Unai Zubeldia
"Kolaborazioa, parte hartzea eta gardentasuna" hitzeman zituen Maria Ubarretxenak (Urretxu, 1980) duela lau urte Arrasateko alkate kargua hartu zuenean, eta "pozik" dago PSE-EErekin akordioa sinatu ondoren laurtekoak eman duenarekin.

Unai Zubeldia
"Kolaborazioa, parte hartzea eta gardentasuna" hitzeman zituen Maria Ubarretxenak (Urretxu, 1980) duela lau urte Arrasateko alkate kargua hartu zuenean, eta "pozik" dago PSE-EErekin akordioa sinatu ondoren laurtekoak eman duenarekin.
Eider Goenaga Lizaso
Aurreikuspenek balantza EAJren alderantz eraman arren, Gipuzkoako foru hauteskundeetan lehia estua izango da jeltzaleen eta EH Bilduren artean. Kanpainan kaleratutako bi inkestei erreparatuz gero, EAJ lehen postuan indartu egingo dela dirudi. EITB Focusen arabera, 4,8 puntu egingo lukete gora jeltzaleek, eta botoen % 36,8 eskuratuko lituzkete; Ikerfel etxeak El Diario Vasco-rentzat eginiko inkestak, berriz, 2,9 puntuko igoera aurreikusten du EAJrentzat: botoen %34,9 eta hogei eserleku (orain baino bi gehiago).
Kerman Garralda Zubimendi
J osune Makaiak, Urola Garaiko Garapen Agentziako iraunkortasun teknikariak, hala erantzun du eskualdeko nekazaritzaren egoera laburbiltzeko eskatuta: "Argi dago azken hamarkadetako industria garapenak guztiz eraldatu duela nekazaritza eremua, eta, ondorioz, asko murriztu dela nekazaritzan ari diren pertsonen kopurua. Hala ere, nekazaritza jarduerak bizirik dirau, oraindik, baserrietan eta landa eremuetan, norberaren kontsumorako eta tokian tokiko merkatura bideratuta gehienetan".
Karmele Uribesalgo Alzola
Duela urtebete ireki zituen ateak Bergarako Ereindajan proiektuak. Hutsune bat betetzeko asmotan ekin zioten proiektuari: nekazarientzako eta kontsumitzaileentzako topagune bat eratu nahi zuten, konexiorako espazio izango zena.
Ondorengoa da Pasai Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatutako jardunaldien egitarau osoa: Maiatzak 30, osteguna 19:30. Familias rotas dokumentala eta Brahim Dahanekin hitzaldia, udaletxe zaharrean. Ekainak 2, igandea 18:00. Fusiles o pintadas, la lucha no violenta del pueblo saharaui filma eta Abdulah Arabiren hitzaldia, Juanba Berasategi auditorioan. Ekainak 4, asteartea 19:30. Paco Etxeberriaren hitzaldia: El oasis de la memoria: crímenes y fosas...
Aitziber Arzallus
Estualdia pasatuta, arnasa lasai har dezakete Malen Etxeko kideek. Arriskuan ikusi dute emakume etorkinei harrera egiteko Zestoan duten aterpea, eraikinean ezinbestean egin beharreko berrikuntza lanak ordaintzeko dirurik ez zutelako.
Olatz Mitxelena Gil
Ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, kontzertuak, jarduera gastronomikoak... Hilaren 30ean hasi eta ekainaren 15era bitartean, Sahararen aldeko jardunaldiak egingo dituzte Pasai Donibanen, Bixi-Bixi elkarteak antolatuta; Gora Herriak iniziatibaren barruan kokatu dute ekitaldia.
E. G. L. Zeramikazko pagoen baso bat osatu zuen iaz Txiki Agirre Keixeta artistak (Arroa, Zestoa, 1963) Sormenaren Kabia egonaldian. Luzatu egin zuen hamabost eguneko egonaldia, eta pagadi bihurtu zuen hiru pago behar zuena. Zerk bultzatu zintuen Sormenaren Kabian parte hartzera? Zeramika egosteko raku teknikari buruzko ikastaro bat eman nuen garai hartan, Itziarren, naturaz inguratuta, eta pentsatu nuen interesgarria izango...
Eider Goenaga Lizaso
Ardo dastaketa eta ilustrazioa batu dituzte performance batean Mikel Garaizabal enologoak —ardoaren titiritero deitzen dio bere buruari— eta Iñaki Martiarena Mattin ilustratzaileak. Sormenaren Kabiaren bigarren ekitaldirako logotipoa sortu du, bat-batean, Mattinek; eta Alkizako lurretan hazitako mahatsarekin Inazio Urruzola txakolindegian egindako ardoen lurrin, usain, zapore eta oroitzapenen inguruan aritu da Garaizabal. Amaitu da dastaketa, eta amaitu du Mattinek logoa. Sormenaren Kabiak badu 2019rako irudia.
Karmele Uribesalgo Alzola
Aski ezaguna da Arantzazuko santutegia, baina beste ikuspuntu batetik aztertzeko gonbita egin du Ismael Manterola arte historialariak. Bihar, maiatzak 25, Arte ala ondare? Arantzazu ikur izeneko bisita gidatua egingo du. 10:00etan hasiko da, santutegian bertan. "Helburuetako bat da jendea konturatzea artea ez dela eraikuntza bat bakarrik, gizartearen parte ere badela, eta hura eraikitzen laguntzen duela", azaldu du Manterolak.
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.