Unai Zubeldia
Turismoaren sektorearentzat urteko egunik oparoenetakoak izaten dira Aste Santukoak, baina erabat itzalita iritsi da aurtengo opor garaia. Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak (Zarautz, 1973) aitortu du koronabirusaren eraginez «oso garai zaila» bizitzen ari dela herrialdea. «Eta are gogorragoak etor daitezke». Baina ziur dago Gipuzkoako ekonomiak krisi giro horri aurre egiteko nahikoa indar badaukala.
