gipuzkoa

LITERAKTUM 18

Azaroaren 24ra arte ekitaldi ugari izango da Literaktum jaialdian.

Gaur

Loiola kultur etxea (18:00). Ipuinak dantzan. Ana Apika eta Intxixu Valbuena.

Viktoria Eugenia antzokiko kluba (19:00). Afoniak. Xabier Erkizia, Arantxa Iturbe eta Luca Rullo.

Bihar

Liburutegi Nagusia (11:00-12:30). Itsaspeko bihotzak.

Aiete kultur etxea (17:00). Txitxarra eta inurria. Markeliñe.

Kaxilda liburu denda (12:00). Eztabaidak II: ¿Quién hace la cultura? Injusticias epistémicas. Danele Sarriugarte eta Fernando Broncano.

Tabakalera (19:00). Filosofia zuzenean: mikro-eztabaidak.

Igandea

Lugaritz kultur etxea (19:30). Klasikoak II: Amor oscuro (Sonetos). Viridiana.

Azaroak 19

Liburutegi Nagusia (19:30). Literaturaren bide berriak I: Zergatik idazleak? Estibaliz Martinez Diaz de Zerio eta Peru Iparragirre.

Azaroak 20

Aiete kultur etxea (18:00). Galtzagorriak. Txotxongilo taldea.

Liburutegi Nagusia (19:30). Literaturaren bide berriak II: Gazteak eta irakurketa. Maialen Berasategi, Imanol Epelde eta Larraitz Idarreta.

Troa Zubieta liburu denda (19:30). Minak bizi IV: El silencio y los crujidos. Tríptico de la soledad. Jon Bilbao eta Pilar Adon.

Azaroak 21

Liburutegi Nagusia (17:30-19:30). Literaktum Wikilantegia.

Okendo kultur etxea (18:00). Aita Manuelen ipuinak.

Tabakalera (19:30). Minak bizi V: Asuntos de familia. Manuel Vilas eta Juan Jose Millas.

Azaroak 22

Kaxilda (18:00). Minak bizi VI: Han ez banengo bezala. S. Drakulic.

Tabakalera (20:00). Minak bizi VII: La favorita de... Edurne Portela. Das Weisse Band (Zinta txuria).

Lugaritz kultur etxea (19:30). Literaktumek aurkezten du II: Fakirraren ahotsa. Harkaitz Cano.

Azaroak 23

Koldo Mitxelena (19:00). Eztabaidak III: La escritura vigilada: literatura e historia en Europa. Slavenka Drakulic eta Luisa Etxenike.

Convent Garden (19:30 eta 21:00). Cenar con Anna Karenina. Slawka Grabowska. Solasaldia eta afaria.

Azaroak 24

Aiete kultur etxea (17:00). Zinea haurrentzat: Paddington 2.

Troa Zubieta liburu denda (18:30). Literaktumek aurkezten du III: Como si todo hubiera pasado. Iban Zaldua eta Ramon Saizarbi-toria.

Loiola kultur etxea (20:00). Martuteneko kartzelan. Bernardo Atxaga eta Jose Kruz Gurrutxaga.

Okendo plaza (11:00). Ibilbide literarioa: Pio Baroja Donostiara bisitan.

Pentsatzea bera aukera bihurtuz

Pentsatzea bera aukera bihurtuz

Unai Zubeldia

Gizartea pentsatzearen balioa handitzen ari dela uste du Ekai Txapartegi filosofo eta EHUko irakasleak (Zarautz, 1976). "Gero eta gehiago jabetzen gara pentsatzearen beharraz. Orain arte ezezaguna zitzaigun abiaduran garatzen eta aldatzen ari da mundua; gero eta konplexuagoa bihurtzen ari da dena". Eta, Txapartegiren ustez, aldaketa horretan pentsamenduak ematen dio balio erantsia gaur egungo eskulan kualifikatu eta ez teknikoari. "Errealitate horretan, filosofiarekiko jakin-mina areagotzen ari dela konturatu gara. Inoiz ez diogu uko egin pentsatzeari, baina bai, agian, filosofikoki pentsatzeari; espiritu kritikoari". EHUren Gipuzkoako kanpo proiekziorako errektoreordetzak babestuta, behar horri tiraka antolatu zuten iaz, lehen aldiz, Pentsatu! jaialdia.

