gipuzkoa

Lanerako lurra ongarritzen

Lanerako lurra ongarritzen

Enplegu gabe bizirik irautea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula gizarte honetan, are gutxiago gizarte bazterketan bizi den pertsona bat izanez gero. Horretan jarri du arreta Arrasateko Udalak, eta, joan den urteko martxotik, martxan du Lan R Bai programa. Gizarte bazterketan daudenak ditu jomugan. Hain zuzen, lan mundura txertatzeko baliabideak irakatsi nahi dizkiete. Finean, lurra ongarritu nahi diete lana bertan ernal dadin.

Ikuspegi berri bat jolastokiari

Ikuspegi berri bat jolastokiari

Tolosako Samaniego ikastetxeko jolastokia itxura berrituz doa. Iaz, Jolastu, jolastu eta jolastu proiektuaren barruan, Lehen Hezkuntzako haurrentzako jolaserako gune berriak sortu zituzten, Tabakalerako ordezkariekin elkarlanean. Orain, Haur Hezkuntzako ikasleak izan dira pribilegio hori izan dutenak.

“ETE Liga klubek ordaintzen dugu; baina mugarri bat jarri dugu”

“ETE Liga klubek ordaintzen dugu; baina mugarri bat jarri dugu”

Maika Tameron (Errenteria, 1967) eta arrauna banaezinak dira. Hibaikako arraunlari ohia, talde horretan lanean segitzen du, eta ETE Emakumeen Traineru Elkarteko lehendakaria da. Emakumeek arraunean ikusgarritasuna lortu badute ere, oraindik "oztopo ugari" dituztela uste du, besteak beste, baliabideak eta babesleak lortzeko garaian.

Drogak aztergai, enpatiaz

Drogak aztergai, enpatiaz

Kanpoan, karpa bat, mahai batekin. Haren gainean, substantziei buruzko material informatiboa eta arriskuak murrizteko materiala: filtroak, turulo-ak, seruma, lubrifikatzaileak, preserbatiboak eta abar. Alkoholimetro batzuk ere bai, autoan etorri den jendeak jakin dezan zer arriskurekin gidatuko duen. Furgonetaren barruan, berriz, substantziak analizatzeko aukera. Alde batetik, kalamua, haxixa eta bestelako eratorrien gunea; eta, bestetik, kimikoena, hau da, anfetamina, MDMA, kokaina eta bestelakoena. Itxura horixe izaten du Ai Laket Arrisku Murrizketarako Droga Erabiltzaileen Euskal Elkarteak jarri ohi duen informazioa emateko eta testak egiteko guneak.

Meaga egokitzea da irtenbidea

Meaga egokitzea da irtenbidea

Itsas denboraleagatik kostaldean olatu handiak espero direlako, lur-jausia izan eta bidera harriak erori direlako edo errepidearen zatiren bat hondoratu delako, maiz itxi behar izaten dute Zumaia eta Zarautz arteko N-634 errepidea. Zumaiarrek eta zarauztarrek A-8 autobidea har dezakete horrelakoetan, aukera azkarra baina garestia. Getariarrak, ordea, ezker-eskubi kondenatuta daude kostako bidea erabiltzera, eta hori itxita dagoenean, Meagako errepidea dute aukera bakarra. Arazoa zein den? «Errepide estua dela Meagakoa eta ez dagoela prestatuta trafiko handia hartzeko», dio Haritz Alberdi Getariako alkateak. «Errepide hori hobetzea da getariarrok eta Getariako Udalak eskatzen duguna».

Mikeleteak, Gipuzkoako ikur

Mikeleteak, Gipuzkoako ikur

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Polizia izan ziren mikeleteak, eta haiei buruzko liburua idatzi du Jorge Cabanellas bizkaitarrak: Los últimos miqueletes de Guipuzcoa. XVIII. mendearen amaieran erabaki zuten polizia zerbitzu hori sortzea, delinkuentzia oso handia zen garai batean.

Cabanellasek dio mikeleteena oso Polizia modernoa zela: "Kontrabando kargamentuak harrapatzen zituzten, hilketak ikertzen zituzten... Atestatu idatziak egiten zituzten, egungo poliziek egiten dituztenen modukoak".

Elkartasun keinua Asteasutik

Elkartasun keinua Asteasutik

Lagun kuadrilla bat direla aitortu dute Anttine Egunaren antolatzaileek, baina guztiek dute proiektu ezberdinen bat martxan. Gazte ekintzaileak dira, eta elkartzera eta gauzak antolatzera animatu nahi dituzte gazteak. Beñat Garcia Mattin Gizarte Abenturakoa, Beñat Iraola Zatzaizkit proiektukoa eta Gorka Rico Ama tabernakoa dira antolatzaileetako batzuk, Beertoki eta Patxine jatetxekoekin batera. Guztien osaketarekin, herriari egun bat eskaini nahi izan diote, eta, kasu honetan, Asteasuko Kale Nagusiak hartuko du Anttine Eguna.

Usadioa eta jaia gal ez daitezen

Usadioa eta jaia gal ez daitezen

Mendeetan, nekazari eta abeltzainek naturaren arabera moldatu behar izan dute bizimodua, eta are gehiago urtaro aldaketetan; udako beroaldietan, esaterako, artaldearekin mendira igotzen ziren artzainak, eta kostaldera jaitsi neguko elurteetan, berotasunaren bila. Apurka-apurka, eguzkia jarri zuten horren guztiaren eragile, eta neguko eta udako solstizioak aintzakotzat hartzen hasi ziren. Hala, hotzari agur esan eta epeltasunari ongietorria emateko, urtaro aldaketak jai bereziz ospatzen zituzten. Zehazki, negutik udaberrirako aldaketatik sortu zen inauteri izenez ezagutzen den festa paganoa, usadio bilakatzeraino.

Otsailagatik

Otsailaren 15a da, igande arratsaldea. Bihar artikulua entregatzea tokatzen zait, eta jaieguna aprobetxatu behar dut idazteko. Eguraldi ederra dago, neguminean bagaude ere. Etxeko leiho guztiak itxita dauzkat, bunker batean sartuta banengo bezala. Etsipena eragiten didate kristaletik sartzen diren eguzki-izpi distiratsuek, inoiz ez bezala.