Asteko Gaiak

Erdarazko galderei ere, euskaraz

Erdarazko galderei ere, euskaraz

Realaren prentsaurrekoetan, aurrena euskarazko komunikabideek izaten dute galderak egiteko aukera, eta haiek amaitutakoan uzten diete txanda gaztelaniazkoei. Euskal hiztunen kasuan, euskaraz galdetzen bazaie, euskaraz erantzuten dute jokalariek, eta gaztelaniaz galdetuz gero, gaztelaniaz. Futbol klubak, ordea, aurrerapauso bat eman nahi du, eta aldiro-aldiro euskara hutsezko prentsaurrekoak antolatzeko asmoa du —irailaren 22an jakinarazi zuen jendaurrean, ohar baten bidez—.

Bakardadea ere osasunaren etsai

Bakardadea ere osasunaren etsai

Miren Garate

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bakardadea-K. Gipuzkoan pertsonak konektatzen estrategiaren barruan, azterketa kuantitatibo bat egin dute, herrialdean dauden bakardade profilak aztertzeko asmoz. 55 urtetik gorako 2.050 pertsonako lagin bat hartu dute, eta ateratako emaitzetako bat hau izan da: %5,5ek esan dute bakarrik sentitzen direla —15.000 lagun lirateke—. Inkesta berean, zeharkako bakardadea edo bakardade pribatua ere neurtu dute.

Aisiaren orbanak naturan

Aisiaren orbanak naturan

Miren Garate

Batetik, zaborra. "Jendeak bide bazterretan non-nahi uzten ditu poltsak, mantak, aulkiak...". Bestetik, gaizki aparkatutako autoak. "Aurrekoan baserritar batek ordu eta erdi eman zuen jendeari galdezka, auto bat zuelako etxe parean eta ezin zuelako berea atera". Bolumen altuan jarritako musika ere bai. "Bertako bizilagunentzat, faunarentzat eta ganaduarentzat ez da batere atsegina". Baimendu gabeko guneetako sua. "Arriskutsua izateaz gain, errautsak erreketara joaten dira, eta kaltegarriak dira". Eta libre dabiltzan zakurrak. "Gehienak ondo portatzen diren arren, nahikoa da bat gaizki portatzea eta ardiren bat akabatzea".

Gipuzkoako hainbat gunetan bildutako kexak dira horiek, gehien errepikatzen direnetako batzuk. Uda berezi honetan, ohi baino jende gehiago bildu da natur parkeetan eta aisialdirako egokitutako guneetan, hainbeste non arazoak ere sortu baitiren kasu batzuetan. "Errespetua" eskatu dute inguruko bizilagunek.

Kirola, haurrek elkar ukitu gabe

Kirola, haurrek elkar ukitu gabe

Miren Garate

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskola kiroleko jarduerei eusteko proposatu die ikastetxeei, kirol eragileei eta gurasoei. Baldintza bat bete beharko dute, ordea: kontaktu fisikorik ez egotea umeen artean, hau da, une oro segurtasun distantzia errespetatzea. Oraingoz, entrenamenduak egiteko baimena bakarrik izango dute —urritik aurrera—, eta egoerak horretarako aukera ematen badu, urtarrilean hasiko dira lehiatzen.

Udalen laguntzaren premian

Udalen laguntzaren premian

Miren Garate

Aurtengo urteari begira, ilusioz beteta zegoen Jose Antonio Lopategi Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria. "Urte guztia fenomeno neukan antolatuta, inoiz baino hobeto". Erronketako bat zen aizkoran lehen mailako txapelketako finala eta kanporaketa Ipar Euskal Herrian jokatzea, eta Donibane Lohizuneko herriko etxearen baiezkoa ere bazuen; horrez gain, Aitor Elizegi Athleticeko lehendakariarekin adostua zuen talderen San Mameseko partida bat aprobetxatuko zutela zelai ondoko zabalgunean zenbait txapelketa antolatu, eta jendeak herri kirolak ezagutzeko. "Baina koronabirusak dena hankaz gora jarri du".

