Gizartea

Borroka hasi besterik ez da egin

Borroka hasi besterik ez da egin

Aitziber Arzallus

Erretiroa etapa lasai eta aspergarria dela pentsatzen dutenei usteak ustel bihurtu baietz erretiroa hartzeko ordua iristean. Ikusi besterik ez dago Miguel Gortariren eta Karlos Etxeberriaren egunerokoa. "Etapa lasaiagoa bada, azkenean laneko ardurek beti eragiten dutelako tentsioa, eta orain horrelakorik ez dugulako. Baina oso bizirik gaude, gauzak egiteko gogotsu", adierazi du Etxeberriak. Amezketarra sartu berrietakoa da erretiratuen taldean. 61 urte ditu, eta, 33 urtez irakaskuntzan lanean jardun eta gero, duela bi urte eskas utzi zion eskolak emateari, 2017ko abenduaren hasieran, hain zuzen.

Etxebizitza komunitarioen proiektua garatuko du Usurbilek

Etxebizitza komunitarioen proiektua garatuko du Usurbilek

Unai Zubeldia

"Aukera batetik sortu da ideia berritzaile hau". Hala azaldu du Xabier Arregi Usurbilgo alkateak. "Hastear dira Ugartondo inguruan garatuko den urbanizazio berriko lanak, eta, etxebizitzez gain, ekipamendu publiko bat sortuko du udalak". Lanei ekin aurretik, hausnarketa bat abiarazi zuten herrian zer behar zeuzkaten aztertzeko. "Eta horietako bi, gutxienez, ase genitzakeela ikusi genuen: gazteei begirako beharrak, batetik, etxebizitzen salmenta eta alokairu prezioen, eta lan prekarioen eraginez, bereziki". Eta adinekoei begirakoa, bestetik, "ez direlako gutxi euren etxean deseroso bizi direnak, konpainia faltagatik, etxea handi geratu zaielako, herrigunetik kanpo bizi direlako...".

Angulen ezkutuko sekretuak

Angulen ezkutuko sekretuak

Aitziber Arzallus

Animalien erreinuko izakirik misteriotsuenetakoa da angula —aingirakumea da—, eta baita preziatuenetakoa ere. Aristotelesen garaitik XX. mendera arte, aingirak Sargazoseko itsasoan umatzen zirela jakin zen arte, zientzialarien artean jakin mina eragin du. Eta, oraindik ere, 16.000 kilometroko joan-etorriko itsas bidaia horrez gain, galdera asko eta ziurtasun gutxi dago angulen bizi zikloaren eta ohituren inguruan. Esate baterako, inork ez daki nola ugaltzen diren: gizendu egiten dituzte, baina sortu, ez.

Manuel Collado: “Nik medikua banintz bezala tratatzen ditut bezero guztiak”

Manuel Collado: “Nik medikua banintz bezala tratatzen ditut bezero guztiak”

Beñat Alberdi

Jaiotzez, Manuel Collado (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1973) izena jarri zioten gurasoek. Orain, ordea, berak ere zalantzan jarri du Manuel Collado edo Manolo Macomaco, zer den gehiago. 2002an sortu zuen Macomaco taldea, arrebarekin. Harrezkero, berritasunak eskaini dizkiote ile apaintzaileen munduari. Besteak beste, hondartzan eta bi solairuko autobus turistiko batean moztu zieten ilea bezero askori. Manolo Macomacok zuzendu du "ilea mozteko teknikei buruzko munduko film labur bakarra" ere. Masterclass-a eskainiko du datorren astelehenean, Urnietako Oianume sagardotegian.

Iritzia sortzeko iritzi emaileak

Iritzia sortzeko iritzi emaileak

Unai Zubeldia

Beste batengan eragina daukan edonor. Misterio handirik ez dauka horrela esanda. Gai jakin baten inguruan gutxieneko sinesgarritasuna daukana, sarean bateko edo besteko iritzia sortzeko nolabaiteko gaitasuna daukana... Hitz batean: influencer-a. "Betidanik egon izan da influentzien marketina", argitu du Arkaitz Sukuntza TaPuntu kooperatibako kide eta Nortasuna Sarean jardunaldien antolatzaileak. Baina sare sozialen iraultzarekin, enpresa, erakunde eta marka gehienek gero eta inbertsio handiagoa egiten dute alor horretan, "influencer horiek komunitate bat sortzen dutelako, eta markek marketin gisa erabiltzen dituztelako gero. Horretaz baliatzen dira markak, influencer horiekin akordioak lortu eta marketin teknika gisa erabiltzeko".

