Karmele Uribesalgo Alzola
Merkataritza ezin da ulertu emakumerik gabe": Hori uste dute Irati Garai eta Jone Arrazola antropologoek. Oñatiko emakumiak errekautan. XX. mendeko komertzio txikixaren etnografia feminista bat lanaren egileak dira. Herriko merkataritzaren eta emakumeen arteko harremana aztertu dute. Selma Huxley Barkham bekari esker garatu dute ikerketa hori. Oñatiko Udalak lehenbizikoz eman du laguntza hori, emakumeek historian herriari egindako ekarpenak agerian jar daitezen. "Merkatari familietatik gatoz biok; gertu izan dugu gaia", adierazi du Garaik. Hala ere, nabarmendu du oso gutxi ikertu izan dela horren inguruan. "Sektore feminizatua" izan delako, ondorioztatu du Arrazolak.