Albisteak

Krimenik handiena, etsitzea

Krimenik handiena, etsitzea

Unai Zubeldia

Bi urte neuzkaneko bideoren bat ere badaukat etxean baloiari ostikoka ageri naizena; nik betidanik argi eduki izan dut futbolari izan nahi dudala". Ez suhiltzaile, ez irakasle, ez zientzialari eta ezta astronauta ere. "Lehenago ezin nuenez, 8 urterekin eman nuen izena Antiguokon, eta ordurako oso argi neuzkan gauzak; berdin zitzaidan hemen, Norvegian, AEBetan edo munduko zein txokotan, baina futboletik bizi nahi nuen nik". 18 urte dauzka Aimar Samaniego Apezetxea donostiarrak, eta Antiguoko, Kostkas eta Vasconia igarota, AEBetarako bidea hartuko du uztailean. Lincoln Memorian Universityra joango da donostiarra, kirol eta ikasketa beka bati esker, Harrogate hirira, Tennessee estatura.

Hamar urte geroago, etxean bezala

Hamar urte geroago, etxean bezala

Josu Artutxa Dorronsoro

Euskal Herriaren antzekoa" da Eslovenia, Aitor Imaz Larreta KUP abesbatzako presidentearen arabera. Europa erdialdeko herrialde menditsu bat da, Italia, Kroazia, Hungaria eta Austriaren mugan. Esloveniako Errepublika Jugoslaviako Erresumaren parte izan zen 1945era arte. Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako errepublika federatu bat bihurtu zen ondoren, 1991n independentzia lortu zuen arte. Ia bi milioi biztanle bizi dira han; erdiak, Ljubljana hiriburuan eta beste hirietan, eta beste erdiak, herri txikietan eta mendi garaietan.

Etxekoari maitasuna

Etxekoari maitasuna

Aitziber Arzallus
Adinez gaztea izanagatik, molde zaharreko sukaldaria da Joseba Odriozola (Zestoa, 1985). Edo, ziurrenik, egokiagoa da parrilaria dela esatea, sukaldean ere jarduten duen arren.

Egun batez bada ere

Egun batez bada ere

Unai Zubeldia
Herritarrak liburutegietara joaten ez badira, atera ditzagun liburuak herritarrak dabiltzan tokira". Unescok 1996an erabaki zuen apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Egun izendatzea, eta ordutik irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bidez bultzatzea da egun horretako helburu nagusia.

Korrika, emozio kolektibo bat

Korrika, emozio kolektibo bat

Eider Goenaga Lizaso

Irunen eta Hondarribian astelehenean izan zuten 21. Korrikan parte hartzeko aukera; gainerako gipuzkoarrek gaur arte itxaron behar izan dute. Mutrikutik sartuko da Korrika, 06:00etan, eta Eibartik bihar 15:00 aldera aterako da; igandean, berriro sartuko da lurraldean, 03:30 inguruan, eta Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga pasatu ondoren, Gasteizerako bidea hartuko du.

Autoari, matrikula; eta txakurrari, txipa

Autoari, matrikula; eta txakurrari, txipa

Aitziber Arzallus
Esaerak dio txakurra dela gizakiaren lagunik onena. Eta lagunik onenek elkar zaintzen dute. Txakurrak ez du inoiz bazterrean utziko jabea, eta jabeak ez luke inoiz bazterrean utzi behar txakurra, ezta txakurra izateak berekin dituen ardurak eta betebeharrak ere.

Ametsak egia bihurtzean

Ametsak egia bihurtzean

Olatz Mitxelena Gil

Aspalditik zuten elkarrekin dantzatzeko gogoa, urte askoan munduan zehar ikasitakoa etxean erakusteko grina, eta, aukerari gehiago itxaron gabe, haren bila joatea erabaki dute azkenean. Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, Gure Ametsa ballet gala zuzenduko dute Iker Murillok eta Lucia Lakarrak, Donostiako Kursaal jauregian, 19:00etan.

Zientziari errimak jarriz

Zientziari errimak jarriz

Unai Zubeldia

Albert Einstein, Habaneran; Marie Curie, zortziko txikian; Isaac Newton, puntu erantzunean... Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedra duela lau urte hasi zen zientzia silabatan neurtzen. Zientzialariak jendaurrean jarri zituzten, azalpen labur eta argiak eman zitzaten, eta bertsolariak errima bidez lotzen hasi ziren gehienentzat oso arrotzak diren kontuak. "Umorez, ironiaz, poesiaz eta jakinduriaz zientzia gizarteratzea" da Jakinduriek mundue erreko dau saioaren helburua.