Loinaz Agirre
Agauntza errekaren haranean, eta Lazkaomendiren eta Aralarren babesean dago Lazkao, biztanlerik gehieneko Goierriko seigarren herria. 5.426 biztanle ditu, eta oraindik ere hazten ari da.Herri bizia da, eta lasaia bizitzeko.
![LAZKAO [Herriz herri] Lazkao. Herri bizi eta lasaia](https://gipuzkoa.hitza.eus/wp-content/uploads/LAZKAO.jpg)
Loinaz Agirre
Agauntza errekaren haranean, eta Lazkaomendiren eta Aralarren babesean dago Lazkao, biztanlerik gehieneko Goierriko seigarren herria. 5.426 biztanle ditu, eta oraindik ere hazten ari da.Herri bizia da, eta lasaia bizitzeko.
Loinaz Agirre
Lazkao eta euskara oso lotuta daude, besteak beste Maizpide euskara barnetegiari esker. Jon Urdangarin dabil zuzendari.Urtean, batez beste, zenbat ikasle izaten dituzue?Ikasle kopurua aldatu egiten da urtez urte barnetegian, baina 1.400-1...
Leire Narbaiza
Gaur, idazten jarri aurretxoan, izan dudan irakaslerik txarrena ikusi dut. Txarrenetan txarrena. Sailkapena egitea gaitza bada ere, bera dago desohorezko lehenengo postu horretan. Bigarrenari alde handia atera diola esan dezaket, gainera.
Eider Goenaga Lizaso
Kulturaren transmisioarekin kezkatuta zegoen herritar, irakasle eta guraso talde batek jarri zuen Ibarraundi museoaren lehen harria, 1980ko hamarkadan. "Kezkaz ikusten zuten gurasoek bertan jaiotakoen umeek eta kanpotik etorritakoen umeek ez zutela kulturaren transmisioa modu berean jasotzen, eta orduan pentsatu zuten inguruko baserrietara joan, lanabesak-eta bildu eta horrekin erakusketa bat egitea", azaldu du Saioa Altzua Ibarraundi museoko langileak (Arrasate, 1975).
Ariane Vierbücher
Orain dela hogei urte baino gehiago diagnostikatu zioten epilepsia Eluska Arrietari (Beasain, 1981). Gaur egun, Gipuzkoako Epilepsia Elkarteko idazkaria da; gizartea epilepsiaren inguruan sentsibilizatzeko lanean ari dira. Horretarako jarri dute abian Elkar Ezagutzen proiektua.
Zer da epilepsia?
Gaixotasun neurologiko kroniko bat da. Neuronek seinaleak modu anormalean transmititzean gertatzen da. Neuronen ohiko jarduera asaldatzen da, eta hainbat ondorio izan ditzake: sentsazio, emozio eta jokabide arraroak, muskulu espasmoak eta konorte galera. Bat-bateko krisi moduan agertzen da, itxuraz arrazoirik gabe. Krisiak aldizkakoak izaten dira, eta maiztasun finkorik gabekoak.
Zer dira epilepsia krisiak?
Bat-batean eta ustekabean agertzen den manifestazio klinikoa da, garuneko neurona gutxi-askoren jarduera ezohiko eta bat-batekoen eraginez sortzen dena. Normalean, bukatu ere modu bizkorrean bukatzen da. Esan daiteke epilepsia duten pertsona adina krisi mota daudela. Dena den, bi talde nagusitan banatu daitezke: absentzia krisiak eta krisi orokortuak.
Zeintzuk dira bien artean dauden ezberdintasunak?
Absentzia krisia jarduera kontzientearen etenaldi labur bat da, eta, ondoren, pertsona bere onera bueltatzen da. Horrelakoetan, pertsonak begirada finkoa izaten du, eta uneko jarduera eteten du. Hezitzaileak pentsa dezake arreta gabeziarekin edo bestelako jokabideren batekin lotuta dagoela. Nik neuk horrelakoak izan ditut.
Krisi orokorrak dituztenena izango litzateke bigarren taldea, konbultsioengatik ezagunagoak. Horiek erraz identifika daitezke, oso bortitzak baitira; pertsonak bat-batean konortea galtzen du, eta lurrera erortzen da eta gorputz osoko muskuluen astinaldi erritmikoak eta kontrolatu gabeak jasaten ditu. Sintoma nagusienen artean daude gorputz adarrak zurruntzea, aurpegiak tonu urdinxka hartzea... Ezpainak more jar daitezke eta mihiari hozka egin diezaiokete, edo ahotik listua bota.
Noiz detektatu zizuten epilepsia zuri?
12 urte nituenean izan nuen lehenengo epilepsia krisia. Amarekin nengoen etxean, eta arraro portatzen hasi nintzen, atentzioa galduko banu bezala izan zen, somnanbulu egongo banintz bezala edo robot bat bezala. Horrelako portaera arraroak izaten hasi nintzen aldian-aldian. Krisi partzial bat zen izan nuena, eta gauzak egiten jarraitzen nuen inkontzienteki. Handik gutxira, berriz ere izan nuen horrelako beste bat. Gurasoek dena apuntatzen zuten. Harrituta zeuden haiek ere, eta medikuarengana joan ginen, portaera haren arrazoiaren bila.
Nolakoa izan zen garai hura?
Froga desberdinak egin zizkidaten. Epilepsiaren fokua lokalizatzea kostatu zitzaien medikuei, beti leku berean ez zegoelako. Epilepsia nuela diagnostikatu zidatenean, botikak hartzen hasi nintzen. Ez da batere erraza izan egonkortzea, nire neurologoak esan bezala, epilepsia bihurria dudalako; hau da, botikei erresistentea naizelako. Organismoak botikei ez zien kasurik egiten. Neurri oso txikian egiten zidaten efektua. Hori dela eta, 21 urte pasatu ditut hainbat botika probatzen, epilepsia egonkortzea lortu arte.
