Karmele Uribesalgo Alzola
Adinekoentzako etxebizitza kolaboratiboak —cohousing izena ere eman izan zaie— sortzeko asmoarekin eratu zen Elkarbidean elkartea. Bere etorkizunaren jabe izan nahi du adineko pertsona talde horrek. Autogestioa eta prozesu parte hartzailea oinarri izanda jarriko dute martxan egitasmoa. Urtarrilaz geroztik, hainbat tailer egin dituzte proiektua nolakoa izango den zehazteko. Aste honetan aurkeztu dituzte tailer horien emaitzak. Elkarbidean-eko kidea eta egitasmoaren sortzaileetako bat da Ixabel Fernandez (Donostia, 1948), eta adierazi du "ilusioa" nabari dutela parte hartzaileen artean.