gipuzkoa

Izendatzen ez dena, ez da

Leire Narbaiza

Irratian Basque Label Harategiak izeneko produktu baten iragarkia nabil entzuten azken boladan. Eusko Label pean omen dagoen Euskal Okelaren saltokiak dira harategi hauek. Kalitatea goretsi nahi dute, eta halako establezimenduetan "harakin maisuak" daudela esaten zaigu spotean. Zalantza sortu zait harategi horietan ez ote dabilen emakumerik lanean, edo, beharbada, daudenak ez ote diren maila goren horretakoak, harakin laguntzaileak-edo, aprendizak akaso; aitatzen ez direnez, ezin jakin...

Kolen sektoreko Dom Perignona

Danel Agirre

Ez nuke jakingo asmatzen noiz hasi zitzaidan etxepeko kioskoko emakume vietnamdarra erosten dudan Fritz-Kola bakoitzeko hogei xentimoko deskontua egiten. Brunnenstrassera iritsi berriak ere ez ginen izango. Egun batetik bestera, dagoeneko auzokidea nintzela erabaki, eta gaur arte aldatu ez duen prezio berria aplikatu zidan: 1,30 euro, bezero arruntentzat hozkailuan idatzita daukan 1,50ekoa baztertuta. Ez da huskeria. Hiru Fritz-Kola edaten ditut egunero, eta urteotan dirutza aurreztu dut, iragarri ere egin ez zidan bere erabakiagatik.

“Oso garrantzitsua da zaleen errespetua eta maitasuna jasotzea”

“Oso garrantzitsua da zaleen errespetua eta maitasuna jasotzea”

Olatz Mitxelena
37 urte ditu eta markak hausten jarraitzen du. Pasaitarra jaiotzez, Urko Otegi Urrezko LEB ligan partida gehien jokatu duen jokalaria da azaroaz geroztik. Denbora gutxian ondu duen bigarren marka du, gainera; iazko abenduaren 3an 2.400. errebotea lortuta, ordura arte Richi Guillenek zuen marka hobetu zuelako liga berean.

Eskualdeka, oreka handiagoa

Eskualdeka, oreka handiagoa

A. Arzallus

Gipuzkoako batez besteko errenta 21.714 eurokoa da —18.306 euro, zergak ordainduta—. Araban eta Bizkaian baino altuagoa da datua, eta 2015etik 2016ra %5,1 hazi zen, gainera. Dena dela, herritarren %60 bizi dira batez besteko horren azpitik eta %11k ez dute inolako diru sarrerarik. Lanaren errentak dira diru sarreren ia %60, eta transferentziak ia %30 —pentsioak eta laguntza sozialak—.

Ordea, oraindik ere alde handia dago gizonek eta emakumeek jasotzen duten errentaren artean. Batez beste, 27.202 eurokoa da gizonena; emakumeena, berriz, 16.556 eurokoa, %39 txikiagoa. Beste horrenbeste gertatzen da familiako diru sarrera nagusia batena edo bestearena denean. Diru sarrera nagusia gizonezkoarena denean, batez beste %22 handiagoa da familiaren errenta.

Mikel Zurbano ekonomialariaren ustez, errentaren banaketan dagoen genero arrakala indartsuaren froga dira datu horiek. "Soldata apaleko lanpostuetako gehiengoa osatzen dute emakumeek; esate baterako, zerbitzuen sektoreko zaintza lanak edo garbiketa lanak. Horrek eragin zuzena du errentaren banaketaren genero arrakalan. Baina lanpostu kualifikatu ugaritan, lan berbera eginda, gizonen soldatak emakumeenak baino handiagoak dira. Asko dago oraindik egiteko".

Eskualdeka, parekatuagoa da egoera. Errenta pertsonalari dagokionez, Gipuzkoako batez bestekoaren bueltan dabiltza zazpi eskualdetatik bost, mila euroren gorabeherarik gabe. Debagoieneko herritarrek dituzte diru sarrerarik handienak —urtean 23.323 euro batez beste—; txikienak, berriz, Bidasokoek (18.854 euro).

