Unai Zubeldia
Kolpetik iritsi den krisiari nola aurre egin asmatu nahian ari dira Euskal Aktoreen Batasunean (EAB). Bertako antolakuntza idazkaria da Eneko Olasagasti (Donostia, 1960), eta irakasle lanetan ere aritzen da EHUn, Aktore Zuzendaritza ikasgaiarekin. Olasagastik neurri zehatzak eskatu dizkie erakundeei, eta elkartasuna herritarrei. Eusko Jaurlaritzak kultur arlorako aurkeztu dituen neurriak "sektoreko langile jakin batzuentzat bakarrik" direla zehaztu du, eta gogoratu du ia seiehun kulturgilek greba digitalera deitu dutela apirilaren 21erako eta 22rako.