‘Izan zati de la konponbide’

Leire Narbaiza

La hedapen del coronavirus egiten ari da izan asko las pertsona behar dutena quedarse etxean. Bat eginda behar dugu adaptarnos ahal bezain laster eta horretarako BBVA jartzen guzti bere tresna bere Bankuaren eskutik bere bezeroen eskura Online. (...) Operatzen da egon zaitezen non egon zaitezen. Kontratatzen zure Kontu Online hain bakarrikean Batzorde edo Baldintzarik gabe 10 minutu. (...) Ematen bat pauso al fronte para izan zati de la konponbide". Ez, ez dut alkoholaren eraginpean idatzi. Ez, ez dut denboran bidaiatu eta 2050. urteko euskaran ekarri. BBVA bankuaren web orriaren pasarte batzuk dira. Ez sartu begiratzera, desagertu direlako, sare sozialetan harrotu duten hautsaren ondorioz, begirunea digutelako (ejem) kendu dute eus aukera. Izan zati de la konponbide.

“Oraindik ez dugu asmatu heriotzaren heziketa sanorik”

“Oraindik ez dugu asmatu heriotzaren heziketa sanorik”

Unai Zubeldia
Hil Argi elkartea duela urte eta erdi sortu zen, herritarren artean heriotzaren inguruan hausnartzeko eta ezagutza zabaltzeko helburuarekin. COVID-19 gaitzak errealitatea asko gordindu duen garaiotan, elizan edo beilatokian egiten diren agur sozialetara mugatu gabe, agur intimoak eta herri mailakoak ere proposatu ditu Hil Argiko kide Nere Erkiagak (Lekeitio, Bizkaia, 1973).

Hiriburura, trenez

Hiriburura, trenez

Aitziber Arzallus

Mende eta laurden igaro da Zarautz eta Donostia trenbidez lotu zituztenetik. 1895eko apirilaren 9an inauguratu zuten trenbide zati hori, eta egun horretan bertan hasi ziren zerbitzua eskaintzen. Ordutik, Zarauztik Donostiara eta Donostiatik Zarautzera trenez joateko aukera dago, eroso eta azkar. Zarautz eta Donostia artekoa, ordea, proiektu handiago baten zati bat besterik ez zen izan. "Helburua zen Bilbo eta Donostia trenbidez lotzea", Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariaren hitzetan, "eta Zarautz eta Donostia arteko zatia izan zen azken-aurreko urratsa helburu hori lortzeko bidean".

Sortzaileak

Juan Luis Zabala

Hik ere sinatu duk, ezta? —esan zidan joan den astean. —Sinatu? Zer sinatu?

—Badakik zertaz ari naizen.

—Bai, bazekinat... Eta bazekinat badakinala badakidala ere; eta hik badakin badakidala badakinala badakidala, eta nik bazakinat badakinala badakidala badakinala badakidala, eta hik badakin...

—Hara!

—Alegia, galdera erretorikoa egin didanala.

“Kendu diguten hori behar du dantzak: toki fisikoa eta kontaktua”

“Kendu diguten hori behar du dantzak: toki fisikoa eta kontaktua”

Unai Zubeldia

Dantzaren sorkuntza eta formakuntza prozesuak sustatzeko eta laguntzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzu bat sortu zuen 2009an: Gipuzkoako Dantzagunea. Gari Otamendik (Añorga, Donostia, 1980) sei urte daramatza jada egitura horretan. Donostiako Arteleku zentroan sortu zen proiektua; 2014an, Errenteriako Udalaren Niessen eraikinera igaro zen, eta, koronabirusaren gaitzak eraginda, gune fisikotik sarerako jauzia egin du orain, dantza gela birtualarekin. Jendearen erantzuna ikusita, jarraipena ematea aztertzen ari dira arduradunak.

Epaitegiak, kolapso arriskuan

Epaitegiak, kolapso arriskuan

Miren Garate

Bizi eta egoera ziurtagiria jasotzera joaterik izango ote zuen galdetzen zuen emakume batek www.justizia.eus atarian, beste herrialde batera bidali behar zuelako, eta epea agortzen ari zitzaiolako. Bidali ezean, pentsio bat jasotzeko eskubidea galduko zuela zioen, betirako. Webgune berean, beste batek kontatzen zuen zaintzari buruzko epaiketa baterako datu guzti-guztiak eskuan zituztela, eta epaiketa data ere, berez, finkatuta zegoela. Beharrezko segurtasun neurriak hartuta, halako epaiketak egiteko aukera aztertzeko eskatzen zuen, gurasoetako batekin egoteko aukerarik gabe, haur asko sufritzen ari direlako. Noiz ezkondu ahal izango diren da beste batzuen zalantza, eta naziotasuna sinatzeko hitzorduekin zer gertatuko den jakin nahi duenik ere bada.

Lan karga

Maiatzaren lehen erdialdera arte egitekoak ziren 3.300 epaiketa inguru geratu dira bertan behera Gipuzkoan. Aste hauetan egin ez duten lanaz gain, aurretik egin gabe zutena ere kontuan hartu behar da; izan ere, alarma egoera indarrean jarri zenean, hainbat eta hainbat dokumentu zeuden erregistratuta dekanotzan, artean banatu gabe. Lehen auzialdiko epaitegiko, merkataritza arloko epaitegiko, administrazioarekiko auzien epaitegiko, lan arloko epaitegiko, instrukzioko...