Zirkuak betidanik liluratu nau. Txikitatik zirkuan lan egin nahi nuen, baina garbi neukan ezingo nintzela trapezista edo hezitzailea izan. Pailazoaren rola, ordea, asko gustatzen zitzaidan". Garikoitz Muñozen aitorpena da. Gurasoekin zirkura joateko ohitura zuen. Ramon Irizarrek, berriz, 12 urte zituela margotu zuen lehen aldiz aurpegia. "Pailazoa izan nahi nuen". Muñozen anaiaren bitartez ezagutu zuten elkar, eta geroxeago, Joxan Malvido batu zen taldera. Handik sortu zuten orain dela 25 urte Tutik clown pailazo taldea. Euskal Herrian, behinik behin, Gari, Montxo eta Joselontxo izenez dira ezagun. Mende laurden horretan makina bat saio eman dituzte etxean zein atzerrian, euren helburua zein den ahaztu gabe: ikusleei barre eginaraztea. "Denbora azkar pasatu da, baina merezi izan du".
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.