Albisteak

Edertuta ere, zokoratuta

Edertuta ere, zokoratuta

Olatz Mitxelena

Pasaiako badiako lokatza hondeatzea portuko sakonera mantentzeko. Horixe izan zen Jaizkibel dragaontziaren egitekoa Pasaiako portuan aktibo egon zen bitartean. Draga 1933. urtean egin zuten Bilboko Euskalduna ontziolan, eta 50 urtez aritu zen Pasaiako portuan lanean. 1984. urtean hondartu zen, eta harentzat erabileraz kanpo geratzearekin batera hasi zen gaur arte dirauen oztopoz beteriko bidea, utzikeria eta herdoilaren kontrako borroka kasik etengabean.

Txakurraren lekuan jarrita

Txakurraren lekuan jarrita

Imanol Garcia Landa
Txakurren mundua da Xabier Moiua tolosarraren pasioa, eta ogibide bihurtu du, gainera. Maskotentzako Urubi denda dauka, batetik; eta txakurren hezkuntza eta jarrera moldaketa lantzen ditu, bestetik.

Borroka hasi besterik ez da egin

Borroka hasi besterik ez da egin

Aitziber Arzallus

Erretiroa etapa lasai eta aspergarria dela pentsatzen dutenei usteak ustel bihurtu baietz erretiroa hartzeko ordua iristean. Ikusi besterik ez dago Miguel Gortariren eta Karlos Etxeberriaren egunerokoa. "Etapa lasaiagoa bada, azkenean laneko ardurek beti eragiten dutelako tentsioa, eta orain horrelakorik ez dugulako. Baina oso bizirik gaude, gauzak egiteko gogotsu", adierazi du Etxeberriak. Amezketarra sartu berrietakoa da erretiratuen taldean. 61 urte ditu, eta, 33 urtez irakaskuntzan lanean jardun eta gero, duela bi urte eskas utzi zion eskolak emateari, 2017ko abenduaren hasieran, hain zuzen.

Etxebizitza komunitarioen proiektua garatuko du Usurbilek

Etxebizitza komunitarioen proiektua garatuko du Usurbilek

Unai Zubeldia

"Aukera batetik sortu da ideia berritzaile hau". Hala azaldu du Xabier Arregi Usurbilgo alkateak. "Hastear dira Ugartondo inguruan garatuko den urbanizazio berriko lanak, eta, etxebizitzez gain, ekipamendu publiko bat sortuko du udalak". Lanei ekin aurretik, hausnarketa bat abiarazi zuten herrian zer behar zeuzkaten aztertzeko. "Eta horietako bi, gutxienez, ase genitzakeela ikusi genuen: gazteei begirako beharrak, batetik, etxebizitzen salmenta eta alokairu prezioen, eta lan prekarioen eraginez, bereziki". Eta adinekoei begirakoa, bestetik, "ez direlako gutxi euren etxean deseroso bizi direnak, konpainia faltagatik, etxea handi geratu zaielako, herrigunetik kanpo bizi direlako...".

Angulen ezkutuko sekretuak

Angulen ezkutuko sekretuak

Aitziber Arzallus

Animalien erreinuko izakirik misteriotsuenetakoa da angula —aingirakumea da—, eta baita preziatuenetakoa ere. Aristotelesen garaitik XX. mendera arte, aingirak Sargazoseko itsasoan umatzen zirela jakin zen arte, zientzialarien artean jakin mina eragin du. Eta, oraindik ere, 16.000 kilometroko joan-etorriko itsas bidaia horrez gain, galdera asko eta ziurtasun gutxi dago angulen bizi zikloaren eta ohituren inguruan. Esate baterako, inork ez daki nola ugaltzen diren: gizendu egiten dituzte, baina sortu, ez.

Manuel Collado: “Nik medikua banintz bezala tratatzen ditut bezero guztiak”

Manuel Collado: “Nik medikua banintz bezala tratatzen ditut bezero guztiak”

Beñat Alberdi

Jaiotzez, Manuel Collado (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1973) izena jarri zioten gurasoek. Orain, ordea, berak ere zalantzan jarri du Manuel Collado edo Manolo Macomaco, zer den gehiago. 2002an sortu zuen Macomaco taldea, arrebarekin. Harrezkero, berritasunak eskaini dizkiote ile apaintzaileen munduari. Besteak beste, hondartzan eta bi solairuko autobus turistiko batean moztu zieten ilea bezero askori. Manolo Macomacok zuzendu du "ilea mozteko teknikei buruzko munduko film labur bakarra" ere. Masterclass-a eskainiko du datorren astelehenean, Urnietako Oianume sagardotegian.

Taberna zulotik frontoiraino

Taberna zulotik frontoiraino

Beñat Alberdi

Oraindik ere, taberna askotako eztabaida izaten da ea A edo B den hobea: iPhone edo Samsung? Hondartza edo mendia? Garagardoa, San Miguel edo Estrella Galicia?... Askotan, eztabaida are gehiago pizten da tartean edaria egonez gero eta gaia kirola izanez gero: bere garaian, Olaizola edo Irujo? Reala edo Athletic? Korrika egitera joan edo pisuak altxatu?... Aurten 60 urte beteko dira horrelako eztabaida batek frontoian bukatu zuenetik. Oñatin. Eztabaidak, 1959ko maiatzaren 1ean, parez pare jarri zituen Eufrasio Belategi eta Manolo Arregi, Olabarrieta landa auzokoa bata eta kaletarra bestea. Lepo bete zuten frontoia.

Hankei eragin, hotzari iheska

Hankei eragin, hotzari iheska

Irati Saizar Artola

Bigarren urtez jarraian, otsailaren 3an Negu Trail mendi lasterketa egingo dute Berastegin. Iazko arrakasta ikusita, "lanean jarraitzeko gogoz" geratu zirela azaldu du Iker Saizarrek, lasterketaren antolatzaileak. Iaz, 250 korrikalaritara mugatu zuten parte hartzaile kopurua, eta, aurten, 300 jarriagatik, azkar saldu dituzte dortsal guztiak.

Iritzia sortzeko iritzi emaileak

Iritzia sortzeko iritzi emaileak

Unai Zubeldia

Beste batengan eragina daukan edonor. Misterio handirik ez dauka horrela esanda. Gai jakin baten inguruan gutxieneko sinesgarritasuna daukana, sarean bateko edo besteko iritzia sortzeko nolabaiteko gaitasuna daukana... Hitz batean: influencer-a. "Betidanik egon izan da influentzien marketina", argitu du Arkaitz Sukuntza TaPuntu kooperatibako kide eta Nortasuna Sarean jardunaldien antolatzaileak. Baina sare sozialen iraultzarekin, enpresa, erakunde eta marka gehienek gero eta inbertsio handiagoa egiten dute alor horretan, "influencer horiek komunitate bat sortzen dutelako, eta markek marketin gisa erabiltzen dituztelako gero. Horretaz baliatzen dira markak, influencer horiekin akordioak lortu eta marketin teknika gisa erabiltzeko".

Oiartzungo organoa, Gipuzkoan bakana

Oiartzungo organoa, Gipuzkoan bakana

Erik Gartzia Egaña

Oiartzungo Organozaleen Elkarteak hiru urte daramatza herriko parrokian dagoen organoa sustatzen, bai ondare gisa duen balioa dibulgatzeko, eta baita haren hamaika tutuei erabilera emateko ere. Etzi, 18:00etatik aurrera, Ignacio Arakistain organistak eta Peio Irigoien txistulariak kontzertua joko dute parrokian. 17:15ean hasiko da kontzertuaren atariko aurkezpena.