Umorean nahiz bestela

Umorean nahiz bestela

Miren Garate

Nahi berezi bat zuen Unai Mendizabalek (Zizurkil, 1992) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreko fasean: "Orain lau urte ez bezala, pisuzko gaiei eta gai sozialei ahalik eta ondoena erantzuteko intentzioarekin joan nintzen". Umorea egiten duen bertsolariaren etiketa jarri zaiolako irudipena eduki izan du, eta, horren erakusle, saio arruntetan, gehientsuenetan, gai arinak edo umorekoak tokatzen zaizkio. Nabarmendu du etiketa hori ez duela zama moduan hartzen , ez duela negatibotzat. "Neu ere jabetzen naiz neure buruari luzimendu gehiago ateratzen diodala mota horretako gaietan, baina baneukan erakutsi nahi bat, beste mota batzuetako gaietan ere badakidala bertsotan egiten". Halako burutapenak eduki izan ditu Eñaut Martikorenak ere (Hernani, 1995). "Izan dut zaku horretan sartu izan nauten sentsazioa: 'Lau grazia botako ditu, baina gehiago ez eskatu tipo horri'. Edozeri buruz kantatzeko eta esateko zerbait badudala erakutsi nahiko nuke".

Entrenatzen direnak, eta ez

M. Garate Izan du Unai Mendizabalek bertso saio jendetsuetan kantatzeko aukera. Ekitaldiren batean, jendetzaren aurrean bertsoren bat edo beste botatakoa da Eñaut Martikorena ere. Final-laurdenetan, bete-beterik zeuden aretoetan kantatu behar izan dute. Alabaina, orain, beste koska bat gora egingo du jende kopuruak, mila lagunetik gorako edukiera baitute aukeratutako pilotaleku eta kiroldegiek. Orain arte, hainbeste jenderen aurrean inoiz bertso saiorik egin...

Ikusmina badago, eta hori ona da

Saroi Jauregi Antolakuntza aldetik arazo nabarmenik gabe joan dira orain arteko saioak, eta entzuleek erantzun bikaina eman dute. Bertso mailari dagokionez ere, gogoan iltzatuta geratzeko moduko bertsoaldi bat baino gehiago entzun dugu. Zer gehiago eska dezakegu! Duela lau urte finalean kantatu zuten zortzi bertsolarietatik seik hartu dute parte aurten final-laurdenetan, eta seiak sailkatu dira finalaurrekoetara. Denetik dago finalaurrekoetan kantatuko duten...

Beste hauteskunde batzuk alkate bila

Beste hauteskunde batzuk alkate bila

Beñat Alberdi

Azken urtebetean ez da izan hauteskunde gutxi. Espainiako politikariek akordioak lortzeko izan dituzten zailtasunengatik gertatu da hori, gehienbat; hauteskunde kopurua ugaritu egin du horrek: apirilaren 28an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak izan ziren; maiatzaren 26an, udal eta foru hauteskundeak eta Europakoak; eta, joan den igandean, Espainiako Kongresurako eta Senaturakoak, berriz ere. Leintz Gatzagan, dena den, hauteskundeak izango dituzte berriro. Maiatzeko udal hauteskundeetan ez zen aurkeztu zerrendarik, eta, ondorioz, igande honetara arte atzeratu zituzten bozak. Ezohiko herri bihurtzen duten beste hainbat errealitate berezi ere baditu, gainera, Leintz Gatzagak.

Inklusiora bidean, korrika

Inklusiora bidean, korrika

Aitziber Arzallus

Kros mistoa udazkeneko klasikoetako bat da Azpeitian. Hamargarren aldia izango da biharkoa. Aurten, baina, berrikuntzekin dator proba, Azpeitia Herri Hezitzailea ereduaren filosofia oinarri hartuta antolatu baitute. Horrek esan nahi du kirol proba batek berezkoa duen lehiakortasuna alde batera utzi, eta beste balio batzuk sustatzeari eman diotela garrantzia. Biharko lasterketa beste urrats bat izango da inklusiorantz.

Harri baldarren lehiaketak, gero eta oparoagoak

Amezketako Albizuri Handi harri baldarraz gain, beste hainbat ere badaude Gipuzkoan. Igeldoko Harriak dauka sonarik handiena (135 kilo), eta Donostiako Trinitate plazan jokatzen dute txapelketa, urtero, abuztuan. Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a-k Jai Txiki (116,6 kilo) eta Mollarri (119,2 kilo) plazaratu zituen, 2016an, Zarautzen, eta urte horretan bertan aurkeztu zuten Ergobiako Harria ere (104 kilo). Baliarrainen, berriz, iaz egin zuten,...

‘Albizuri’, bizitza duen harria

‘Albizuri’, bizitza duen harria

Eneritz Maiz Etxarri

Lau urte pasatu dira Amezketako Albizuri Handi harria plazan ikusi gabe. Bihar, harri baldar hori udaletxeko bere txokotik atera, eta Albizuri Handi Txapelketa jokatuko dute Amezketan. 17:00etan hasiko da zortzi harri-jasotzaileren arteko lehia hori, Larrunarri pilotalekuan. Jokin Eizmendi, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri, Aimar Irigoien, Xabier Peñagarikano Peña, Beñat Telleria Telleria IV.a eta Josu Urbieta izango dira parte hartzaileak.

Egitaraua

Azaroaren 18a, astelehena 19:00. Hasierako ekitaldia, Amaia KZ auditorioan. 19:30. Ikerketa arkeobotanikoa. Ingelesez. Amaia KZn. 19:40. Tutankamon, berraurkitutako altxorra. Frantsesez. Amaia KZn. Azaroaren 19a, asteartea 11:00. Elxeko Dama (erraz kontatua). Gaztelaniaz. Amaia KZn. 11:06. Emakumea Cartago Novan. Gaztelaniaz. Amaia KZn. 17:00. Arkeomania: jatorria. Gaztelaniaz. Irungo CBA liburutegian. 17:30. Arkeomania: Neandertalak, beste gizadia. Gaztelaniaz. CBAn. 19:00. 150 urte. 1868-2018. Arabiarrez. Amaia...

Irudi bidezko indusketak

Irudi bidezko indusketak

Unai Zubeldia

Arkeologiari buruzko kontuak gizarteari ezagutaraztea eta hurbiltzea: erronka horrekin ekin zion bere bideari Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Jaialdiak (FICAB) 2001ean, eta, Aizpea Goenaga jaialdiko zuzendariaren eta Irungo Oiasso museoko koordinatzaile orokorraren hitzetan, proiektua "oso sendotuta" iritsi da 19. ekitaldira —Oiasso museoa da antolatzailea—. Astelehenean hasiko da jaialdia, azaroaren 18an, eta larunbatean amaituko da, azaroaren 23an. Arkeologiari eta ondare arkeologikoari buruzko 24 film dokumentalekin gozatu ahal izango da aurten, Irungo Amaia kultur zentroko auditoriumean, Irungo CBA udal liburutegian, Orona Fundazioaren egoitzan —Hernanin— eta Donostiako Aquariumean. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.