Miriam Luki
Elena Tuduri tolosarra (1893-1979) pedagogoa izan zen, eta etnografia ikerlanak egin zituen. Unibertsitateko irakaslea izan zen Madril, Guadalajara eta Toledoko Escuela Normal zeritzen irakasle eskoletan.

Miriam Luki
Elena Tuduri tolosarra (1893-1979) pedagogoa izan zen, eta etnografia ikerlanak egin zituen. Unibertsitateko irakaslea izan zen Madril, Guadalajara eta Toledoko Escuela Normal zeritzen irakasle eskoletan.
Danel Agirre
Iragan igandean bozkatu gabe geratu nintzen berriro: izan ere, aurkeztutako alderdi guztiak faxistak ziren. Hilabeteak pasatu ditut nire botoarekin armagedoia oztopatzeko mentalizatzen, akziorako prest nengoen. Baina H egunerako, nora apuntatu edo nondik jo asmatu ezinik ikusi nuen neure burua, mareatu samar, aukera onargarririk gabe.
Erik Gartzia Egaña
Komisario Berriak lehiaketako sarietako bat lortuta, bera jaio aurreko mugimendu feministan jarri du arreta Garazi Ansak (Oiartzun, 1989), azaroaren 16ra arte Bilboko Azkuna zentroan ikusgai egongo den eraskusketan. Azkuna zentroak, Donostiako Tabakalera zentroak eta Gasteizko Artium museoak garatu eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak finantzatutako proiektua da Komisario Berriak. 1990eko hamarkada baino lehenagoko mugimendu feministak artearekin duen zerikusia ikertu du Ansak, estreinakoz.
Eider Goenaga Lizaso
Dislexiaren diagnostikoa lortzeko luze borrokatu ondoren, eta Dislegik ume dislexiadunen gurasoekin antolatutako bilera batean beste familiekin esperientziak partekatu ostean, errealitate hori ezagutzera eman behar zuela pentsatu zuen Nekane Lazkanok, Ner Group-eko Tolosa Arretxe lantegiko langileak. "Ikusi nuen ezezagutza handia dela dislexiaz ari garenean, jendeak ez dakiela zer den, zer zailtasun dakartzan, edota zein zaila den arazoarentzako erantzun egoki bat topatzea", pentsatu zuen.
Beñat Alberdi
Espainian, presidentegaien arteko eztabaidan, mintzagai izan da immigrazioaren gaiaren trataera; izan ere, hautagai batek handiak bota zituen gaiari buruz: zenbakiak, zurrumurruak, usteak... Baina inork ez zion erantzun. Beste kontu bat da hautagai ultraeskuindarrarekin eztabaidatu behar den edo ez. Hala ere, kontua Euskal Herrira ekarrita, bada behin eta berriz gertatzen den fenomeno bat: zurrumurruak egia gisa aurkezten dira askotan, eta bere horretan gelditzen dira gero. Horren jakitun, egoera horren aurkako sareak sortu dituzte hainbat herritan. Aretxabaletan, Zurrumurruen Aurkako Sarean eta udalak berak sustatuta, bukatu berri dute formakuntza. Praktikan jartzea tokatuko zaie orain.
Unai Zubeldia
Aurkaria mendean hartuko balu, aurrera egitea lortuko balu... Tolosa futbol taldeko jokalariak eta entrenatzailea baldintzazko esaldi guztiei ihes egin nahian dabiltza azken asteotan, baina, nahi gabe ere, "Pontellas" besterik ez dute entzuten batean eta bestean. Espainiako Hirugarren Mailako lehen multzoko taldea da Pontellas, Porriñokoa (Galizia), eta, Tolosaren gisan, historiako balentriarik handienetakoa egiteko aukera dauka hurrengo asteazkenean.
Aitziber Arzallus
Arrauna eta futbola dira kirol nagusiak Orion. Oraintsu arte hala izan da, behintzat. Baina bada azken urteetan indarra hartu duen beste kirol bat, emakumeen artean, batez ere: eskubaloia. Hori horrela, Eragin eskubaloi kluba sortu dute herrian. Soilik neskez osatutako kluba da; ezaugarri hori duen Gipuzkoako eskubaloi elkarte bakarra. Abian den denboraldian, ehun neska inguru ari dira kamiseta horia soinean.
Eider Goenaga Lizaso
Baserriko lanak eta baserri kanpoko lana uztartu zituen hainbat urtez Adur Gorostidik (Larraitz, Abaltzisketa, 1988), baina duela pare bat urte baserria hautatu, eta kanpoko lana utzi zuen, biak uztartzea ezinezkoa egiten zitzaiolako.
Ariane Vierbücher
Azaroa da eta biboteak erakusteko garaia iritsi da. Ez da modak sortzen dituzten haien azken joera, ez delako kontu berria. Hori baino harago doa mugimendua: elkartasunagatik egiten dute.
Gizarteak gizonezkoen osasunaren inguruan kontzientzia hartzeko mundu mailako mugimendua da Movember; batez ere, prostatako eta barrabiletako minbiziaren inguruan kontzientzia sortzea eta ikerketarako dirua biltzea da helburua. "Ingelesezko moustache —bibotea— eta November —azaroa— hitzen laburdura da", argitu du Bittor Bolinagak, Movember kanpainarekin bat egin duen Goierriko MoHerri taldeko kideak. Gizartean gero eta mugimendu ezagunagoa da, eta gero eta gehiago dira mugimendu horrekin bat egiten duten herritarrak. Erraz identifika daitezke, gainera, "azaroan bibotea uztea" dutelako ezaugarri. Bibotearena sinbolikoa da; dibertigarria ere izan daiteke, baina irudi kontu bat baino harago doa.
Bost egunetan banatu dute aurtengo CineccDonostia zine eta kultura askeko zinemaldia. Koldo Mitxelena kulturunean, Liburutegi Nagusian eta Izkali institutuan egingo dituzte emanaldiak. Azaroak 11, astelehena Bertako Sormenak 18:30. Calcula Ondoan elkartearen atzera begirakoa: Malad, bizi ala ez; Itxaropen ozeanoa, eta Argiko emakumeak, Koldo Mitxelena kulturunean. Sail Ofiziala 19:30. Kaletik enpresara: Diom, Koldo Mitxelena kulturunean. Azaroak 12, asteartea Bertako Sormenak 18:00....
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.