Ikerne Zarate
Iaz "arrakastatsua" izan zen, eta aurten "landuagoa eta zabalagoa" izango dela azpimarratu dute Xabi Calvok, Jon Bautista campusaren arduradunak, eta Mikel Azkunek, Touringeko zuzendaritzako kideak. Bigarrenez, Jon Bautista campusa antolatuko du aurten Errenteriako Touring kirol elkarteak. Calvok nabarmendu du iaz antolatzeko "oso tarte txikia" izan zutela. "Zuzendaritza aldaketa izan zen apirilean, eta astebeteko campusa antolatu genuen. Oso emaitza ona izan zuen, eta berriz ere antolatzea erabaki dugu aurten". Futbol udalekua izango da; futbola izango da ekintzen ardatza, baina haurrek ondo pasatzeko gune gisa planteatu dute udalekua. "Kirola eginez, lagunartean eta giro onean disfrutatzeko gune bihurtu nahi dugu campusa".