Albisteak

Txartelaren ordez, kafea

Txartelaren ordez, kafea

Karmele Uribesalgo Alzola

Autobusera gerturatu eta "bi kafesne, mesedez" eskatu du Bergara aldetik oinez iritsi den bikote batek. Gainontzeko autobusetan gertatzen ez den arren, Sanprubusean posible da horrelakorik hartzea. Baita ogia erostea edo ardoa edatea ere. Autobus bat taberna izateko egokitu du Jon Mujikak, eta Arrasatek, Bergarak eta Oñatik muga egiten duten tokira eraman du: Elorregi auzora. San Prudentzio ere esaten dio jende askok, eta hortik datorkio izena autobusari. Astelehenean hartu zituen lehen bidaiariak, eta egunero egongo da zabalik, 08:30etik 20:00 ingurura arte.

Altxorraren bila, kirola eginez

Altxorraren bila, kirola eginez

Aitziber Arzallus

Mapa bat eta iparrorratz bat nahikoa dira orientazioa praktikatzeko. Haiek ondo erabiltzen eta interpretatzen jakitea da gakoa. Europa iparraldeko herrialdeetan arrakasta handiko kirola da orientazioa. "Badira 20.000 parte hartzailetik gorako probak, eta eskoletan irakasten dute", Ibon Goikoetxea GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeko kidearen arabera. Gipuzkoan ez da horren kirol ezaguna, oraingoz; baina poliki-poliki ari da lekua egiten. "Azken bost urteotan asko hazi da praktikatzen dutenen kopurua, eta azkenaldian ikastetxe askotatik jaso ditugu eskaerak orientazioa zer den azaltzera joateko, gaztetxoentzat oso interesgarria delako".

Bat-batean eta errebotez

Bat-batean eta errebotez

Irati Saizar Artola

Bertsoa eta pilota. Euskal kulturaren bi adar horiek batu, eta, Pazko astearen bueltan, Gipuzkoako sei gazte Ipar Amerikan ibili dira, bertso-pilota saioak egiten. Duela bi urte egin zuten lehen bidaia, Argentinara, eta, aurten, berriro hartu dute itsasoz beste alderako hegazkina. Kalifornian barrena ibili dira aurten. Aurreko espedizio hartatik, Oihana Iguaran bertsolariak eta Iñaki Lizaso pilotariak errepikatu dute esperientzia —Villabona-Amasakoak dira biak—. Horiez gain, Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak, Jon Urbieta eta Xabier Urbieta pilotari asteasuarrek eta Ibon Aranalde pilotari oriotarrak izan dute aukera bidaiaz gozatzeko. "Esperientzia bikaina bizi izan dugu, eta oso harrera polita egin digute", aitortu du Lizasok. "Guk hara generaman proposamena zabal zedin nahi genuen, eta uste dut lortu dugula; emaitzak izan ditu".

Goranzko sekuentziari segida

Goranzko sekuentziari segida

Eider Goenaga Lizaso

Hauteskundeek utzitako argazkiaz baino gehiago, fotogramaz hitz egitea gustatzen zaio Ion Ansa analista politikoari. "Mugimenduan dauden argazkiak dira fotogramak, eta sekuentziak osatzen dituzte. Nire ustez, erantzun egokiagoak aurkitzen ditugu emaitzen eboluzio bat sekuentzia gisa aztertzen dugunean. Oso zaila baita momentu bat bere testuingurutik bakartzea". Ildo horretan, EAJ eta EH Bildu goranzko sekuentzia batean ikusten ditu Ansak, eta maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeak sekuentziaren segida izango direla aurreikusten du, "ñabardura batzuekin".

Gotorleku edo gorroto leku bat

Gotorleku edo gorroto leku bat

Josu Artutxa Dorronsoro
Zortzi hamarkada egin behar dira atzera. 1939ko apirilaren 1a: hiru urtez Espainiako II. Errepublikaren aurka matxinatutako militarrek garaipena aldarrikatu zuten, ofizialki, Francisco Franco jeneralak eskuz idatzitako gerra partearen bitartez.

Ahalduntzea, adin guztietan

Ahalduntzea, adin guztietan

Aitziber Arzallus
Urteak dira Azpeitiko Emakumeen Txokoan Jabetze Eskolak antolatzen dituztela. Emakumeei euren buruaren eta bizitzaren jabe izateko erremintak eta baliabideak eskaintzea da eskola horien helburua.

Argi izpi bat bakardadean

Argi izpi bat bakardadean

Eider Goenaga Lizaso

Maria Lakunza, ikasgelan, Rosa Parks autobusean bezala irudikatzen du Luis Garbaio idazle eta kazetariak (Lizarra, Nafarroa, 1956): bakar-bakarrik. Izan ere, ikasketa prozesu osoan emakume bakarra izan zen gelan; bakarra batxilergoan, bakarra zuzenbide ikasketetan... Ibilbide profesionalean ere Lakunzak (Iruñea, 1900-1984) "genero bakardade izugarria" pairatu zuela dio Garbaiok.

Kronometroa azkarregi doa

Kronometroa azkarregi doa

Kerman Garralda Zubimendi

Batzuetan, ordulariak azkarregi egiten du korrika, eta besteetan, motelegi. Egiari zor, denborak aspaldi topatu zuen bere gustuko erritmoa, eta fin eusten dio horri, baina Izazpin behera sufrikario betean hauspoa berobero daraman lasterkariak nahiagoko luke segundoak motelago igaroko balira; 500 euroko saria egoten da Ezkioko helmugan probako errekorra hobetzen duenarentzat, baina txekeak hauts apur bat du jada, 37 urte daramatza-eta nork jasoko zain.

Hegaldirik gabeko bidaiak

Hegaldirik gabeko bidaiak

Unai Zubeldia

Bidaia bat barrutik bizitzeko, ez da beharrezkoa hegazkin txartela, maleta eta gida liburua ondoan izatea. Areto bateko aulkian eserita ere bidaia daiteke gaur egun, beste batzuek munduan barrena bizi izandakoak entzunez. Bidaiatzeko beste modu bat da hori. Bidaia bakoitzak txoko preziatu bat izaten du norberaren barruan, baina, duela 25 urte, esperientzia horiek gainerako herritarrei helaraztea ere "polita eta aberasgarria" izan zitekeela pentsatu zuten Donostiako Intxaurrondo auzoan.