Jarraipena edo aldaketa

Jarraipena edo aldaketa

Unai Zubeldia
EAJ eta PSE-EEren arteko koalizioa izan da azken lau urteotan Donostian, eta apirilaren 26ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeek berretsi egin zuten nagusitasun hori. Turismoa eta etxebizitzen arazoa dira hiriko gairik korapilatsuenetakoak

Beste alkategaiak

Donostiako Udalean ordezkaritza daukaten bost alderdiez gain, beste zazpi hautagaitza ere izango dira maiatzaren 26ko hauteskundeetan: Aulki Zuriak Luis Garcia Molino. Lortzen dituzten aulki guztiak hutsik uztea da Aulki Zuriak-en helburu nagusia, eta karguan ez leudekeen zinegotzi horiek inolako soldatarik, dietarik, osagarririk eta diru laguntzarik ez jasotzea. Ciudadanos Jose Manuel Gil Vegas. Duela lau urteko hauteskundeetan 3.642 boto lortu zituen...

Ingurumenari emandako etxea

Ingurumenari emandako etxea

Aitziber Arzallus

Loiolako basilikatik gertu eta Urola ibaiaren ertzean, leku paregabean dago Azpeitiko Ekoetxea. "Azpeitiar askorentzat Umeentzako Museoa da oraindik ere", Itziar Unanue museoko hiru hezitzaileetako baten esanetan; izan ere, 1987ko ekainaren 5ean izen horrekin ireki zituzten gaur egun Ekoetxea denaren ateak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ingurumen hezkuntzako lehen zentroa izan zen. Baina aldaketak izan ditu denboraren joanean, izenean zein izanean. Euskadiko Ekoetxeen sareko kide da 2017tik, Txingudiko, Urdaibaiko (Bizkaia) eta Meatzaldea-Peñas Negraseko (Bizkaia) ekoetxeekin batera.

Iraganaren trenbidetik

Iraganaren trenbidetik

Erik Gartzia Egaña

Artikutza ingurua baso purutzat jotzen dute adituek. Ez da beti horrela izan; mendeetan bere horretan mantendu dela dirudi, baina iragan industrial bat dauka, eta trena ere pasatu zen hortik. Orain dela mende bat bukatu zen bide hura, Donostiako Udalak lursaila erosi zuenean.

Bidaia bat Pello Errotaren garaira, kantuz

Bidaia bat Pello Errotaren garaira, kantuz

Eneritz Maiz Etxarri

Pello Errotaren heriotzaren 100. urteurrena dela eta, ekitaldi ugari antolatu dituzte Asteasun. Tartean, Pedro Elizegi Maiz Pello Errota-k berak eta bere garaiko hainbatek botatako bertsoekin osatutako kantaldia izango da gaur, 22:00etan, Asteasuko Santa Krutz ermitan. Eñaut Agirre ariko da kantuan, eta alboan izango ditu Aitor Atxega gitarra jotzailea eta Imanol Kamio piano jotzailea.

Mezan pizteko, kandela lapurtu

Danel Agirre
Berlinera asteburu-pasa etortzea falta zaion euskal herritar bakar horixe ez bazara, izango duzu honen berri: metrora sartu ahal zaitezke hemen, inongo barrerarik igaro gabe. Txartela soinean eramatea norberaren erantzukizuntzat eduki ohi da. Kontrolak geltokirik jendetsuenen artean baino ez dituzte egiten, oso aldian behin, eta tiketik gabe atzemandakoentzat isuna adeitsua da, 60 euro. 2018an, Schwarzfahrer, bidaiari beltz moduan izendatutakoen batezbestekoa azken hamar urteetako apalena izan zen, %2.

Oraindik nahikoa ez delako

Oraindik nahikoa ez delako

Eider Goenaga Lizaso
Maria Eugenia Arrizabalaga, Ino Galparsoro eta Mertxe Aizpurua. Gipuzkoan alkate izandako hiru emakume. Elkarren jarraian aritu ziren; 2003tik 2007rako legealdian izan zen Arrizabalaga Zumaiako alkate (EAJ); 2007tik 2011ra Arrasateko alkate izan zen Galparsoro (EAE-ANV); eta Aizpurua 2011tik 2015era izan zen alkate Usurbilen (Bildu).