gipuzkoa

Behar besteko zukurik ateratzen ez zaion programa

Hamabost urte bete ditu Gipuzkoako bizitza independenterako programak. Gizarte politiketan dagoen “altxor nagusia” da Elkarturentzat. “Pena da ez diogula distirarik ateratzen”, esan du Mikel Malkorra zuzendariak. Besteak beste, mendekotasun legeak ez bezala, laguntzaile pertsonalak kontratatzearen kostuaren %100 estaltzen du —muga da pertsona batek egoitzan duen kostua ez gainditzea—. Hala ere, hogeita hamar erabiltzaile inguru ditu...

Ezkurra jangarria izan dadin

Ezkurra jangarria izan dadin

Jon Miranda
Supermerkatuetara begira egon beharrean basoak eskaintzen duenari erreparatzeko proposamena egingo dute bihar, 09:30etik aurrera, Larraulen. Libre parte har daiteke, baina antolatzaileek aurrez izena emateko eskatu dute, kultura@larraul.eus helbidean.

Gazteak eta hiztun gutxituak

Gazteak eta hiztun gutxituak

Jon Miranda

Erasmus + programaren bitartez, Europako Batasunak diru laguntzak ematen ditu gazteen eta gazteria arloko profesionalen proiektuak garatzeko. Programak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, Gaztematika sarearen bitartez, udalak bultzatu ditu gazteekin batera trukerako proiektuak gara ditzaten. Zizurkilgo eta Elgoibarko udalek erronkari heldu diote, eta hizkuntza gutxituen inguruko sentsibilitatea duten gazteentzako proiektu bat aurkeztu dute.

Irribarrerik serioenarekin

Irribarrerik serioenarekin

Unai Zubeldia

Erdibideko umorea ez da gustagarria izaten, eta hori da arazoa, zaila dela umorea egitea". Iban Urdangarinek (Ataun, 1985) betidanik eduki izan du ondoan umorearen etiketa, eta, hain zuzen ere, umoreak txapelketan daukan "edo eduki beharko lukeen" tokia aldarrikatu du ataundarrak. "Kontua da, ordea, drama egiten ikasi egin daitekeela, entrenatu egin daitekeela, eta ez dela erraza umorea egiten ikastea. Umorea baino irisgarriagoa da drama".

Igandean zehaztuko da zein zortzi bertsolari ariko diren finalean

U. Zubeldia Finalerako sei bertsokideen zain jarraitzen dute Agin Rezolak eta Beñat Gaztelumendik. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehen bi saioak irabazita, abenduaren 14an Donostiako Illunbe pabiloian jokatuko duten finalerako sailkatuta daude, jada, Rezola eta Gaztelumendi. Eta etzi ilunabarrean zehaztuta geldituko da finalerako zortzikoa. Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dute finalaurrekoetako azken saio hori, 17:00etan, eta Beñat...

Euskararen haritik tiraka

Euskararen haritik tiraka

Rebeka Ruiz

Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Errenteriako Orereta ikastolak egitarau oparoa osatu du abenduaren 2tik 5era, Euskararen Egunaren harira: (H)arian euskararen astea. Askotariko jarduerak ondu dituzte ikastetxeko arduradunek, musika, bertsolaritza, literatura eta beste hamaika diziplinarekin lotuta. Horien guztien artean, hezkuntza zentroak elkartasun afari musikatu bat antolatu du azken egunerako, Anje Duhalderen eskutik.

Joseba Olazabal: “Dena egina emanez gero, jendeak ez du galdetzen; bestela, bai”

Joseba Olazabal: “Dena egina emanez gero, jendeak ez du galdetzen; bestela, bai”

Beñat Alberdi

A-8 errepidea etxe ondoan eraiki zioten Joseba Olazabali (Mendaro, 1964). Hamaika arazo sortu dizkio egoerak, kutsadura, kasurako, baina azken urteetan zarata jarri du jomugan, eta soinua baretzeko panelak ditu helburu. Protestarako, originaltasuna erabili du lanabes: errepidetik ikusten den txoko batean biolina jo eta kartelak jarri ditu, besteak beste, 2016. urtetik. Aldunditik iritsi zaion 2.000 euroko isunak ez du lagundu egoera hobetzen.

Kobratuko ez banu, askoz hobe

Danel Agirre
Gizakia baino animalia lerdoagorik ez da. Berari bakarrik okurritu zaio, izadi osoan, zazpi egunetatik bostetan bizitzeari uko egitea. Gainontzeko biak ahitu arte zukutzen dituenik ere ezin da esan, gainera. Lanarekiko baldintzapeko askatasuna baino ez du eskuratu ahal asteburuetan, eta antsietateak jota igaro ohi ditu. Bipolaritate haluzinagarria da: bere kondena etengabe madarikatzen du, enplegu sortzaileak heroitzat dituen bitartean.

“Badirudi musikalki hilda nagoela, baina ez naiz gelditu”

“Badirudi musikalki hilda nagoela, baina ez naiz gelditu”

Beñat Alberdi

Nahitaez lotzen da Ines Osinaga (Arrasate, 1982) Gose taldearekin. Iruditegian, behintzat, erdietsita dauka bere tokia. Musikaria izan zen aurretik, eta taldea utzi eta gero ere musikari izaten jarraitzen du. Zaintza lanak jarri ditu erdigunean, eta hortik jaio da Alutik ikuskizuna. Bihar Oiartzunen eskainiko du emanaldia, Udalbatza aretoan, 22:30ean.