Albisteak

Drogak aztergai, enpatiaz

Drogak aztergai, enpatiaz

Kanpoan, karpa bat, mahai batekin. Haren gainean, substantziei buruzko material informatiboa eta arriskuak murrizteko materiala: filtroak, turulo-ak, seruma, lubrifikatzaileak, preserbatiboak eta abar. Alkoholimetro batzuk ere bai, autoan etorri den jendeak jakin dezan zer arriskurekin gidatuko duen. Furgonetaren barruan, berriz, substantziak analizatzeko aukera. Alde batetik, kalamua, haxixa eta bestelako eratorrien gunea; eta, bestetik, kimikoena, hau da, anfetamina, MDMA, kokaina eta bestelakoena. Itxura horixe izaten du Ai Laket Arrisku Murrizketarako Droga Erabiltzaileen Euskal Elkarteak jarri ohi duen informazioa emateko eta testak egiteko guneak.

Meaga egokitzea da irtenbidea

Meaga egokitzea da irtenbidea

Itsas denboraleagatik kostaldean olatu handiak espero direlako, lur-jausia izan eta bidera harriak erori direlako edo errepidearen zatiren bat hondoratu delako, maiz itxi behar izaten dute Zumaia eta Zarautz arteko N-634 errepidea. Zumaiarrek eta zarauztarrek A-8 autobidea har dezakete horrelakoetan, aukera azkarra baina garestia. Getariarrak, ordea, ezker-eskubi kondenatuta daude kostako bidea erabiltzera, eta hori itxita dagoenean, Meagako errepidea dute aukera bakarra. Arazoa zein den? «Errepide estua dela Meagakoa eta ez dagoela prestatuta trafiko handia hartzeko», dio Haritz Alberdi Getariako alkateak. «Errepide hori hobetzea da getariarrok eta Getariako Udalak eskatzen duguna».

Mikeleteak, Gipuzkoako ikur

Mikeleteak, Gipuzkoako ikur

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Polizia izan ziren mikeleteak, eta haiei buruzko liburua idatzi du Jorge Cabanellas bizkaitarrak: Los últimos miqueletes de Guipuzcoa. XVIII. mendearen amaieran erabaki zuten polizia zerbitzu hori sortzea, delinkuentzia oso handia zen garai batean.

Cabanellasek dio mikeleteena oso Polizia modernoa zela: "Kontrabando kargamentuak harrapatzen zituzten, hilketak ikertzen zituzten... Atestatu idatziak egiten zituzten, egungo poliziek egiten dituztenen modukoak".

Elkartasun keinua Asteasutik

Elkartasun keinua Asteasutik

Lagun kuadrilla bat direla aitortu dute Anttine Egunaren antolatzaileek, baina guztiek dute proiektu ezberdinen bat martxan. Gazte ekintzaileak dira, eta elkartzera eta gauzak antolatzera animatu nahi dituzte gazteak. Beñat Garcia Mattin Gizarte Abenturakoa, Beñat Iraola Zatzaizkit proiektukoa eta Gorka Rico Ama tabernakoa dira antolatzaileetako batzuk, Beertoki eta Patxine jatetxekoekin batera. Guztien osaketarekin, herriari egun bat eskaini nahi izan diote, eta, kasu honetan, Asteasuko Kale Nagusiak hartuko du Anttine Eguna.

Usadioa eta jaia gal ez daitezen

Usadioa eta jaia gal ez daitezen

Mendeetan, nekazari eta abeltzainek naturaren arabera moldatu behar izan dute bizimodua, eta are gehiago urtaro aldaketetan; udako beroaldietan, esaterako, artaldearekin mendira igotzen ziren artzainak, eta kostaldera jaitsi neguko elurteetan, berotasunaren bila. Apurka-apurka, eguzkia jarri zuten horren guztiaren eragile, eta neguko eta udako solstizioak aintzakotzat hartzen hasi ziren. Hala, hotzari agur esan eta epeltasunari ongietorria emateko, urtaro aldaketak jai bereziz ospatzen zituzten. Zehazki, negutik udaberrirako aldaketatik sortu zen inauteri izenez ezagutzen den festa paganoa, usadio bilakatzeraino.

Arduraz kontsumitzeko aukerak

Arduraz kontsumitzeko aukerak

Kontsumoa modu "arduratsuan, kontzientean, jasangarrian eta eraldatzailean" sustatzeko helburuarekin, MapaSaretuz izeneko gidaliburua aurkeztu zuen herenegun Saretuz Donostiako kontsumo sareak, Tabakalerako Impact Hub zentroan.

Euskaltegikoa osatzeko, mintzapraktika baserrian

Euskaltegikoa osatzeko, mintzapraktika baserrian

Miren Garate

1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde gorri batean" iritsi zen Kutsidazu bidea, Ixabel liburuko protagonista Aranguren baserrira, maleta handi bat eskuan zuela, bere burua "Josechu el vasco" bihurtu nahian. "Zibilizazioaren azken portura" iristeko, lanrroberrean zetorren auzoko bati eskatu zion "Marino Lejarretaren amesgaiztoetan azaltzen zen aldapa" hura igotzeko laguntza. Joxean Sagastizabal idazleak eleberri hartan irudikatutako errepidearen antza izan dezake Ataungo Aldarreta baserrira arteko bideak ere. Herritik abiatuta, ia bi kilometro eta erdi egin behar dira maldan gora hara iristeko. Otsaila izateko epel egiten duen astelehen arratsalde batean, elkarrekin datoz autoan Maialen Fuertes eta Paula Albeniz. Iluntzen hasita dago dagoeneko. Maleta txiki bana atera dute autoko maletategitik, eta irribarretsu agurtu dute Maite Lardizabal, ate ondoan zain dagoen baserriko nagusia. Han pasatuko dute astea bi ikasleek. Duela 25 urte pasatxo argitaratutako liburuan bezala, euskara maila hobetzea dute helburu.

Desorekaren itzala deusezteko

Desorekaren itzala deusezteko

Unai Zubeldia

Antsorena Anaien kalea, Karmelo Labaka eta Gartzia Goldaraz kaleak, Felipe Sagarna Zapa kalea ere bai, baita Viktor Hugo kalea ere... Hernaniko hainbat kaleren izenak dira horiek. "Laurogei bat kale izenetatik, 24 gizonezko errealenak dira", zehaztu du Maialen Apezetxea Hernaniko udaleko Berdintasun teknikariak. "Eta orain gutxi arte bost bakarrik zeuden emakumezkoenak, baina santuak edo Ama Birjinak ziren guztiak".

Erretiratuak, erdigunera

Erretiratuak, erdigunera

Beñat Alberdi

Euskal oasiaren metaforak hamaika errealitate bil ditzake. Oro har, ekonomiari lotu izan zaio metafora hori: beste gune batzuekin alderaketan hasita, langabezia tasa baxuari, bizi baldintza duinagoei, eta abar. Gaurgeroa-Duintasuna elkarteak, ordea, ez du begi onez ikusi bizi baldintza duinen kontua. Elgoibarko adinekoen egoera aztertu dute bertako erretiratu aktibistek, eta proposamen zerrenda bat ere gehitu diote aurkeztu duten txostenari. Eragileekin eta alderdi politikoekin batzen ari dira orain. Eskura daukaten sistema bera jarri dute zalantzan erretiratuek.