gipuzkoa

Adostu direnak eta ez direnak

Adostu direnak eta ez direnak

Miren Garate

Korapiloak askatu gabe jarraitzen dute Gipuzkoako zahar etxeetako eta eguneko zentroetako lan gatazkan; are, inoiz baino estuago dagoela dirudi. ELAk deituta, greba hasi zuten abenduaren 13an, eta, aurrez akordiorik lortu ezean, urtarrilaren 10era arte iraungo du protestak. 2018ko irailetik 149 greba egun pilatuta dauzkate jada langileek, eta 179ra iritsiko lirateke urtarrilaren 10ean. Horrez gain, LAB sindikatuak beste hemezortzi greba egun egin ditu 2018ko irailetik. Lan baldintzak duintzeko eta zerbitzuaren "kalitate eskasa" hobetzeko eskatzen dute. Azaroaren 8an akordio bat hitzartu zuten enpresek UGT sindikatuarekin, langileen soldatak hobetzeko, baina gainerako sindikatuek gogorarazi zuten gatazka "hori baino zabalagoa" zela, eta mobilizazioekin segitzea erabaki zuten. ELAk ordezkatzen ditu langileen %60, eta LABek %20.

Kolore askoren garaipenak

Kolore askoren garaipenak

Miren Garate

Luzaroan gogoan geratzen den egun horietako bat izan zen maiatzaren 11, Realaren emakumezkoen taldeak Espainiako Kopa irabazi zuen eguna. Pronostiko guztietan faborito zen Atletico Madril, baina 2-1 irabazi zuten donostiarrek, eta historiako lehen titulua lortu zuten. Granadan jokatu zuten partida, baina etxean bezala sentitu ziren jokalariak, estadioa txuri-urdin bihurtu baitzuten zaleek. Sekulako poza eragin zuen garaipenak, eta, egunean bertan ez ezik, hurrengo egun eta asteetan ere ospakizun ekitaldi ugari izan zen. Lorpen horren aitortza gisa, 2020ko Urrezko Danborra ere jasoko dute. Alabaina, sari partekatua izango da, futbolekoak ez ezik, Realaren emakumezkoen hockey taldeak ere jasoko baitu garaikurra. Nabarmentzeko modukoa izan zen 2018-2019 sasoia harentzat ere. Izan ere, duela bi sasoi liga irabazi eta gero, Txapeldunen Ligan parte hartzea lortu zuen, eta apirilean Lauko Finala jokatu zuen. Finalean 7-0 galdu zuen, Amsterdamen kontra. Urrezko Danborra jasotzeaz gain, Aste Nagusian ere bi talde horietako jokalariak izan ziren kanoikadako gonbidatuak.

Girlandak durduzatua

Leire Narbaiza
Abenduaren hasieran auzokideen atean girlanda bat agertzen da, Gabonak iragartzeko asmotan edo. Girlanda hori biribila, uztai formakoa eta nahiko handia da; ez naturala, jakina, urtero bera da eta.

Arindua bai, liberazioa ez

Danel Agirre

Urteak John Travoltak bezala hasi behar genituzke. Instagramera aurten igotako lehenbiziko postean, gaztetatik burusoila dela iragarri zuen aktore txit irregularrak, inork galdetu gabe (susmatu, guztiok susmatu izan dugu noizbait).

Txapela, lehengo buruan

Txapela, lehengo buruan

Miren Garate

"Bertso eskola bukatzean/ nor egoten zen gure zai?/ Gaixo geundenean nor zen/ min denak goxatzeko gai?/ Guk festa egin genezan/ nork ez zuen egiten jai?/ Ta nork eraman gintuen/ sabel barruan bi anai?/ Nahiz ta igual ez zenuen/ gaur protagonismorik nahi/ ama hau zuri eskaini/ gabe ez nengoke lasai/ Xabierren semea naiz/ ta Pilirena ere bai". Txapela jantzi berritan, eskaintza hori egin zuen Beñat Gaztelumendik abenduaren 14an. Bigarren aldiz jarraian irabazi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta hunkigarria izan zen finalaren amaiera, Xabier Gaztelumendi aitak jarri ziolako txapela irabazleari; hain zuzen, Bertsozale Elkarteak huraxe aukeratu zuen aurrez zeregin horretarako, bertsolaritzaren alde urteetan isilpean egindako lana eskertu nahi ziolako.

“Etorkizun txarra ikusten diot baserriari, eta berandu gabiltza”

“Etorkizun txarra ikusten diot baserriari, eta berandu gabiltza”

Baserritarra da Agustin Artola (Amezketa, 1958). Amezketako Zuzitza baserrian jaio zen, kasko eder batean, Aralar mendikatea eta Txindoki mendia parez pare. Barru-barrutik bizi du baserria, eta, bizitzak baserritik kanpo lan egitera eraman bazuen ere, aukera izan zuen bezain pronto baserriko lanera itzultzea erabaki zuen. Haragitarako behiekin egiten du lan.

“Inoizko esperientziarik politenetakoa izango da”

“Inoizko esperientziarik politenetakoa izango da”

Unai Zubeldia

Ohorea sentitzen dut, harrotasuna". Xabier Gaztelumendik "esker ona" besterik ez dauka Gipuzkoako Bertsozale Elkartearentzat. Bertsozale gisa biziko du bihar arratsaldeko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, umetatik baita bertsozalea. "[Xabier] Amurizaren 1980ko eta 1982ko txapelen garaitik, bereziki". Baina aita eta txapel jartzaile gisa ere biziko du finala —Beñat eta Unai Gaztelumendiren aita da—. "Sentimendu asko pilatuko zaizkit egun guztian, eta ez da erraza izango denak kontrolatzea. Baina inoizko esperientziarik politenetakoa izango da, ziur".

Zortzi finalistak

Agin Laburu Rezola Jaioteguna: 1985eko otsailaren 26a. Jaioterria: Astigarraga. Gipuzkoako finalak: Bi (2011 eta 2015). Aurtengo txapelketako lehen saioa: Urriaren 20an, Irunen.   Alaia Martin Etxebeste Jaioteguna: 1987ko abenduaren 28a. Jaioterria: Oiartzun. Gipuzkoako finalak: Bi (2011 eta 2015). Aurtengo txapelketako lehen saioa: Urriaren 27an, Azpeitian.   Ane Labaka Maioz Jaioteguna: 1992ko abuztuaren 8a. Jaioterria: Lasarte-Oria....

Lehen aldiz, lau gizonezko eta lau emakumezko izango dira Gipuzkoako finalean

Lehen aldiz, lau gizonezko eta lau emakumezko izango dira Gipuzkoako finalean

U. Zubeldia

Maiatzaren 4an hasi zen aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Gipuzkoa Bertsotan atariko kanporaketekin. 84 bertsolarik parte hartu zuten udaberriko lehen fase hartan, eta hamalau kanporaketa jokatu zituzten guztira. Nolabaiteko beroketa lana izan zen hura, final-zortzirenetarako prestaketa. Txapelketak irailaren 14an ekin zion azken faseari, Oñatin, eta, koska guztiak gaindituta, zortzi bertsolari ariko dira bertsotan biharko finalean, Donostian, Illunbeko zezen plazan (17:00): Agin Laburu, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran.