gipuzkoa

Villabona-Amasako emakumeen lehen topaketa, bihar

Lurgatz talde feminista duela urtebete sortu zen, Villabona-Amasan. Bihar, topaketak egingo dituzte herriko emakumeek elkar ezagut dezaten. Gisa askotako emakumeek osatzen dute herriko mugimendu feminista, eta orain arte zailtasunak izan dituzte bestelako jatorrietako emakumeak taldera biltzeko. Horretarako da biharko eguna. 12:00etan, tailerrak egingo dituzte, Errebote plazan, eta, 14:00etan, hainbat jatorrritako jakiak dastatuko dituzte, Berdura plazan.

Feminista eta antirrazista

Feminista eta antirrazista

Jon Miranda
Euren esperientziak oinarri hartuta, "sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazistak" egunerokoan eragiten dizkien zapalkuntzez hitz egin dute Divina elkarte sortu berrian biltzen diren emakume migratzaile eta arrazializatuek.

Herri oso bat izate bakarrean

Herri oso bat izate bakarrean

Kerman Garralda Zubimendi
E kintza gutxik islatzen dute batasun irudia besarkada batek baino hobeto. Hurrengo ostegunean, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, indar hori baliatuko dute Ordizia Kolore elkarteak eta Dar-dar gizarte ekimeneko kooperatibak, errefuxiatuei babesa adierazi eta mezu solidario bat zabaltzeko.

Mikel Alberdi: “Zumalakarregiren irudikapen abertzalea Xahok sortu zuen”

Mikel Alberdi: “Zumalakarregiren irudikapen abertzalea Xahok sortu zuen”

Julen Aperribai

Ideologikoki "antipodetan" egon arren, "karlistekin bat egin izanagatik" da hain berezia Agosti Xaho idazle, politikari eta hizkuntzalari zuberotarraren ekarpena, Mikel Alberdi (Irun, 1962) Zumalakarregi museoko dokumentazio zentroko arduradunaren arabera. Xahok karlistaldiaz publikatutako lanak Escritos sobre la primera guerra carlista liburuan jaso ditu museoak, Nevadako Unibertsitatearekin (AEB) elkarlanean. Alberdik berak, Xabier Irujo historialariak eta Patri Urkizu idazleak solasaldia egingo dute gaur, 19:00etan, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan.

Baratzean, harremanak ereiten

Baratzean, harremanak ereiten

Aitziber Arzallus
Modan daude baratze parkeak. Sei urte dira Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sarea egitasmoa martxan jarri zuela. Hernani, Lezo, Usurbil, Tolosa eta Alegia izan ziren egitasmo horretara batu ziren lehen udalerriak.

Ur gazietan topatu du jana eta gozamena

Ur gazietan topatu du jana eta gozamena

Asier Perez-Karkamo

Lanbidez, ur gezatan ibiltzen da: igeriketa irakaslea da Hondarribiko Hondartza udal kiroldegian. Baina itsasoko gazitasuna maite du gehiago Beñat Olazabal hondarribiarrak. Urpeko arrantzalea da afizioz, tutua ahoan eta urpeko fusila eskuan ibiltzen diren horietakoa. Lanak ez dio uzten nahi bestetan itsasora ateratzen, "urtean 150 egunetan-edo bakarrik", baina bi mila urperatze inguru egin ditu dagoeneko. Arrantzarako janzten du neoprenoa, baina naturaz gozatzeko ere bai; gozatzeko batez ere. Egona baita arrain artean liluratuta, fusilarekin tirorik egiteko batere asmorik gabe.

Egitaraua

Jare Kuartela egunarekin, Oñatiko herriko plaza aldarrikapen leku bihurtuko dute bihar. Egun osorako egitaraua prestatu dute: 12:00. Ardo dastaketa. Herriko ardogileen produktuak eskainiko dituzte: Markiegi, Belaskua, Gereta eta Murgialdai. 13:30. Argazki erraldoia. Ondoren. Herri sukaldea. Okela, txanpinoiak, paella eta albondigak egongo dira aukeran. 16:00. Jolasak. 19:00. Kale animazioa. 21:00. Festa gaztetxean: Gorpuzkingz, Arrano Pertxa eta...

Aldarrikapena festa bihurtuz

Aldarrikapena festa bihurtuz

Beñat Alberdi

2011ko ekainetik, Oñatin ohikoa bihurtu da Guardia Zibilak herriko kuartela uztea aldarrikatzeko festa antolatzea. 2014an, esaterako, lipdub edo dantzaldi koordinatua egin zuten kuartelaren aurrean, eta, 2016an, guardia zibilen panpina bat estratosferara bidali zuten. Lehen urte horietan festa edo umorea hartu zituzten oinarri aldarrikapena hedatzeko. Aurten, ordea, beste pauso bat ematea erabaki dute. Fan Hemendik eguna ospatu izan dute orain arte, eta Jare Kuartela herri ekinaldiak hartuko dio lekukoa bihar. Egunak daramatzate jada kuartela husteko eta uzteko eskatzeko sinadurak batzen. Festaren osteko dinamika ere ez da izango orain arte bezalakoa.

Zinismo apurrik gabeko zutabea

Danel Agirre

Ekialdeko Alemaniako landa parajeek ezinbestean dakarte gogora Espainia hutsa deitu dioten hori. Herriak handiegi geratu zaizkie bertan geratzen diren bizilagun urriei, urtebetean ehun kilo galdu ondoren ispilura begiratu eta sabeleko eta izterretako azal xerrak zintzilik ikusten dituenaren moduan. Imajinario kolektiboan, tristuraren epitomea dira bazterrok: zaharkituak, antzuak, mutuak, kondenatuak. Nahi gabe ere, abailduta lagatzen dute bisitaria. Gizateriak ezinbestekoa duen txikiagotze prozesuaren aitzindari gisan ere ikus genitzake, ordea —karikatura baldarrean erorita—, aipatu eskualde fantasmak. Planifikatzaile demografiko bihozgabearen arrazoiketa erabiliz beti, eta desagertu ez, bertan bizi ziren gehienak lehendik ere gainezka ziren hirietara mugitu direlako xehetasuna ahaztuz gero.