Kultura

Bukaerarik ez duen erritmoa

Bukaerarik ez duen erritmoa

Bloody Mary disko dendara sartu, alboetara begiratu, eta bidaia hasi. Magia berezia dauka lokalak, kalitatezko musikaren tenplua izango balitz bezala. Biniloz betetako tenplua da, eta margolan eta apaingarri bereziak ditu non-nahi. Eta ez du soilik musikaren kulturan zehar bidaia egiteko gonbita eskaintzen: gaur egungo musikarik onena zaleen, kuxkuxeroen eta herritar arrunten eskura ere jartzen du.

“Errituen bitartez, identitateek bat egiten dute”

“Errituen bitartez, identitateek bat egiten dute”

Euskal Herriak badauzka ia saihestu ezinezko bere egunak: Santa Ageda, herrietako jaiak, inauteriak eta abar. Baina, ospakizunetik gaindi, horiek gizartean eta norbanakoengan dituzten eraginak aztertu ditu Jota Pizarrok (Santiago, Txile, 1988) doktore tesirako. Izan ere, eragin nabarmenak izaten ditu kanal horien bidez emozioek bat egiteak.

Usadioa eta jaia gal ez daitezen

Usadioa eta jaia gal ez daitezen

Mendeetan, nekazari eta abeltzainek naturaren arabera moldatu behar izan dute bizimodua, eta are gehiago urtaro aldaketetan; udako beroaldietan, esaterako, artaldearekin mendira igotzen ziren artzainak, eta kostaldera jaitsi neguko elurteetan, berotasunaren bila. Apurka-apurka, eguzkia jarri zuten horren guztiaren eragile, eta neguko eta udako solstizioak aintzakotzat hartzen hasi ziren. Hala, hotzari agur esan eta epeltasunari ongietorria emateko, urtaro aldaketak jai bereziz ospatzen zituzten. Zehazki, negutik udaberrirako aldaketatik sortu zen inauteri izenez ezagutzen den festa paganoa, usadio bilakatzeraino.

‘Matriuska’-k hasi du bidea

‘Matriuska’-k hasi du bidea

Aitziber Arzallus

Hilabetetako lanaren emaitza lehendabiziko aldiz jendaurrean erakutsi aurretik "beti izaten diren zalantza eta beldur horiek" uxatu dituzte Amancay Gaztañagak (Guayaquil, Ekuador, 1980) eta Iraia Eliasek (Zarautz, 1980), estreinatu baitute dagoeneko euren azken sorkuntza lana: Matriuska. Lehen emanaldia hilaren 2an egin zuten Donostiako Egia auzoko Le Bukowski aretoan, eta Igeldoko Itsas Aurre kultur etxean ere izan dira harrezkero. "Oso pozik" daude publikoaren erantzunarekin, bi lekuak "erabat" bete direlako, Gaztañagaren arabera. Gaur eta bihar beste bi emanaldi dituzte, horiek ere Donostian. Gaurkoa, Martuteneko Etxarriene auzo etxean izango da, 20:00etan; eta biharkoa, Bidebietako Kontadores aretoan, 19:00etan.

Hitzemanda zegoen moduan

Hitzemanda zegoen moduan

Unai Zubeldia

Margolari soila baino gehiago zen Jabier; artista kritikoa zen, oso eskuzabala, eta elkarrizketarako espazioak sortzearen aldekoa. Asko gustatzen zitzaion esperimentatzea". Angela Morenoren hitzak dira, Jabier Villarreal zenaren bikotekidearenak. Iazko ekainaren 11n hil zen artista iruindarra, 57 urte zeuzkala, baina ordurako hitzartuta zeukaten Eibarko Portalea kultur etxean jarri beharreko erakusketa. Bizitzaren kolpea jaso ondoren, eta Villarreali omenaldi txiki bat egiteko asmoz, proiektuarekin aurrera egitea erabaki zuten antolatzaileek. Gaur inauguratuko dute erakusketa, eta martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai 26 lagunek elkarlanean osatutako proposamen kolektiboa. Villarrealen beraren hainbat lan ere egongo dira ikusgai, eta baita Morenorenak ere.

Txantxoaren apologia bat

Txantxoaren apologia bat

Mozorroa, maskara edo mozorrotutako pertsona da txantxoa, hainbat hiztegiren arabera. Tolosako inauterietan, horrela esaten zaio ganbarako trapu zaharrak hartu eta inauterietan atontzeko moduari. Izaera horri heldu nahi izan dio Udaberri dantza taldeak.

Klima aldaketaren arrastoan

Klima aldaketaren arrastoan

Unai Zubeldia

Klima aldaketari parez pare begira jarriko dira datorren astean Donostian. Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta, XVIII. Arkeologia Jardunaldiak egingo dituzte otsailaren 4tik 6ra, San Telmo museoan, Aldaketa klimatikoak Historiaurrean gaia aztergai hartuta. "Gaur egungo gizartean klima aldaketak zenbateko arreta lortzen duen ikusita, atzera begiratu bat egitea pentsatu dugu, azken batean klima aldaketek baldintzatuta egon baita beti giza jardueraren garapena", azaldu du Juantxo Agirre Aranzadi zientzia elkarteko idazkari nagusiak.

Gorka Larrañaga: “Itzaleko Mexiko basati eta iluna islatu dute artista askok”

Gorka Larrañaga: “Itzaleko Mexiko basati eta iluna islatu dute artista askok”

Unai Zubeldia

Balak, pistolak, perdigoiak, kolpekariak, pistolen danborrak... Suzko armak hartu, biluzi, landu, eta hausnarketa eragiteko erronka daukate Gorka Larrañaga Azkoitiko artista plastikoak (1974) eta Mexikoko hainbat artistak, Calibre 16 erakusketarekin. Larrañaga hamahiru urtez bizi izan da Mexikon, eta han sortu zuen harremana Taco arte garaikideko lantegiarekin —Casa Galeria lantegiaren zuzendaria izan zen—. Joan den ostiralean ireki zituen ateak Eibarko Portalea kultur etxeko erakusketak, eta lanak datorren otsailaren 9ra arte egongo dira ikusgai. "Pentsarazi egiten du obra bakoitzak; hausnarketa eskatzen du. Inor ez du utziko indiferente".

Denboran atzera, dantzan

Denboran atzera, dantzan

Rebeka Ruiz
Aurtengo arrantza sasoiarekin itxaropentsu dago Amua kluba, eta beita prestatzen hasi da dagoeneko. Aurtengo lehen jaialdia egingo dute bihar, baina ez da azkena izango, 2020a "biziki indartsu" baitator elkartearentzat.