Ekonomia

“Gizarte osoaren arazoa da”

“Gizarte osoaren arazoa da”

Pentsiodunak astelehenean abiatu ziren Errenteriatik, eta eskualdez eskualde Gipuzkoa zeharkatzen ari dira bizikleta martxa baten bidez. Bihar egingo duten manifestazioarekin biribilduko dute mobilizazio astea. Besteak beste, pentsio guztiak 1.080 eurotik gorakoak izatea eskatzen dute.

Zelulosari aterabideak topatzen

Zelulosari aterabideak topatzen

Azpeitian dago zelulosa zuntzen ikerketarako Europako laborategirik aurreratuenetako bat, Tecnaliaren egoitzan. Oraintsu arte ia papergintzan bakarrik erabili izan duten lehengai natural horren gaitasunak aztertzea eta merkaturatzeko bide berriak bilatzea da hango ikerlarien egitekoa.

Ordaintzen ez diren zergen arrastoan

Ordaintzen ez diren zergen arrastoan

Zerga iruzurra guztira zenbatekoa izan daitekeen jakitea zaila dela dio Irune Iarza Ogasun zuzendariak. Iaz 225,8 milioi euro azaleratu zituzten; zatirik handiena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta ondare zergan. Besteak beste, teknologia du iruzur horiek hautemateko bidelagun Gipuzkoako Ogasunak.