gipuzkoa

“Inoizko esperientziarik politenetakoa izango da”

“Inoizko esperientziarik politenetakoa izango da”

Unai Zubeldia

Ohorea sentitzen dut, harrotasuna". Xabier Gaztelumendik "esker ona" besterik ez dauka Gipuzkoako Bertsozale Elkartearentzat. Bertsozale gisa biziko du bihar arratsaldeko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, umetatik baita bertsozalea. "[Xabier] Amurizaren 1980ko eta 1982ko txapelen garaitik, bereziki". Baina aita eta txapel jartzaile gisa ere biziko du finala —Beñat eta Unai Gaztelumendiren aita da—. "Sentimendu asko pilatuko zaizkit egun guztian, eta ez da erraza izango denak kontrolatzea. Baina inoizko esperientziarik politenetakoa izango da, ziur".

Sormenerako teknologia

Sormenerako teknologia

Aitziber Arzallus

Hezkuntza sistema publikoa eraberritze prozesu batean dago. Ikastetxe bakoitza bere martxan ari da, baina haietako askotan aurrerapauso handiak eman dituzte azken urteotan; Zarauzko Orokieta herri eskola da horietako bat. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aintzat hartuta, lehendabiziko Sormen geLab-a eraiki dute han: puntako teknologiaz hornitutako ikasgela bat. Asteartean aurkeztu zuten, eta ikusmin handia sortu zuen; dozenaka lagun bertaratu zen inaugurazio ekitaldira.

Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten

Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten

Erik Gartzia Egaña

Herri aldapatsua da Oiartzun, eta herriko kaskoaren goiko aldean dago Intxixu AEK euskaltegia. Hango ikasle batzuek, baina, koska bat gorago egiten dute, Urkabe mendiaren magalera: berriki hasi dira Petra Lekuona zahar etxean bizi diren hainbat egoiliarrekin mintzapraktika saioak egiten.

Idoia Etxeberria: “Noka desagertu egingo da desagertzen uzten badugu”

Idoia Etxeberria: “Noka desagertu egingo da desagertzen uzten badugu”

Beñat Alberdi

Herritarren eskutik jaso zuen Idoia Etxeberriak (Oñati, 1977) Ingo xonau! proiektua abian jartzeko proposamena. Badihardugu Euskara Elkarteko kidea da Etxeberria, eta gogotsu heldu zion testigantzak jasotzeko lanari, Ahotsak proiektuaren barruan. Izan ere, ezer berreskuratzen hasi aurretik, egoerari argazkia atera diote Oñatin. Bihar aurkeztuko dituzte diagnostikoaren ondorioak, aurretik noka hitz egiten dakiten emakumeen argazkia aterata.

Errepideko altxorrak

Errepideko altxorrak

Ariane Vierbücher

Historia liburuetako orrialdeetan atzera eginda, iraganeko eta gaur egungo errealitatea markatu duten balentriak, egitasmoak eta sorkuntzak aurki daitezke. Lehen ibilgailua izan zen inflexio puntu garrantzitsuetako bat, gaur egun erosotasunaren eta segurtasunaren sinbolo dena. 1886ko uztailaren 3an, Benz & Co enpresak, Karl Benz buru zuela, gasolina motorra eta hiru gurpil zituen lehen ibilgailua egin zuen. Bada, liburuak alde batera utzita, automozioaren historiara gerturatzeko parada izango da bihar eta etzi, Beasaingo Motor Asteburuan, Udaletxeko plazan eta Plazazpin.

Gizalegearen Cillit Bang-a

Danel Agirre

Azkenean lortu dut jendea bi kategoria moraletan —balekoa eta ez-balekoa— sailkatzeko prozedura arin eta sinplifikatua asmatzea. Orain arte erabiltzen nuen sistema kaos bat zen, bihurri eta arbitrarioegia, eta norbait gorrotatu ala ez deliberatzeak esfortzu handiegia eskatzen zidan. Eszentrikoaren plantak egiteko, modu ankerrean osatu nuen nire aurreiritzien corpus amaigabea: Behobia korritu, Kirmen Uribe irakurri edo lumazko txalekoa janzteak ez du pertsona bat ergel bilakatzen, baina nik hala kategorizatu ohi nuen. Horregatik, garatu berri dudan metodo inpartzial, enpiriko eta hutsik gabeko hau urrats oso garrantzitsua da niretzat. Heldutasunera ailegatu naizen irudipena dut.

Saridunak

INDUSTRIA Urrezko A saria Elika (Arkaute), Euskalit (Zamudio) eta Lantegi Batuak (Loiu). Zilarrezko A saria Tubacex (Amurrio-Laudio), Proton Electronica (Trapagaran), Spri (Bilbo), Goiena Komunikazio Taldea (Arrasate) eta Mercabilbao (Basauri-Bilbo). Brontzezko A saria Herdit (Gasteiz), Imatek (Zamudio) eta Sprilur (Bilbo). Kudeaketa aurreratuaren euskal saria berrikuntzan Ormazabal Distribucion Secundaria (Igorre). OSASUNA Urrezko A saria Bilbo-Basurtuko ESI Erakunde...

Osasunaren kudeaketari saria

Osasunaren kudeaketari saria

Asier Zaldua
Datorren asteazkenean, 25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa aurreratuaren sariak jasoko dituzte Gasteizko Europa jauregian. Beti bezala, Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko A sariak banatuko dituzte.

“Niretzat, lehen txapelak adinako meritua dauka azkenak”

“Niretzat, lehen txapelak adinako meritua dauka azkenak”

Aitziber Arzallus

Hamaika plaza egindakoa den arren, aurrez aurrekoan ez du plazagizonaren tenplerik Juan Jose Unanue Goenatxo II.a-k (Azkoitia, 1959). Galderak azkar eta motzean erantzuten ditu, eta argazki kameraren aurrean deseroso sentitzen da, lotsatuta bezala. Grabagailua itzalita, lasaiago jardun du, emaztea alboan duela. Etxekoei zegokien denbora lapurtu izana da harriari leporatzen dion gauza bakarra. Orain plazak eta lana utzita, etxekoekin duen zorra kitatzeko erabili beharko du egunari irabazi dion astia. Eta gerrialdea pixka bat bigundu arte, pazientzia beharko du.