Epilepsia nuela onartzea prozesu luzea izan da; nerabea nintzen orduan, eta ez nuen oso ongi ulertzen zer gertatzen zitzaidan. Epilepsia bera baino okerragoak izan dira niretzat horrek sortzen dizkizun arazo psikosozialak.
Zeintzuk dira epilepsia duzuenen ohiko arazoak?
Jendearen aurrean krisi bat izateko eta haiek gu baztertzeko beldurra. Murrizketak lan, gizarte eta kirol arloetan. Integrazio psikosozialaren beharra, autoestimu apala, gehiegizko babesa, etorkizunari buruzko ziurgabetasuna, gaixotasunari buruzko informaziorik eza eta mitoak... Faktore horiek guztiak gaixotasuna bera baino kaltegarriagoak izan daitezke. Niri elkartera joateak asko lagundu zidan, epilepsia duten beste pertsona batzuk ezagutu nituelako. Epilepsia nuela onartzen ikasi nuen, eta baita jendaurrean ziurtasunez jokatzen ere. Arazo nagusiak saihesteko, ezinbestekoa da gaixotasuna onartzea eta harekin bizitzen jakitea; egunerokoarekin jarraitzea da giltza.
Zein da Gipuzkoako Epilepsia Elkartearen zeregina?
Elkartera iristen direnen bizi kalitatea hobetzen saiatzen gara, bai pazientearena eta bai haien familiakoena. Epilepsiaren inguruko informazioa eta laguntza ematen diegu. Psikologo bat eta gizarte hezitzaile bat ditugu, behar izanez gero. Horretaz gain, lan munduko diskriminazioei aurre egiten laguntzen dugu. Epilepsia duten haur eta gaztetxoen artean integrazioaren alde ere lan egiten dugu; horretarako jarri genuen abian Elkar Ezagutzen proiektua. Horrez gain, bazkideen arteko partaidetza eta elkar laguntza sustatzen dugu, eta elkarbizitza tailerrak ere egiten ditugu.
Zer da Elkar Ezagutzen?
Gipuzkoako hezkuntza zentroetan epilepsia ezagutarazteko sortu den hezkuntza arloko esku-hartze proiektu bat da. Proiektu hori Gipuzkoako elkarteak sortu du, kideen eta psikologoaren artean. Epilepsia duten haurren hainbat familiak azaldutako hainbat beharri erantzuna emateko asmoarekin sortu zen ideia, eta gutxika forma ematen aritu gara, proiektua osatu arte. Ikasleen adinetara egokiturik dago, beraien adimen gaitasuna kontuan izanik. Proiektu honetan egindako lanak beste arlo askotan lan egiteko balioko digu; lan munduan eta instituzio publikoetan, besteak beste.
Haur askoren gurasoak pasatu dira elkartetik beraien diskriminazio egoerak kontatzera, eta behar hori ikusi genuen. Horrez gain, nerabeen egoera latzak ere entzun ditugu, eta oraindik Gipuzkoako hezkuntza zentro askotan ez daude behar bezala prestatutako profesionalak. Testigantza horiek baliagarriak izan dira zertan oinarritu jakiteko.
Kanpaina horren barruan bideo bat aurkeztu duzue orain dela gutxi.
Bai. Hemengo kirolari ezagun batek parte hartzea nahi genuen, kanpainak oihartzun handiagoa izateko, eta Iker Irribarriak lagundu digu. Idiazabalen grabatu genuen, Aita Iparragirre ikastetxeko ikasleekin. Bideoak kasu erreal bat izan daitekeena kontatzen du; hau da, epilepsia absentzia-krisiak dituen haur baten istorioa. Eskoletan epilepsiaren inguruan kontzientzia hartzeko sortu dugu bideoa, eta lan horretan ari gara dagoeneko.
Aitziber Arzallus
Minutuero, zabor kamioi bat betetzeko adina hondakin botatzen dugu itsasora —mundu guztian—; urtean zortzi milioi tona, hain zuzen. Oraingo martxan, 2030erako, kopuru hori bikoiztu egingo da; eta, 2050erako, arrain baino plastiko gehiago egongo da itsasoan. "Kezkatzeko moduko datuak dira, baina badirudi gehienoi bost axola zaigula", Izaskun Suberbiola Pasaiako Mater museoko zuzendariaren hitzetan. "Begira kaleak nola ditugun, zikinkeriaz josita, plastikoa han eta hemen. Eta zakarrontzira botatzen ez dugun plastiko hori guztia, azkenean, itsasora joaten da. Horrek pentsatzen dugun baino ondorio larriagoak ditu, bai ingurumenean, bai gure osasunean".
A. Arzallus
Hondakinak murrizteak daukan garrantziaz ariko da Alberto Santolaria (Leioa, Bizkaia, 1968), bihar, 10:00etan, Bilboko Itsasadarra itsas museoan. Itsas biologiako doktore eta Nakusarbe elkarteko kideak azalduko du zein den planetaren osasun...
A. O.
Duela zazpi urte sortu zuten Zarauzko Emakume Korrikalariak taldea, emakumeak korrikan eta, oro har, kirol arloan ikusarazteko asmoz. Egun, 95 lagunek osatzen dute taldea, eta haietako bat da Maite Platero (Zarautz, 1972). Platerok ez ezik, talde...
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.