“Inoiz ez dut izan talde handien inbidiarik”

“Inoiz ez dut izan talde handien inbidiarik”

Unai Zubeldia

Momentua irits zitekeela bazekien arren, gertatutakoa barneratzen ari da, oraindik, Eugenio Goikoetxea (Hernani, 1969). "Afizioa ofizio bihurtuta", Caja Rural txirrindulari taldean zuzendari lanetan aritu da azken hamalau urteotan. "Baina bizimodu arruntera ohitzen hasi beharko dugu orain". Aitari begira zaletu zen txirrindularitzarekin, eta Kaiku-Gurelesan eman zituen pedalkadarik sendoenak. Autoko bolanteari helduta gozatu du gehien, hala ere; Kaiku-Gurelesan bertan, Ulma Cegasan eta Caja Ruralen. Lasterketetako zurrunbilotik aldenduta, ez du nahi astebetetik gorako etorkizunik.

Pribatutik publikora pausoa

Pribatutik publikora pausoa

Beñat Alberdi

Zerbitzu publikoak esku pribatuetara pasatzeko joera dago gaur egun, eta kontrako norabideko errealitate gutxi plazaratzen da normalean. Ezohikoa izaten da pauso hori, azken aldian zentzu bakarrean egin izan delako zerbitzuaren kudeatzailearen aldaketa. Hori bai, joera hori aldatu, eta kale garbiketa lanak berriro bere gain hartzea erabaki zuen duela bi urte Oñatiko Udalak; eta oso balorazio positiboa egin dute arduradunek.

Korronteen noranzkoan

Korronteen noranzkoan

Olatz Mitxelena

Itsas hondakin flotatzaileen bilketarako eta kudeaketarako tresna eraginkorrak lortzea. Horixe da Life Lema proiektuaren helburu nagusia, eta hainbat egitasmo jorratzen ditu bide horretan; herritarren inplikazio zuzena beharrezkoa duen bat, tartean: egurrezko ontzi txikiak uretaratzea. Planteamendua sinplea da berez: aurrez zehaztutako hainbat tokitan ontziak uretaratu, eta korronteak nora eramaten dituen aztertu, ontziak non porturatu diren jakinda korronteek bestelako hondakin flotatzaileak norantz eramango dituzten jakiteko.

Txakur jabeei arduraz jokatzeko eskatu die EHNEk

“Ezer baino lehen argi utzi nahi dugu ez gaudela txakurren askatasunaren kontra, baina arduraz joka dezaten eskatu nahi diegu jabeei”. EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna arduratuta dago ardiak jasaten ari diren erasoekin. “Gero eta larriagoa da aske eta kontrolik gabe dabiltzan txakurren arazoa”. Aldundiek arauak zehaztuta dauzkatela gaineratu du EHNEk, eta kasu bakoitzeko zigorrak ere...

Txakurrek 70 ardi baino gehiago hil dizkietela salatu dute artzainek

Txakurrek 70 ardi baino gehiago hil dizkietela salatu dute artzainek

Unai Zubeldia

Oso arduratuta daude Zaraia mendikateko artzainak. "Larrituta gaude, okerrera egiten ari delako egoera". Azken hiru asteotan hamabost artaldetako 70 ardi baino gehiago agertu dira hilda Debagoienean, Kurtzebarri, Degurixa eta Alabita inguruan. "Urriaren 13an hasi ziren erasoak", jakinarazi du Iñaki Oraa Arenaza artzainak. "Eta ordutik ia egunero ari dira agertzen ardiak hilda. Aurkitu ditugunak soilik dira horiek, desagertuta egon litezkeelako beste asko". Oraak jakinarazi duenez, inguru horretako artalde guztiak batuta, 1.500 ardi ibiltzen dira euren lurretan.