Beldurraren albo kalteak

Beldurraren albo kalteak

Miren Garate
Telelanagatik, aisialdiko ohiturak aldatu egin direlako, eta beste hainbat arrazoiren eraginez, joan-etorriak gutxitu egin dira; gainera, jendeak seguruago ikusten du autoa. Hala, garraio publikoaren erabilera nabarmen murriztu da pandemia hasi zenetik.

Erromesaldi zaila bezain benetakoa

Erromesaldi zaila bezain benetakoa

Donejakue bidea egiten ari diren bi erromes dira Kim Nam-joon Donostian bizi den korearra eta Julio Bravo madrildarra. Bidera atera diren gutxi horietako bi. Horretarako ere, urte berezia baita aurtengoa. Batetik, zailago bihurtu da erromesaldia, aterpetxe publikoak itxita daudenez, ostatuak bilatzeko lana ere batu zaielako eguneroko kilometroei. Bidean edo aterpetxeetan aurkitutako jendearekin izan ohi diren hartu-emanak ere ez dira hain naturalak, koronabirusagatik elkarrengana gerturatzeko mesfidantza handiagoa dagoelako. Bestetik, ordea, "benetakoagoa" ere bihurtu da. Ez dago beste urteetan adinako erromes olderik, eta horrek kilometro asko bakarrik egitera behartzen ditu ibiltariak, beren baitara biltzera. "Lehengo Donejakue bidearen antz handiagoa du;uste dut bereziki polita dela aurten egitea", esan du Bravok.

Aztertzaile faltak eragindako buxadura

Aztertzaile faltak eragindako buxadura

Bospasei urte daramatzate Gipuzkoako autoeskolek aztertzaileak falta direla esaten. "Erretiroa hartzen joan da jendea, eta plaza horiek bete gabe daude. Hamar aztertzaile dagozkio Gipuzkoari, baina orain bost bakarrik ari dira lanean", esan du Javier Sarriegi Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko (GAE) idazkariak. Arazoaren zati bat da hori, zati nagusia. Baina beste bat ere batu zaio orain. Lehen, aztertzaile bakoitzak egunean hamabi laguni egiten zien azterketa; orain, hamarri, COVID-19aren eraginez, azterketa batetik bestera ibilgailua garbitzeko agindua dutelako.

Parkeak, bestelako patroi batzuen bila

Parkeak, bestelako patroi batzuen bila

Miren Garate
Norbaiti jolas parkea hitza esanda zer irudi datorkion burura galdetuz gero, honako hau izan daiteke ohiko deskribapen bat: patio gisako gune bat; erdian txirristak, zabuak eta beste zenbait elementu hori, gorri, laranja, berde nahiz urdinak; inguruan zenbait eserleku; zoru biguna, eta material aldetik plastikoa nagusi. Hizketagai izan dira azkenaldian, alarma egoera bertan behera utzi arte itxita egon direlako. Alabaina, COVID-19a aparte utzita ere, badago haien inguruko gogoeta bat, eta gero eta gehiago dira bestelako eredu batzuk oinarri hartuta diseinatutako parkeak.

Kultur programazioa martxan

Kultur programazioa martxan

Miren Garate

Badute esperimentu kutsu bat egunotan antolatzen ari diren kultur ekitaldiek. "Jendearen erreakzioa eta portaera ikusi nahi ditugu, eta horren arabera segituko dugu programatzen", azaldu du Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendariak. "Bidesaria" hitza aipatu du Iñaki Elortza EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteko kideak, pare bat astean ikusle gutxi izango dituztela jakin arren, irekitzea erabaki dutelako, estreinaldiak datozenerako martxa hartuta izateko. Herri batzuetan, aldiz, aretoak itxita mantentzea erabaki dute, eta, kultur jarduerak antolatzen hasiko diren arren, aire zabaleko egitaraua lehenetsiko dute.