Urtarrileko zulotik, argitara

Urtarrileko zulotik, argitara

Aitziber Arzallus

Urteko egunik tristeena izango da datorren astelehena, Blue Monday; eta ez Donostian eta Azpeitian bakarrik, Sansebastian egunaren biharamunagatik, mundu guztian baizik. Cliff Arnallek, Cardiffeko Unibertsitateko irakasleak eraiki zuen urteko egunik tristeena zein den ebazteko formula. Eta Porter Novelli komunikazio enpresak gizarteratu eta zabaldu zuen kontzeptua, 2005ean Sky Travel bidaia agentziarentzat egin zuen publizitate kanpaina batekin. Kanpaina hartan, oporraldi on bat proposatzen zuten tristurari aurre egiteko bitartekotzat, eta horretarako beharrezko guztia erosten joatea aholkatzen zuten, hegazkin txartelak, batez ere.

Intimitatea extimitate bihurtzen denean

Intimitatea extimitate bihurtzen denean

Rebeka Calvo
Berez, ordenagailuaren edo sakelakoaren bidez irudi edo mezu erotikoak bidaltzea da sextinga. Ariketa hori oso egoera ezberdinetan egin daitekeela gogoratu du Jon Imanol Etxabe sexologo eta psikologoak (Usurbil, 1994), eta ez nerabeen edo gazteen artean bakarrik, nahiz eta nerabeen arteko sextingak sortzen duen kezkarik handiena.

Izarretan erantzun hobeak direlakoan

Izarretan erantzun hobeak direlakoan

Beñat Alberdi

Gauza jakina da ura eta olioa ez direla nahasten; ez, behintzat, Lurrean. Hainbat faktorek eragiten dute gertaera hori, dentsitateak zein presioak, esaterako. Baina grabitateak ere zeresan nabarmena dauka harreman zail horretan. Finean, grabitateak eragiten du likido bat behera erakartzea. Baina zer gertatzen da grabitatea kenduz gero? Mondragon Unibertsitateko Fluidoen Mekanika ikerketa taldeak hari horri segika bidali du espaziora fullereno nanofluidoa. Izan ere, ura eta olioa ez dira elkartuko egoera edozein dela ere, baina harremana ez da berdina izango.

Antonio Sanchez: “Parkinsonari esker, liburuak idazten ditut, eta hitzaldiak eman”

Antonio Sanchez: “Parkinsonari esker, liburuak idazten ditut, eta hitzaldiak eman”

Beñat Alberdi

Oztopoa izan daiteke gaixotasuna, edo aukera. Horrela ikusten du Antonio Sanchezek (Madril, 1937). Oiartzunen bizi da egun. Duela hemeretzi urte diagnostikatu zioten parkinsona, eta gaixotasunarekin borrokan jarraitzen du oraindik. Baina, bere kasuan, behintzat, aukera izan da. Liburuak idatzi ditu, egunero egiten du kirola, hitzaldiak ematen ditu... Coach titulua ere atera berri du AEBetako NCI Neurozientzia eta Coaching Institutuan. Herenegun eman zuen azken hitzaldia, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean: Nola bizi positiboki gaixotasun neurodegeneratibo batekin. Gipuzkoako Afagi elkarteak antolatuta, egunerokoari nola aurre egin landu zuen hitzaldian. Gaixotasuna bera baino garrantzitsuagoa delako gaixotasun horri nola aurre egiten zaion.

Baserritik itsasontzira

Baserritik itsasontzira

Kerman Garralda Zubimendi
Egun, arrain txikiak eta material sintetikoak erabiltzen dira atunak erakartzeko, eta atzera gelditu dira iraganeko teknikak. Halere, ezagutza gal ez dadin, Aitor Buitronek, Donostiako Untzi Museoko hezkuntza arduradunak, lantegi didaktiko bat eskainiko du Ezkioko Igartubeiti baserrian, urtarrilaren 26an.