Eider Goenaga Lizaso
Ez zegoen Gabongo suge gorririk Hondarribian, ez zuen inondik ihes egin, eta udaltzainak, ertzainak, Aranzadiko adituak... alferrik aritu ziren sugearen bila Jaitzubiko paduran. Joan den asteko ostegunean zabaldu zen albistea: emakume batek udaltzaingoan salatu zuen suge hori ikusi zuela, eta argazkia eraman zuen hori frogatzeko. Ingurunea itxi ostean, jo eta su aritu ziren suge arriskutsuaren bila. Antidotoa ere prest zuten ospitalean. Ostiralean jakin zen egia: dena gezurra zen.