Kornerra, zubi lanerako gunea

Kornerra, zubi lanerako gunea

Unai Zubeldia

Goleko marra oso urruti ere ez dauka kornerrak, baina aulkiak ere bertan-bertan izaten ditu gehienetan; bai argazkilarienak eta bai zaleenak. Estrategia jokaldia deitzen zaio zelaiaren izkina bateko mugan gelditzen den erpinetik hasten denari, eta estrategiatik asko izaten du kultur proiektu orok ere. Futbola eta kultura: itxuraz mutur banatan bizi diren bi errealitate izanik ere, iaz kornerrean elkartu zituzten bi hari muturrak. "Eta ederra izan zen emaitza", aitortu du Iñaki Gabarainek, Ernest Lluch Donostiako Amara auzoko liburutegiko zuzendari eta Korner jaialdiaren programa arduradunak.

Korner jaialdia

Erakusketak, solasaldiak, film proiekzioak, dantza emanaldiak… Reala-Athletic gizonezkoen eta emakumezkoen derbiez gain, askotariko eskaintza izango da otsailaren 10era arte. Urtarrilak 28-otsailak 28 Emakumeek ere jokatu egiten dute. Bulebarrean dago Koma Kultur Zerbitzuek antolatutako argazki erakusketa. Otsailak 3, igandea XIII. Bertso Derbia, Antzoki Zaharrean (18:00). Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran Realaren aldetik, eta Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Xabi...

Ilusio faltsuak

Leire Narbaiza

Emaidazu eskua, ta hau gertatu zeneko lekura eramango zaitut./ Baina zuk nahiago/ dena ederki ikustea begiak itxita./ Zin egidazu ez dela berriz gertatuko,/ baina soilik ezpainak mugitzen dituzu, ezta?/ Utzidazu esaten lekukoek ez dutela beti berdin ikusten./ Orain ez dago ilusio faltsurik./ Zure itxaropenak zoroen solas pausa./ Zerraldoa bahitua izan da kalean denen aurrean,/ eta zu mutu zaude orain. / Zeinek ulertuko du?/ nagitsuak isilik jarraituko dira./ Zeinek pagatuko du/ inozentzi galduaren prezioa?".

Edertuta ere, zokoratuta

Edertuta ere, zokoratuta

Olatz Mitxelena

Pasaiako badiako lokatza hondeatzea portuko sakonera mantentzeko. Horixe izan zen Jaizkibel dragaontziaren egitekoa Pasaiako portuan aktibo egon zen bitartean. Draga 1933. urtean egin zuten Bilboko Euskalduna ontziolan, eta 50 urtez aritu zen Pasaiako portuan lanean. 1984. urtean hondartu zen, eta harentzat erabileraz kanpo geratzearekin batera hasi zen gaur arte dirauen oztopoz beteriko bidea, utzikeria eta herdoilaren kontrako borroka kasik etengabean.

Borroka hasi besterik ez da egin

Borroka hasi besterik ez da egin

Aitziber Arzallus

Erretiroa etapa lasai eta aspergarria dela pentsatzen dutenei usteak ustel bihurtu baietz erretiroa hartzeko ordua iristean. Ikusi besterik ez dago Miguel Gortariren eta Karlos Etxeberriaren egunerokoa. "Etapa lasaiagoa bada, azkenean laneko ardurek beti eragiten dutelako tentsioa, eta orain horrelakorik ez dugulako. Baina oso bizirik gaude, gauzak egiteko gogotsu", adierazi du Etxeberriak. Amezketarra sartu berrietakoa da erretiratuen taldean. 61 urte ditu, eta, 33 urtez irakaskuntzan lanean jardun eta gero, duela bi urte eskas utzi zion eskolak emateari, 2017ko abenduaren hasieran, hain zuzen.

Urteurrenagatik, agerraldi “berezia” egingo dute gaur

Urtebete da Gipuzkoan pentsioen aldeko mugimendua sortu zela, eta Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformak urteurrena “ospatzeko” agerraldi “berezia” egingo du gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan, 11:00etan. Aurrez, 10:40 aldera, elkarretaratze motz bat egingo dute eraikinaren kanpoaldean.

Etxebizitza komunitarioen proiektua garatuko du Usurbilek

Etxebizitza komunitarioen proiektua garatuko du Usurbilek

Unai Zubeldia

"Aukera batetik sortu da ideia berritzaile hau". Hala azaldu du Xabier Arregi Usurbilgo alkateak. "Hastear dira Ugartondo inguruan garatuko den urbanizazio berriko lanak, eta, etxebizitzez gain, ekipamendu publiko bat sortuko du udalak". Lanei ekin aurretik, hausnarketa bat abiarazi zuten herrian zer behar zeuzkaten aztertzeko. "Eta horietako bi, gutxienez, ase genitzakeela ikusi genuen: gazteei begirako beharrak, batetik, etxebizitzen salmenta eta alokairu prezioen, eta lan prekarioen eraginez, bereziki". Eta adinekoei begirakoa, bestetik, "ez direlako gutxi euren etxean deseroso bizi direnak, konpainia faltagatik, etxea handi geratu zaielako, herrigunetik kanpo bizi direlako...".