Asteko Gaiak

Ordaintzen ez diren zergen arrastoan

Ordaintzen ez diren zergen arrastoan

Zerga iruzurra guztira zenbatekoa izan daitekeen jakitea zaila dela dio Irune Iarza Ogasun zuzendariak. Iaz 225,8 milioi euro azaleratu zituzten; zatirik handiena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta ondare zergan. Besteak beste, teknologia du iruzur horiek hautemateko bidelagun Gipuzkoako Ogasunak.

Eremu gorrian kateatuta

Eremu gorrian kateatuta

COVID-19ak gogor jo ditu Beasain eta, oro har, Goierri guztia. Leire Artola Beasaingo alkateak dio ez dakitela zergatik daukaten hain intzidentzia tasa handia. Zaldibian egoera hobetzen ari da pixkanaka, baina herritar asko etxean konfinatuta daude oraindik ere.

Erreleboaren esperoan, sareak betetzen

Erreleboaren esperoan, sareak betetzen

Hasi berria da antxoaren kanpaina, eta aurreikuspen onak dituzte arrantzaleek. Hala ere, antxoaren kuota kudeatzea beren esku egotea nahiko lukete, berdelarekin eta txitxarroarekin gertatzen den bezala. Aurrera begira, arrantzale gazteak ezin erakartzeak kezkatzen ditu gehien. Batez ere patroiak eta mekanikariak behar dituztela diote.

Ikastolako jaialditik, mende erdia egitera

Ikastolako jaialditik, mende erdia egitera

Seme-alabak hartu eta txotxongiloekin herriz herri ibiltzea izaten zen asteburuko plana Enkarni Genua eta Manolo Gomezentzat. Gerora, txotxongiloak lanbide ere bihurtu zituen Genuak. Euskara ikasi berriak ziren arren, euskaraz hasi ziren, eta hala jarraitu dute. Igandean egin zuten 50. urteurreneko ospakizuna.

Irekitzeko datarik gabe

Irekitzeko datarik gabe

Urtebetean hilabete gutxi batzuetan bakarrik egon dira irekita elkarte gastronomikoak, eta batzuek uste dute bazkideen arteko harremanak "hozten" ari direla horren ondorioz. Lehen ere segurtasun neurriak "behar bezala" bete zituztela diote, eta orain ere ikusten dute horretarako aukera.