Albisteak

Argia ikusteko prest

Argia ikusteko prest

Aitziber Arzallus
Bost urte luzeren ostean, aurki prest izango dute Korosagasti filma. «Bukaera-bukaerako fasean» daudela ziurtatu du Asier Sustaeta zuzendariak (Azpeitia, 1979), «soinu banda sortzea bukatzen eta azken ukituak ematen» ari direla, eta hamabost bat egun barru filmaren aurrerapena eskaintzeko moduan izango direla. Emaitzarekin «ezin gusturago» dago azpeitiarra; are gehiago, tamaina horretako lehen lana duela kontuan izanda, aurretik lan txikiagoetan parte hartutakoa baita; Oinaze egoitzak, Aio eta Kronos film laburretan, besteak beste. «Hasi ginenean, ez genuen irudikatu ere egiten non sartzera gindoazen, eta ezta horrelako film bat egiteko gai izango ginenik ere».

Agurrik gabeko agurrak

Agurrik gabeko agurrak

Miren Garate

Koronabirusagatik hildako gizonezko heldu baten ehorzketa: barrura sartzea debekatuta, eta senideak kanpoan, esanez baietz, bazekitela han ere isuna jasotzeko arriskua zutela, baina aitonarengandik ahalik eta gertuen egon nahi zutela. Juan Anaya Donostiako hilerriko kapilauak izan ditu alarguna bakarrik joan den agur ekitaldiak ere; baita alabaren azken agurrera joaterik izan ez duten gurasoenak ere. "Blokeatuta-edo" ikusi ditu zenbait familia; izan ere, jende gehiagok ere nahi zuen haiekin egon, eta ez dakite hori nola bideratu.

Emakume belaunaldi berrientzat erreferente

Emakume belaunaldi berrientzat erreferente

Ariane Vierbücher

Generoa kontuan hartuta, zientzia eta teknologia arloko ikasketetan gizonezkoen kopurua emakumezkoena baino handiagoa da, nabarmen. Ikasketa maskulinizatuak eta feminizatuak daude gaur egun ere, eta horrek indar handia dauka derrigorrezko eskolaldia amaitu aurretik zein ikasketari heldu aukeratzerako garaian.

Etxebestez jositako herria

Etxebestez jositako herria

Beñat Alberdi

Diru faltagatik gelditu behar izan zuen Patrizio Etxebestek Bergarako etxean sartuta oporretan. Gaur egungo itxialdiak ez dauka zerikusi handirik Aupa Etxebeste! filmarekin, baina filmen itxura dauka bizi dugun egoerak. Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien filma herrian bertan jazotzen dela aprobetxatuta, horixe hartu du erreferentzia gisa Bergarako Euskaraldia batzordeak. Herritarrek etxean grabatutako bideoak batzen ari dira, #bergararroketxebeste traolarekin, www.bergararroketxebeste .eus webgunean. Eta ez da kasualitatea Euskaraldiak bere gain hartu izana egitasmoa.

Mundua eraldatzeko bilduma

Mundua eraldatzeko bilduma

J. Artutxa Dorronsoro
Ikasgelan pilatutako ohartxoekin bilduma bat osatu, eta Hezkuntzaren Soziologia liburua kaleratu berri du Joxi Imaz Bengoetxeak. Hain justu, izen bera duen graduko irakaslea da EHUn. Ibarran jaio zen, eta Iruran bizi da. Hezkuntza «fenomeno soziala» dela irakasten saiatzen dela azaldu du, «garaian garaiko gizarteari eta faktore sozialei lotuta dagoelako». Ideia horri heldu zion liburua idazteko. «Hezkuntza ez da norbere dohainak bilatu eta garatzen laguntzeko tresna. Izateko, sentitzeko eta pentsatzeko rol, arau eta balioak erakustea da hezkuntza; gizarte eta kultura batean bizitzeko prestatzeko tresna da».

Konfinatuta egoten entrenatuta

Konfinatuta egoten entrenatuta

Miren Garate
Herritar gehienen bizitzak goitik behera aldatu ditu COVID-19 gaitzari aurre egiteko alarma egoerak, eta egoera berrira egokitzea tokatzen da orain. Errutinak mantentzea eta egunaren gutxi gorabeherako plangintza bat egitea gomendatzen dute aurrez ere isolatu samar bizitzen ohituta daudenek.

Hondarribian salbu, edonon

Hondarribian salbu, edonon

Rebeka Ruiz
Non gogoa, han gurpila. Halakoa izaten da autokarabana erabiltzaileen oporraldia. Askatasuna da etxe gurpildunen ezaugarri nabarmenetako bat. Oporrak non eta nola igaro erabakitzeko aukera zabalak turismo mota horren hazkundea eragin du urtetik urtera, eredu askeagoa.

Ahalduntzen, mugez gaindi

Ahalduntzen, mugez gaindi

Beñat Alberdi

Egoera aldatzeko grina igarri zuten Shazya Maryam pakistandarrak eta Oihane Aizpurua oñatiarrak Baltistanen, Pakistan iparraldeko eskualdean. Grina ez ezik, egoera aldarazten laguntzeko bitartekoak ere bazeuzkatela igarri zuten Mondragon Unibertsitateko (MU) ikasleek. Horrela sortu zuten bertako hogei gazte ahalduntzeko proiektua. Otsailaren hasieran jarri zuten abian, eta, berez, abuztura arte zen irautekoa proiektua. Burokrazia kontuek eta koronabirusak, ordea, ez diete erraztu bidea.

Urrutiko intxaurrak hamalau…

Urrutiko intxaurrak hamalau…

Aitziber Arzallus
Etorkizun oparoago baten ametsak bultzatuta Europarako bidean abiatu diren milaka afrikarretako bat da Abdoulaye Saar (Fimela, Senegal, 1995). Guztiek ez dute Saarren «zorterik» izaten, ordea. Afrikan hiru hilabeteko bidaia «gogor eta neketsua» eta Gibraltarko itsasartea zeharkatzeko hamabi saio egin eta gero, penintsulara sartzea lortu zuen gazte senegaldarrak 2018ko uztailaren 28an.

Trafiko handiko errepide bat, herriko kale nagusia

Trafiko handiko errepide bat, herriko kale nagusia

Jon Miranda
Irura eta Tolosa lotzen dituen errepidea da GI-3650. 2019ko maiatzean egindako azken neurketaren arabera, batez beste, 6.000 ibilgailu ibiltzen da Iruran egunero. Astegunetan ugaritu egiten da trafikoa, eta, batez beste, 6.600 ibilgailu inguruk zeharkatzen dute herria egunero; Irurako bertako eta Anoetako industrialdeetara doazen kamioiek eragiten dute joan-etorrien ehuneko handi bat, trafikoaren %5-6 inguru baita astuna. Herria zeharkatzen duten ibilgailuak dira gainerakoak, handik pasatu beharra baitago, adibidez, Donostiatik Hernialdera, Anoetara edo Alkizara joateko.