Albisteak

Metroaren obrak, kexa iturri

Metroaren obrak, kexa iturri

Miren Garate
Donostiako metroa egiteko lanek hondeamakinaz, zulagailuz eta hesiz bete dute hiriko paisaia. Zerbitzua 2022. urterako jarri nahi dute martxan, eta, agintariek orain arte esan dutenez, kalkulatutako erritmoan ari dira lanean.

28 urteko espetxe zigorra Izarren aitarentzat

28 urteko espetxe zigorra Izarren aitarentzat

Miren Garate

Valentziako Probintzia Auzitegiak ontzat jo zuen fiskaltzaren eta akusazio partikularraren tesia: umearen amari —Saja Majarenasi— min egiteko eraso zion Stytianos Messinezisek Izar alabari. Eraso matxista bat izan zen. Auzitegiak bi delituren egiletzat jo zuen Messinezis: alde batetik, Izar alaba hiltzen saiatzea egotzi zion, eta, bestetik, Majarenasi lesio psikikoak eragitea. Hala, 28 urteko zigorra ezarri zion —fiskalak eta akusazio partikularrak 30 urteko kartzelaldia zuten eskatua—.

Martxora arte atzeratu dute erraustegia

Martxora arte atzeratu dute erraustegia

Miren Garate

Aurreikuspenen arabera, udazkenerako martxan behar zuten Zubietako tratamendu mekaniko-biologikoko plantak (TMB) eta erraustegiak. Alabaina, udan izandako matxura batek zenbait hilabeteko atzerapena eragin du. Azaroaren 28an hasi ziren Gipuzkoako zaborrak erreko dituzten bi labeak berotzen, eta proba fasean dago orain azpiegitura. Martxorako %100ean funtzionatzea espero dute, eta, bitartean, Bizkaira eramango dute zaborra, matxurak eragindako atzerapenaren ondorioz Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak aurtengo ituna 2020ra arte luzatzeko eskatu baitzion Bizkaiari.

Adostu direnak eta ez direnak

Adostu direnak eta ez direnak

Miren Garate

Korapiloak askatu gabe jarraitzen dute Gipuzkoako zahar etxeetako eta eguneko zentroetako lan gatazkan; are, inoiz baino estuago dagoela dirudi. ELAk deituta, greba hasi zuten abenduaren 13an, eta, aurrez akordiorik lortu ezean, urtarrilaren 10era arte iraungo du protestak. 2018ko irailetik 149 greba egun pilatuta dauzkate jada langileek, eta 179ra iritsiko lirateke urtarrilaren 10ean. Horrez gain, LAB sindikatuak beste hemezortzi greba egun egin ditu 2018ko irailetik. Lan baldintzak duintzeko eta zerbitzuaren "kalitate eskasa" hobetzeko eskatzen dute. Azaroaren 8an akordio bat hitzartu zuten enpresek UGT sindikatuarekin, langileen soldatak hobetzeko, baina gainerako sindikatuek gogorarazi zuten gatazka "hori baino zabalagoa" zela, eta mobilizazioekin segitzea erabaki zuten. ELAk ordezkatzen ditu langileen %60, eta LABek %20.

Kolore askoren garaipenak

Kolore askoren garaipenak

Miren Garate

Luzaroan gogoan geratzen den egun horietako bat izan zen maiatzaren 11, Realaren emakumezkoen taldeak Espainiako Kopa irabazi zuen eguna. Pronostiko guztietan faborito zen Atletico Madril, baina 2-1 irabazi zuten donostiarrek, eta historiako lehen titulua lortu zuten. Granadan jokatu zuten partida, baina etxean bezala sentitu ziren jokalariak, estadioa txuri-urdin bihurtu baitzuten zaleek. Sekulako poza eragin zuen garaipenak, eta, egunean bertan ez ezik, hurrengo egun eta asteetan ere ospakizun ekitaldi ugari izan zen. Lorpen horren aitortza gisa, 2020ko Urrezko Danborra ere jasoko dute. Alabaina, sari partekatua izango da, futbolekoak ez ezik, Realaren emakumezkoen hockey taldeak ere jasoko baitu garaikurra. Nabarmentzeko modukoa izan zen 2018-2019 sasoia harentzat ere. Izan ere, duela bi sasoi liga irabazi eta gero, Txapeldunen Ligan parte hartzea lortu zuen, eta apirilean Lauko Finala jokatu zuen. Finalean 7-0 galdu zuen, Amsterdamen kontra. Urrezko Danborra jasotzeaz gain, Aste Nagusian ere bi talde horietako jokalariak izan ziren kanoikadako gonbidatuak.

Txapela, lehengo buruan

Txapela, lehengo buruan

Miren Garate

"Bertso eskola bukatzean/ nor egoten zen gure zai?/ Gaixo geundenean nor zen/ min denak goxatzeko gai?/ Guk festa egin genezan/ nork ez zuen egiten jai?/ Ta nork eraman gintuen/ sabel barruan bi anai?/ Nahiz ta igual ez zenuen/ gaur protagonismorik nahi/ ama hau zuri eskaini/ gabe ez nengoke lasai/ Xabierren semea naiz/ ta Pilirena ere bai". Txapela jantzi berritan, eskaintza hori egin zuen Beñat Gaztelumendik abenduaren 14an. Bigarren aldiz jarraian irabazi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta hunkigarria izan zen finalaren amaiera, Xabier Gaztelumendi aitak jarri ziolako txapela irabazleari; hain zuzen, Bertsozale Elkarteak huraxe aukeratu zuen aurrez zeregin horretarako, bertsolaritzaren alde urteetan isilpean egindako lana eskertu nahi ziolako.

“Inoizko esperientziarik politenetakoa izango da”

“Inoizko esperientziarik politenetakoa izango da”

Unai Zubeldia

Ohorea sentitzen dut, harrotasuna". Xabier Gaztelumendik "esker ona" besterik ez dauka Gipuzkoako Bertsozale Elkartearentzat. Bertsozale gisa biziko du bihar arratsaldeko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, umetatik baita bertsozalea. "[Xabier] Amurizaren 1980ko eta 1982ko txapelen garaitik, bereziki". Baina aita eta txapel jartzaile gisa ere biziko du finala —Beñat eta Unai Gaztelumendiren aita da—. "Sentimendu asko pilatuko zaizkit egun guztian, eta ez da erraza izango denak kontrolatzea. Baina inoizko esperientziarik politenetakoa izango da, ziur".

Sormenerako teknologia

Sormenerako teknologia

Aitziber Arzallus

Hezkuntza sistema publikoa eraberritze prozesu batean dago. Ikastetxe bakoitza bere martxan ari da, baina haietako askotan aurrerapauso handiak eman dituzte azken urteotan; Zarauzko Orokieta herri eskola da horietako bat. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aintzat hartuta, lehendabiziko Sormen geLab-a eraiki dute han: puntako teknologiaz hornitutako ikasgela bat. Asteartean aurkeztu zuten, eta ikusmin handia sortu zuen; dozenaka lagun bertaratu zen inaugurazio ekitaldira.