Gizartea

Trenbidea jan, herria asetzeko

Trenbidea jan, herria asetzeko

Urko Etxebeste

Estu bizi da Pasai Antxo. Ezin da hazi populazio gehien duten Pasaiako barrutietan bigarrena dena, ezin da zabaldu, ezin du arnasarik hartu. Kortsea ezarria diote Donostiako eta Errenteriako mugek, eta hainbat administrazioren mende dago edozein hirigintza asmo garatzeko. Pasai Antxoren hedatze interesen kontrakoak izaten dira administrazio horien planak, askotan. Bada, zailtasunak zailtasun, aukera bat sortu da orain.

Bidea egiten ari da bide zaharra

Bidea egiten ari da bide zaharra

Kerman Garralda Zubimendi

Ignazio Loiolakoak, Santiago de Compostelara jo beharrean Manresatik [Herrialde Katalanak] igaro eta erromesaldia Jerusalemera egin zuenean, aurkako noranzkoan zihoala sentituko zuen askotan. Bostehun urteren buruan, Donejakue bidearen senide txikia da oraindik ere Ignaziotar Bidea, baina aldatzen ari da joera hori. "Bidea betidanik hor egon den arren, 2012an gorpuztu zen Inaziotar Bidearen ideia. Proiektu berria da oraindik, eta jendea orain hasi da ezagutzen", azaldu du Amaia Reta Zumarragako Udaleko turismo teknikariak.

Erronkari helduta, eztarria berotzen

Erronkari helduta, eztarria berotzen

Aitziber Arzallus

Jai giroan eta poztasuna adierazteko erabiltzen den oihua da irrintzia. Baina bota daiteke beste egoera batzuetan ere, eta balio dezake beste sentimendu batzuk adierazteko ere. Komunikatzeko modu bat zen artzainentzat; Orreagako guduan, arerioak izutzeko erabili bide zuten; erabili izan da garaipenak ospatzeko, hildakoei agur esateko eta askatasuna aldarrikatzeko ere. Irrintzia kulturaren parte dela eta herritarrek transmisioa ziurtatzeko ardura dutela uste du Amaia Garciak. Herriz herri irrintzi ikastaroak ematen ditu, eta Zumaian izango da abuztuaren 7an.

Jaiak denentzat jai izan daitezen

Jaiak denentzat jai izan daitezen

Eider Goenaga Lizaso

Asteburuan Antigua auzoan (Donostia) izaniko bortxaketa baten albistearekin eta hori salatzeko elkarretaratzearen irudiarekin hasi zen astea. "Urte osoan izaten dira erasoak, asteburuetan gehiago, eta herriko festen testuinguruan igotzen da nabarmenen kopurua", esan du Duñike Agirrezabalaga Donostiako Berdintasun zinegotziak.

Betaurreko inklusiboak festetan ere

Betaurreko inklusiboak festetan ere

Udane Arbeo
Norberak egoera bat barrutik bizi arte, ez da aintzakotzat hartzen. Behar bereziak dituztenen lekuan jarri beharrean, bakoitzak bereari begiratzen dio. Gizartean bigarren mailan gelditzen dira behar bereziak dituzten horiek, baina gainontzekoek bezainbeste eskubide dituzte herritar gisa.

Boto paperen B aldea

Boto paperen B aldea

Kerman Garralda Zubimendi
Legazpiko Udaleko langileek hautetsontziak zabaldu baino lehen ikusi zuten boto paper ugari sobera geldituko zirela. Hala izaten da beti, eta, udal, foru eta Europako hauteskundeak egun berean izan zirenez, gehitu egin ziren bozka-orriak.

Iker Iraolagoitia: “Kantauri itsasoan, zoragarria da urpeko paisaia”

Iker Iraolagoitia: “Kantauri itsasoan, zoragarria da urpeko paisaia”

Eider Goenaga Lizaso

Hondarribitik Donostiarako bidea egin zuen atzo Iker Iraolagoitiak (Eibar, 1979). Urpean zati bat, eta oinez beste bat. Camino de Santiagua proiektuaren lehen etapa izan zen atzokoa, eta beste hogei dituzte aurrean. Santiago de Compostelaraino (Galizia) iritsiko dira, eta Kantauri itsasoaren aberastasunaren eta xarmaren balioa azpimarratzea da helburua. Adolfo Rodriguez eta Nekane Fernandez bizkaitarrak izango ditu lagun ibilbide osoan, eta Deva Prendes (Asturias, Espainia), berriz, Asturiasko zatian.