikasten eta irakasten gozaraztea.

Nola bideratuko dituzu helburu horiek?

Hitzaldiak ematen ditut gaiak lantzeko. Edozein ikastetxek dei nazake. Gustura joango naiz.