Zurbanoren arabera, langabezia tasa da faktorerik esanguratsuena. "Bidasoa Beherean dago langabezia handiena, eta horrek zuzenean eragiten du familien errentan". Bada beste arrazoi bat ere: "Lanaren egitura eta kualifikazio maila. Zenbat eta lanpostu gehiago izan industria arloan, orduan eta handiagoa da langileen soldata. Alderantziz, zerbitzuetako enplegua zabaldua bada, eskualdean apalagoa izango da batez besteko errenta, oso soldata apala eskuratzen dutelako hainbat zerbitzutako lanek". Eskualdeetako errenta desberdintasunak desagertzea "zaila" den arren, Zurbanoren ustez "enplegu politika eta industria politika egokiak bultzatzea" da bidea. "Tokian tokira egokituak, betiere".

Donostiaren argiak eta ilunak

Donostiaren argiak eta ilunak

Aitziber Arzallus

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan, Donostiak dauka batez besteko errentarik handiena. 2016an, batez beste, 24.552 euroren diru sarrerak izan zituen 18 urtetik gorako donostiar bakoitzak —20.206 euro, zergak ordaindu ondoren—; 2015ean baino %4,6 handiagoa da kopurua. Eta are hazkunde handiagoa izan zuten familien errentek: %5,7koa. Horrenbestez, batez beste 50.656 euroren diru sarrerak izan zituen Donostiako familia bakoitzak.

Irla bat osasun sisteman

Irla bat osasun sisteman

Itzea Urkizu Arsuaga

Zortzi urteko soka luzea osatu du, honezkero, Tolosaldeko osasun publikoaren aferak. 2011 hasieran Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) koordinakundea sortu zutenetik, bertako kideek eskualdeko udaletxeetan, Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean eta kalean hamaika aldiz eskatu dute eskualde horretarako kudeaketa publikoa duen ospitale publiko bat. Baina, denbora tarte horretan guztian, soka tenkatu baino ez da egin herritarren, koordinakundearen eta ordezkari politikoen artean.

Elkar zainduz, denak salbu

Elkar zainduz, denak salbu

Kerman Garralda Zubimendi

Bakarrik bizitzearen errealitateetako bat da arazoei ere bakarrik egin behar zaiela aurre. Batzuetan, buruhausteak handiegiak izaten dira norberak konpontzeko, eta ez da izaten hain erraza laguntza eskatzea. "Aurretik egindako ikerketetan, jabetu ginen adineko askok ez dutela jakiten norengana jo laguntza eske, eta gizarte zerbitzuetako langileei kosta egiten zaiela arazoren bat duen adineko jendea identifikatzea", azaldu du Unai Zabala Agintzari kooperatibako kideak. Arazoak dituzten pertsona eta kolektiboen behar sozialak gainditzea du zeregin Agintzarik.

Landalab proiektua

Zer da? Alerta sistema bat eratzeko planteamendua Landalab. Non lantzen ari dira? Gipuzkoan landa eremuetako herri txikietara bideratutako programa da. Amasan, Angiozarren (Bergara), Leintz Gatzagan eta Zerainen egin dituzte lehen probak, eta herri gehiagotara zabaltzeko asmoa daukate orain. Norentzat pentsatuta dago? Arrisku egoeran, bakarrik bizi diren adinekoentzat da egitasmoa. Zer egiten dute? Bi lan ildo...

Elkartuko dituen harrera

Elkartuko dituen harrera

Ane Ubegun Goikoetxea
Xarranca Katalunian, ?otron Errumanian, Sunda Manda Indonesian eta Hopscotch ingelesez: txingoaren jolasa esaten zaio Euskal Herrian. Joko berari egiten diote erreferentzia aipatutako izenek, funtsean berdin jolasten baita herrialde horietan.