Joan den igandean, bola eta toka jokoetan aritu ziren Zarauzko Zelai Ondo auzoko bolatokian. Hain zuzen ere, Lehendakari Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten. Bolatan, 70etik gora lagunek parte hartu zuten. Tokan, berriz, 38 lagun aritu ziren. Bada zerbait, kontuan izanda duela urte batzuk erabat galduta egon zirela bola eta toka Zarautzen. Zelai Ondoko Bol&Tok elkartea da azken urteetan bi kirol horiek berreskuratzeko lanean diharduena, eta Txema Fernandez da elkarte horretako presidentea. Gustura dago bola eta toka hartzen ari diren indarrarekin. Baina, elkarte gisa, badute udalarentzat eskaera bat: estalitako bolatokia behar dute.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.